Artziniegako Museo Etnografikoa (Araba) herritar talde baten ekimenez sortu eta garatu izan da 35 urtez. Egindako lanari esker, Euskal Herriko lanbide eta bizimoduen inguruko bilduma aberatsenetako bat jasotzea lortu du. Urte hasieratik museoa itxita dago, ordea, Udalaren eta erakusketa kudeatzen duen Artea Elkartearen arteko desadostasunen ondorioz.
Txikitik sortutako erakundea izan da Artziniegako Museo Etnografikoa. Lehen urratsak 1977. urtean eman zituzten, herriko jaien harira gazte talde batek erakusketa bat antolatu zuenean. Ekimenak arrakasta izan zuen, eta hurrengo urteetan eskualdeko lanbide zaharrekin lotutako materialak biltzen hasi ziren; museo bat eratzeko ideia 1981ean sortu zen, eta 1984ko irailean zabaldu zituzten ateak, Arteko Santutegiko ukuilu izandako lokalean. 2004an, espazio-arazoak zirela eta, museoa udalak utzitako eraikin batera aldatu zen, 3.700 metro koadroko erakusketa-esparrua atonduz. Trukean, museoko sarreren bidez jasotako dirua udalari ematen diote orduz geroztik.
Egun, museoak 14.000 bisitari baino gehiago jasotzen ditu urtean, 1.800 biztanle dauzkan herri batean. Euskal Herriko bilduma oparoenetako bat gordetzen duen erakusketa iraunkorraz gain, jarduera desberdinak antolatzen dituzte, baita hainbat argitalpen plazaratu ere, herrian doan banatzen den Gurdia aldizkaria kasu. Denbora honetan, museoaren kudeaketa Artea Etnografia Elkarteak eraman du modu autonomoan. Zuzendaria, idazkaria eta diruzaina asanbladan hautatzen dituzte, eta hirurak boluntario aritzen dira lanean. Finantzaketa, aldiz, Artea elkarteak Arabako Foru Aldundiaren nahiz Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdiei esker lortu du azken urteotan. Diru horrekin, bisita gidatuen zerbitzuaren, garbiketa zerbitzuaren, eta informazio- eta kudeaketa-guneen azpikontratazioa ordaintzen dira, besteak beste.
Zerbitzu kulturalen esparruan ere nahasgarria suerta daiteke ikuspuntu kapitalista batetik, baina sarri baita ezkerraren aldetik ere, sektore publikoa eta pribatua soilik bereizten dituen logika aplikatzea
2017an, ordea, Arabako hezkuntza-aisialdiko eta animazio soziokulturaleko enpresen sektorearentzako hitzarmen kolektibo berria onartu zen ―profesional hauen lan baldintza oro har prekarioez ere luze mintza liteke―, besteak beste gutxieneko soldaten igoera aurreikusten zuena. Egoera horren aurrean, proiektuaren arduradunak Udalarekin harremanetan jarri ziren, museoaren finantzazioa birplanteatzeko beharra helaraziz. Artea Elkarteak ez du funts propiorik, eta inoiz diru-laguntza batek kale eginez gero, gida-zerbitzua bazkideek beren poltsikotik ordaindu ordez, Udalak gastu hori bermatzeko eskatu diote.
Udalaren aldetik, Iñigo Gomez alkateak urtarrilean sare sozialetan zabaldutako mezu batean adierazi duenez, ezin dute Artea Elkarteak proiektuaren kudeaketan duen erantzukizun ekonomikoa beren gain hartu. Hortaz, gida-zerbitzua ordaintzeko ardura hartzekotan, udal gobernu taldeak (EAJ) bildumaren titulartasuna udalaren esku gelditzea eskatu du, zuzenean ala fundazio baten bidez. Arteatik, aldiz, erantzun diote fundazio bat sortzeko proposamena urrian luzatu ziotela udal gobernuari, estatutu-proposamen eta guzti; elkarteak salatu duenez, honen erantzuna txosten juridiko bat izan zen, patronatuaren gehiengoa Udalarentzat exigituz. Ez dirudi, beraz, gatazkaren funtsa hertsiki diru-kontu bat denik, proiektuaren gaineko kontrola zeinek izan behar duen zehazteko lehia bat baizik. Emaitza ezaguna da: herrian giroa asko nahasi da eta, urtea hasi zenetik, museoa itxita dago, ateak berriro zabaltzeko datarik gabe.
Ez da erpin gutxiko gaia. Euskal Herriko museo eta kultur azpiegitura gehienak, egunerokoan azpikontraten bidez kudeatuta egon arren, publikoak dira edo fundazio publiko-pribatuen esku daude. Fundazio hauen patronatua erakunde publiko desberdinek eta partikularrek osatzen dute, proportzio desberdinetan. Baina, salbuespenak salbuespen, orokorrean haietako batek dauka parte-hartze nagusia eta, horrenbestez, museoaren politika zientifikoa, komunikazio estrategia edota kontratazio-politika bideratzeko erabakimena. Artziniegako kasua berezia da zentzu honetan, Artea Elkartea baita, entitate “pribatu” gisa, proiektua era autonomoan kudeatu eta beharrezko finantzaketa lortzeaz arduratzen dena, diru-laguntza deialdi publikoen nahiz ekarpen partikularren bidez.
Inork museoaren kudeaketa-eredua aldatu
nahi badu, ona litzateke lehenik eta behin azaltzea zein arazo ikusten dizkion museoa gaur dena izatera ekarri duen ereduari
Auzi honek erakusten duenez, zerbitzu kulturalen esparruan ere nahasgarria suerta daiteke ikuspuntu kapitalista batetik, baina sarri baita ezkerraren aldetik ere, sektore publikoa eta pribatua soilik bereizten dituen logika aplikatzea. Honen ikuspegian, izan ere, ez dira kabitzen irabazi-asmorik ez duten eta jabego eta interes kolektibora bideratuta dauden ekimenak. Hauek elkartasun eta ardura printzipioetan, atxikimendu askean, tokiko errealitatearen ezagutzan eta erakunde publikoekiko autonomian oinarritzen dira sarri, eta argi dago, beraz, beren praxia oso urrun dagoela enpresa pribatu baten ohiko jokabideetatik. Ikuspuntu honetatik, funtsezkoa da txikitik kudeatutako ekimen-esparruak mantentzea, azpiegitura kulturalen arloan ere, bertan sortzen eta partekatzen diren diskurtsoen aniztasuna bermatzeko.
Artziniegako kasura itzulita, ezin da ahaztu pertsona askok beren lanarekin eta atxikimenduarekin 35 urtez ondutako proiektu batez ari garela. Inork museoaren kudeaketa-eredua aldatu nahi badu, ona litzateke lehenik eta behin azaltzea zein arazo ikusten dizkion museoa gaur dena izatera ekarri duen ereduari. Udalak proiektuan parte-hartze handiagoa izan nahi izatea zilegi da, eta bide asko ditu ekarpenak egiteko; baina horretarako garrantzitsua izango litzateke, urte hauetan guztietan proiektua aurrera eraman duten pertsonen lana aitortuta, egoeraren diagnosi zintzo batetik abiatzea, eragile guztien artean irtenbiderik egokiena bilatzeko. Bitartean, museoak itxita jarraituko du, guztion kalterako.
89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.
Poliorkêtês
Kerobia
Autoekoiztua, 2025
--------------------------------------------------------
Azken aldian, lerrootan asko nabil hausnartzen musikak izan beharko lukeen “misio historikoaz” eta abarrez. Eta, nolabait, zer egin beharko lukeen... [+]
Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025
Larretxeatarren oinordea da, aizkolari, harri-jasotzaile, txinga-eramale eta, oro har, herri-kirolari handien ondokoa. Patxi du aita; Donato, berriz, osaba. Hasier Larretxea, aldiz, da gizarte langile, da idazle, da homosexual. Harro beharko genuke denok.
Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]