Dahlia ala dalia


2019ko otsailaren 11n
Dahlia mexikoko goi ordokietan ezagutu zuten inbaditzaile espainolek. 1789an iritsi ziren lehen tuberkuluak europara.
Dahlia mexikoko goi ordokietan ezagutu zuten inbaditzaile espainolek. 1789an iritsi ziren lehen tuberkuluak europara.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Daliaren urtea izendatu dute aurtengo hau, Dahlia pinnata. Ondo esanda Dahliaren urtea da. Euskarazko hiztegiek eta entziklopediek “dalia” esaten diote landare horri; nik uste dut “dahlia” esan beharko geniokeela.

Dahlia Mexikoko goi ordokietan ezagutu zuten inbaditzaile espainolek, urrutira gabe euskaldunen bat ere izango zen. Karlos III.a Espainiakoak inperioaren mendeko lurraldeetan harrapazka hartu eta eramaten jarraitzeko moduko lehengaiak zein izan zitezkeen ezagutzeko bidaldiak antolatu zituen. Beste landare eta animalia mordoaren artean, Espainia Berria deitu zuten gaurko Mexiko hartan, aztekek “chichipatli”, “acocotli” eta “coanenepilli” esaten zioten dahlia ezagutu zuten. Bere lurpeko tuberkulua jateko barazki gisa lantzen zuten, patataren moduan, Solanum tuberosum. Europara ekarri eta gero ere barazki gisa sailkatua izan zen.

1789an iritsi ziren lehen tuberkuluak Europara, Madrilgo Lorategi Botanikora, eta hurrengo urtean loratu ziren. Bertako zuzendaria zen Antonio José Cavanilles abade valentziarrak ederki deskribatu zituen landareok, baita Dahlia izena jarri ere, Anders Dahl botanikari suediarraren omenez. Anders hura batez ere Observationes botanica argitaratu zuelako zen ezaguna. Abadea jarraitzailea zuen, eta berari eskaini zion genero osoa eta hiru espezie izendatu: Dahlia pinnata, Dahlia coccinea eta Dahlia rosea.

1802an Madrildik igorri zituzten lehen dahliak Parisera, han André Thouin botanikari ospetsuak Historia Naturalaren Museoan landatu zituen. 1805ean Alexandre Humboldtek Mexikotik dahlia haziak igorri zizkion Berlinera Carl Ludvig Willdenow botanikariari. Aurrez izendatua eta sailkatua zen ez jakin, alemanak beste izen bat eman zion dahliari: Georgina izendatu zuen generoa Johann Gottlieb Georgi botanikari alemanaren ohorez. Gerora argitu zen auzia, eta, Dahlia zaharragoa izaki, hari eutsi zaio, eta Georgina baztertu. Oraindik Errusian, Ukrainan eta Mexikon bertan ere “georgina” esaten zaio.

Gure Anders Dahl, Carl von Linné zientzialari suediar ezagunaren ikasle izan zen. Linnék espezie guztiak (bizi direnak bezala, galdutakoak) izendatzeko izen zientifikoa edo bi hitzeko nomenklatura binomiala sortu zuen. Berak 1755ean esana da “Nomina si nescis, perit et cognitio rerum” hau da: gauzen izena ez badakizu, beraietaz dakizuna ere desagertzen da.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espezieak
2020-03-18 | Jakoba Errekondo
Lilipa eta lilipopa

Lilipak edo nartzisoak loretan dira. Nabarmen adierazten dute mendean hartutako bere lurren berri. Neguan loratzen dira, kolore zuri-hori ikusgarritan, eta usaina bafadaka hedatzen dute. Multzoka bizi dira; lurpean erraboila emankorra dute, eta bat zen tokian, urtetik urtera... [+]


2020-03-09 | Jakoba Errekondo
Moko-belarretan

Udari begira jarri gaituen eguraldi honek landareak ederki mugitu ditu. Gu ere bai. Zaldibarren, Eitzaga auzoko zabortegiko madarikazioaren ardurak eskatzera, eta langileei, haien senideei eta auzotarrei babesa emateko manifestazioan Eibarko Amañatik abiatu ginen. Hasi... [+]


2019-12-12 | Jakoba Errekondo
Kurkubia eta erlastarrak

Umetako oroitzapena dut nola “txitoa” deitzen genion. Loreak oilo txitaren burua gogora ekartzen zigun. Jose Maria Lakoizketak 1888an Bertizaranan jaso zuen “kurkubia” izena, kurkubi edo botilatxo baten antza duelako bere fruitutxoak. Bortzirin... [+]


2019-09-13 | Jakoba Errekondo
Alfer biajea

Landareen galbideak arrazoi ugari izan dezake. Garai batean hiru multzotan banatzen ziren: gaitzak, izurriteak eta belar edo landare “txarrak”. Gaur egun landareen hondagarri guztiei izurrite deitzea da joera nagusia. Lehen izurritea esaten zitzaion intsektu, akaro,... [+]


2019-07-19 | Jakoba Errekondo
Asma-belarraren burundanga

Simaur eta hondakin pilatan apopilo bat izaten da udan, ez denetan baina askotan: asma-belarra edo estramonioa, Datura stramonium. Zenbaitek “ikozoro” edo “pikuzoro” izenak ere jaso dituzte landare horrentzat. Landare deigarria da, tentea, hostaje... [+]


2018-05-11 | Jakoba Errekondo
Landareak usainean

Landareek usaindu egiten dutela jakina da, gero eta jakinago. Aspaldi genekien animalia belarjaleengandik babesteko landareen martingala: hozkada jaso duen landareak usaina askatzen du, aldameneko landareak jakinaren gainean jartzeko; horiek hostoak mikaztuko dituzte eta... [+]


2018-01-25 | Jakoba Errekondo
Ez txuri ez zuri, xuri

Lore xuriak zituzten landareen izenen galdezka nuen azkenaldi honetan Joxe Anton Arze, euskal paisajista ederrenetakoa. Honezkero bere argi xuri minean da.

Poeten lilipa (Narcissus poeticus), izar-belar arrunta (Stelaria holostea), elorri zuria (Crataegus monogyna), elorri... [+]


Eguneraketa berriak daude