Oka

Ordenagailuaren aurrean paratu naiz. Argia-rako artikulu bat idatzi. Zeri buruz? Zeri buruz idatzi ez jakiteari buruz? Tipikoegia? Zeren arabera jartzen dira martxan erraiak, bilisa hitz bilakatu behar denean?

Antzerki edo literatura lanetan, kasu, eduki eta gaien hautuak nire kasuan ez dira beti kontzienteak izan. Ez datoz gogoeta sakon batetik, dokumentazio lan batetik edo helburu zehatz bat duen ikerketa asmo batetik. Motorra askoz sinpleagoa da, tontoagoa, humanoagoa: nire hautuak oka egiteko beharretik datoz, eta oka egitea eragiteko maitasun asmotik. Zergatik? Ez dakit. Pentsatzen hasiz gero agian topa nezake, edo asma nezake, arrazoi bat. Baina ahalegina egin beharko nuke horretarako. Ahalegina egin dezaket. Merezi du egiteak? Ez dakit.

Oka egiteko beharra dagoen garai batean idazten ditut nire testuak: oka poetikoa.
Oka egiteko beharra duen jendarte baten baitatik idazten ditut nire testuak:
oka politikoa

Beti iruditu zaizkit sormen lanak haiek sortu dituzten sortzaileak baino interesgarriak. Oso pozik nago, esker oneko sentitzen naiz, gure taldeko lanek izan duten harreragatik edo oihartzunagatik. Berdin dio oihartzun hori handia edo txikia izan den, berdin dio zerekin konparatzen duzun, pertsona bakar baten arreta eta energia konpartitzea opari erraldoia da. Une honetan zu lerro hauek irakurtzen egotea, adibidez. Bestetik, inori sormen lan batek sormen lan propio bat egitea eragiten badio (pentsamendu intimoaren mailakoa bada ere) itzela iruditzen zait. Nik neuk maite dudalako beste norbaitek (musikari batek, zinegile batek, antzerkigile batek edo batzuek) niregan mugimendu hori sortzea lortzen duen unea: bere lana jaso ahala neurea propioa ari naiz sortzen, harenak kasik garrantzia galtzen duen arte.

Sormen lanak sortzailea bera gainditzen du gehienetan. Nik idazterakoan neuretik jartzen dut, noski, baina ez soilik. Beste hainbat eragileren lana filtratzen zait etengabe, naizen munduak idazten du diodana neurri handi batean: haurtzaroak, maite ditudan pertsonek, kafetegietako solasaldiek, jasotako kritikek eta probokazioek, irakurritako liburuek, titularrek, lagunek barkatu dizkidaten hanka sartzeek, publikoak ukatutako txaloek... Naizen munduak idazten du nirekin batera idazten ari naizen artikulu hau bera. Beti sinatu behar lirateke lanak honela: “Egilearen izena eta bere testuingurua”, “Egilearen izena eta irakurri dituen liburuak”, “Egilearen izena eta bere lagunekin izandako solasaldiak”. Edo izenik ez.

Oka egiteko beharra dagoen garai batean idazten ditut nire testuak: oka poetikoa. Oka egiteko beharra duen jendarte baten baitatik idazten ditut nire testuak: oka politikoa. Eta garai honek, jendarte honek, besteak beste, arrazakeria eta generoari loturiko gaietan ditu erraiak, bilisak, egotzi beharreko hondakinak. Neuk ere oka egiten dut jendarte horren baitatik, askotan nola, zergatik, nondik, norantz jakin gabe.

Baina oka egin osteko lasaitasuna erdiesteko beharrez.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


Teknologia
Joan zaitez...

2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eskuak

Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


Primaderako liliak

“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]


Trump, berriro

Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


Eguneraketa berriak daude