Urrian agertu ziren mugimendu sozial espontaneo moduan Frantziako Estatuan, sare sozialetatik zabaldutako protestarako deiek bilduta eta azaroaren 17k aurrera larunbatero mobilizatzen dira, hasieran erregaiei Emmanuel Macronen gobernuak ezarritako zerga berrien aurka, baina geroago azken urteotako politika sozial eta ekonomikoak salatzeko: nola zerbitzu publikoen murrizketak, aberatsei zergak arintzea, enpleguaren prekarizazioa…. eta sistema politikoaren aldaketa eske ere bai, Macronek dimititzea eta herri ekimenezko erreferenduma ezartzea. Gobernuaren poliziek, azken arautegi antiterroristak baliatuz, protestalariak oso gogor hartu eta dozenaka zauritu larri (tartean begiak galdutakoak, eskuak mutilatutakoak…) eragin arren, mobilizazioak bizirik heldu dira 2019ko otsailera.
Nola interpretatu Jaka Horien fenomeno berezia, batzuek populismo eskuindarraren eta beste batzuek ezkerreko matxinada berri baten erakusle aurkitzen dutena? Hona bi lekukotasun. François Ruffin kazetari, zinegile (Merci Patron) eta ezkerreko parlamentarioak kontatuko du azaroko larunbat batean bere eskualdean (Pikardian, zenbait biribilgune blokeatzen ari diren Jaka Horiek kontatu diotena: “Nire larunbat horia”. Patrick Farbiaz militante ekologista eta altermundialistak “Jaka Horiak dira lehenbiziko masa- mugimendu sozial ekologista” idatzi du Reporterre gunean; egunotan plazaratzen du Jaka Horiak, agiriak eta testuak.
Frantziako Jaka Horien mugimenduari buruzko tesia egiten ari da Aldo Rubert soziologoa: klase popularren politizazio heterogeneoa ulertzea interesatzen zaio, herritarrek politikarekiko daukaten harremana ezin baita murriztu hauteskunde-garaian gertatzen den –edo gertatzen... [+]
Hiru urte dira jaka horiek lehen protestak egin zituztela. Urtemugarekin loturan ekintza egin du hogei pertsona inguruko taldeak Biriatuko pasabidean, auto ilarak sortuz.
Herria eliteen aurka. Edo beharbada errealitate konplexuagoa, historiaren barrunbeetan sartzen zarenean. Horrela islatzen dute Éric Vuillarden liburuek. 2017an Frantziako letren saririk handiena, Goncourt saria jaso zuen L’Ordre du jour liburuarengatik.
CRS eta jendarmeen barne-oharretan kritikatua izan da Didier Lallement buruzagiaren gestioa. Bere praktikak “legalki zalantzagarriak eta politikoki kaltegarriak” direla diote.
Le Média Pour Vous komunikabide independentekoa da kolpaturiko kazetaria. Larunbateko Parisko Jaka Horien manifestazioaren jarraipena egiten ari zela jaso du aurpegira Poliziaren granada bat.
Jaka Horiak mugimendua kale eta bideetara atera zela urtea beteko da azaroaren 17an. Mugimenduak badu zer ospatua, izaera sendoa agertu baitu, baina badu ere zer pairatua. Horren lekuko, hona datu bat: Frantziako justiziak 3.000 zigor ezarri dituzte iazko azarorik aurtengo... [+]
Jaka Horien (Gilets Jaunes, frantsesez) mugimendua 2018ko urrian abiatu zen eta urtebete beranduago bizirik dirau. Ekarri dituenen eta huts egindakoen balantzea egiteko goizegi ote da? Itsasoaren beste aldetik, Ingalaterratik, Simon Fairlie saiatu da eta LARRUNerako euskaratu... [+]
Eztabaida Nazional Handiaren berri eman bezperan, Notre Dame katedrala sutu zen. Jaka Horien oldeari aitzi egiteko Errepublikako presidente Macronen asmoak ezagutu gabe geratu ginen. Ostegunean agertu zen Frantziako nazioaren aurrean, baita bere gobernuaren neurri politiko... [+]
Azken sei hilabeteotan arreta bereziarekin jarraitu ditut Jaka Horiek Estatu frantsesean sortu duten zurrunbilo politikoa eta eragin duten egoera berria. Haien inguruan idatzitakoak ere irakurtzen saiatu naiz, batez ere, sare sozialetan. Izan ere, Estatu frantseseko... [+]
Txaleko horietatik moreak eramatera igaro zen Paris iragan astean. Lorea Ibañez egon zen, besteak beste, Pariseko Korrikan. Zer gertatu zen jakin nahi?
Txaleko Horien mugimendua, altxatu bezain laster, itzaltzera kondenatzen zen. Hor dirau. Bazirudien ez zuela deus lortuko. Zerga soil baten kontra altxatzen zelako, agian? Ala ez zuelako sarien eta aberastasunen birbanaketa seriosa planteatzen? Orain jada diskurtsoa jantziagoa... [+]
Jaka Horien mobilizazio soziala Frantziako Estatu osoan zabaldu da, baita Ipar Euskal Herrian ere, eta Macronek gidaturiko gobernuaren politika hankaz gora ari da jartzen. Baina orain, arriskua dago herri sektore horiek mahairatu duten sakoneko problemari soilik errepresioz... [+]