Ez da lehendabiziko aldia. Abenduan azaldu zigun Iñaki Iriartek, Diario de Navarrako iritzi sailean hain zuzen, ez dela egokia Vox alderdia faxisten zakuan sartzea. Terminologiaren aitzakian gauza funtsezkoagoren bat erakutsi nahi dutenen milikeria terminologikoarekin, Iriartek erraten zigun Voxekoen ideologia ez dela 20ko hamarkadako faxistena. Voxi faxista deitzea ez da historikoki zuzena; alderdia arrakasta izaten ari bada, zentro-eskuinean [sic] inor adieraztera ausartzen ez zen iritzi batzuk ozenki erratera ausartu delako da. "Iritzi" idatzi ditu Iriartek. Ez "egia". Mutil trebea da.
Joan den larunbatean, berriz ere Voxen estakuruan, antifaxistei egurra eman zien Iriartek. Zer pentsatuko ote lukete, galdegiten zuen, ETAren hasierako testuak irakurriko balituzte? Eta ondotik, adibideak: 1962ko testu batean ez dakit zer, Txillardegik behin badakit zer, eta, dena borobiltzeko, Telesforo Monzon matxirulo hutsa zela.
Zutabeak zer pentsatua eman dit, batez ere egilea ez delako Luis Landa xelebrea, EHUn pentsamendu politikoa irakasten duen pertsona serio bat baizik. Zer erran nahi digu Iriartek? Diktadura batean bizi garela, eta Vox horren kontra borroka egiteko sortua dela? Espainia bertze herri baten mende dagoela uste dutela Voxekoek? Vox kritikatu duten guziak terroristak direla?
Edo, beharbada, abendukoa ere kontuan hartuta, Iriartek erran nahi digu Vox alderdi eskuindar normala dela –tira, muturreko samarra, baina inolaz ere baztertua egotea mereziko lukeena–, eta ustezko antifaxistak direla benetan arriskua dakartenak.
Berriki irakurri diot norbaiti muturreko eskuin autoritarioari unibertsitateetan ari zaiola bidea prestatzen. Gero Iriarteren zutabeak irakurri ditut.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.