Directa eta ElNacional.cat hedabideentzako egiten du lan Carles Palacio i Berta (Girona, Herrialde Katalanak, 1988) fotokazetariak. Jaioterriaz harago, The New Yorker, Financial Times, Internazionale, Agència Nur eta The Guardian hedabideetan ere argitaratu dituzte bere lanak. Argazkilari iaiotasunak onerako nabarmendu ohi duen arren, orain gutxi kazetaritzaren beste aldea ezagutu du: urtarrilaren 16an, lanean zebilela, Espainiako Poliziak Gironan egindako sarekadan atxilo eraman zuen.
Urriaren 1eko erreferendumaren urteurrenean AHTren Gironako errailak okupatu zituzten. Ekintzaren harira desordena publikoa leporatu dizute, lanean ari zinen arren.
Komisaldegian egun hartako argazkiak erakutsi zizkidaten. Kazetarien Elkargoko besoko laranjaz ageri nintzen. Kamera eskuan eta objektiboak gainean, argazkiak ateratzen eta berrikusten azaltzen nintzen. Lanean ari nintzela argi erakusten zuten.
Polizia agenteei kazetaria zinela jakinarazi, eta hauek harrituta agertu ziren.
Ez dakit plantak egin zituzten edo, aginduak betetzera mugatuz, benetan ez zekiten nor atxilotzen zebiltzan. Deklarazioak egitean nire abokatuaren galderak erantzun nituen soilik, kazetaria nintzela ageriko eginez. Horrek ez zuen beraien iritzia aldatu, ez zuten horren gainean ezer esan. Karguekin aske utzi ninduten, eta listo.
Zein irakurketa egiten duzu atxiloketaz?
Atxiloketak guztiz errepresiboak izan dira. Argi eta garbi, askatasun pertsonalaz harago, prentsa eta adierazpen askatasunari eraso egin diote. Mundu guztia bezelaxe, kazetariak ere atxilotu ditzaketela jakinarazi nahi izan dute.
Kataluniak bizi duen egoera politikoa tarteko, prentsa askatasunaren kontrako oldarraldiak areagotu dira?
Bai, beste hainbat kidek ere pairatu dituzte halakoak. Bertan egon ezin direla esanez manifestazioetatik kanporatuak izan dira batzuk, eta kazetari gisa identifikatuta joan arren borra kolpeak jaso dituenik ere bada. Ez da Espainiako Poliziaren kontua soilik, Mossos d’Esquadrek ere badituzte horrelako jokaerak. Mossoek ez zaituzte atxilotzen, baina kazetariaren lana eta informatzeko askatasuna mugatzen dituzten praktikak izaten dituzte.
Lanean, behin baino gehiagotan beldurra sentitu duzula diozu.
Bai, polizia kolektiboen eta ultren manifestazioetan seinalatua sentitzen zara, norbait atzetik doakizula sentitzen duzu. Halakoetan ohartzen zara ez zarela zure lana libreki egiten ari, ez zarela beste edozein manifestaziotan bezala sentitzen.
Guzti honek nola eragiten du zure lanean?
Ez dut nahi gertakariok nire lanean eragina izaterik. Berdina egiten jarraituko dut, gisa berean eta arau berberekin. Ez diot utziko jazarpenari nire lanean eragiten. Eraren batean aurre egin behar diogula uste dut, “zuk ez nauzu kikilduko” adierazi.
Zeure burua autozentsuratzera heldu zara?
Kontu gehiagorekin zoaz, badago autozentsura pixka bat. Argazkiak ateratzen dituzu, baina nire kasuan ez dira atera nahiko nituzkeenak edo harro sentiarazten nautenak. Adibidez, polizia bati gorputz osoko argazki bat ateratzeko nahia izan dezaket, daraman taserra eguzki izpi batek zeharkatzen duen unea harrapatzekoa. Baina argazki horren harira arazoak izan ditzakedanez, buruan dudan irudia ordez taserra eta mossoaren plaka zatia ageri diren argazki bat aterako dut, agentearen identifikazio zenbakirik gabe. Argazkia egiten duzu, baina autozentsuratzen ari zara. Maila baxukoa izan arren, autozentsura da. Etengabe dituzu buruan argazkiek izan ditzaketen ondorioak eta Mozal Legea.
Mehatxuak ere egiten dizkizuete kazetarioi.
Bai, badakite nor zaren, norekin ibiltzen zaren, zure soslaia egiten aritu dira. Ez da batere atsegina.
Nondik begiratzen duzun, zure lanaren aitorpen moduko bat ere izan daiteke atxiloketa.
Bai, argi da nire lanari dagokionez zeozerrek gogaitu egiten dituela. Izan daiteke ditudan kontaktuengatik, egiten dudan lanagatik, argitaratzen dudanagatik edo nire lana argitaratzen dutenengatik. Niri dagokidanez saiatzen naiz panfleto itxurako ezer ez egiten, ezta proselitismo ukituko ezer ere. Hori bai, logikoa denez egiten ditudan argazkietan nire jarrera politikoa eta ideologia zein diren nabaritzea nahi dut. Horrek izorratu eta haserretu egiten dituela uste dut.
Atxiloketa tarteko, babestua sentitu zara?
Jende askoren erantzuna ikaragarria izan da, babesa sentitu dut. Dena den, esan beharra dago Kataluniako mugez harago jaso dudan erantzuna urria izan dela. Bertoko hedabide askok ere ez diote kasuari tokirik eman. Harrigarria iruditzen zait fotokazetari bat atxilotua izanik, hainbat hedabidek zein elkargok ezer gertatu izan ez balitz bezala jokatzea, kazetari guztioi eragiten digunean. Badirudi irakurketa hurrengoa dela: “katalana denez, ezkertiarra dirudienez eta Directan argitaratzen duenez… zeozer egingo zuen”.
Sarekada Gironan izateak ez dirudi kasualitatea denik.
Ez da kasualitatea, inolaz ere. Batez ere kontutan hartzen badugu Gironan plataforma antifaxistek, CDRek eta beste zenbaitek oihartzun handiko ekintza eta protestak egin dituztela. Gironan ere jarria dute begi bat.
Argazkigintza soziala ipar
“Arte grafikoak ikasten hasi nintzenean arreta eman zidan argazkilaritzak, hain espazio urrian transmititu zezakeen guztiagatik eta darabilen ikusmintzairaren unibertsaltasunagatik. Kamera analogikoekin hasi nintzen nire lehen argazkiak egiten, etxean prozesatzen eta eskaneatzen nituen argazki-filmak. Auzoan gertatutako etxegabetze-segida batek eta hauen harira Gironako PAHren (Hipotekek Kaltetutakoen Plataforma) elkarretaratzeek argazkilaritza sozialean berretsi ninduten: errealitateen berri eman beharra neukan, nire argazkiak begiratuak eta baloratuak izateaz harago, zerbait gehiagorako balio zezaten. Fotokazetaritza ikasketak egitea erabaki nuen orduan, eta apurka-apurka hedabideekin kolaboratzen hasi nintzen”
Pablo Gonzalezek Errusian jarraitzen du, Poloniako Gobernuak pasaporteak konfiskatu zizkion kazetariari eta "Poloniako autoritateen esperoan" daude, Euskal Herrira bueltatzeko. Hala azaldu dio Gonzalo Boyé abokatuak Berriari.
Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]
Kazetariak adierazi du ez diotela argi azaldu zergatik espetxeratu zuten, eta espetxean zegoela “bere buruaz beste egitea” iradoki ziotela, Russia Today-n izandako elkarrizketa batean. Esan du laguntza “gutxien espero zen tokitik” etorri dela.
Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.
2022ko otsailaren 28an atxilotu ondoren, aske utzi dute bere aurkako frogarik eta bistako epaiketarik gabe. Bizkaiko kazetariaren talde juridikoak informatu du “preso dauden hainbat kazetari libre uzteko” Errusiak eta Poloniak adostu duten trukeagatik geratu dela... [+]
"Kereilatuei –Chorche Tricas eta Iker González kazetariak– egotzi eta iraingarritzat jotzen zaizkien artikuluak "adierazpen- eta informazio-askatasunaren barruan daude", eta Zaragoza en Común-eko zinegotzi Suso Domínguezen kasuan... [+]
Kazetarien Babeserako Batzordeak adierazi du 103 kazetari hil dituztela sionistek urriaren 7tik eta 150etik gora zenbatu ditu Gazako Osasun ministerioak. Txosten batek ohartarazi du kasu batzuetan nahita hil zituztela, kazetariak zirela jakinda.
Erruduntzat joko du bere burua Euskal Herrian gauerdia denean egingo den epaiketan. Erresuma Batuan espetxean egon den denborako –bost urte eta bi hilabete– espetxe zigorra ezarriko diote. Horrela, aske geratuko da.
Palestinar errefuxiatuei laguntzeko UNRW agentziako kideak dira hildakoak. NBEko langileen heriotza tasa altuena dela jakinarazi du agentziak. Israelek momentu oro jakin du non zeuden laguntzaile humanitarioak, eta “berariaz” egin die eraso, salatu duenez. 122... [+]
Errusiako epaileek leporatzen diote, besteak beste, Armata errusiar tanke modernoenaren ekoizlea den Uralvagonzavod enpresako dokumentu klasifikatuak gainean zeramatzala harrapatu zutela. 20 urteko zigorra jaso dezake. Baina benetako espioia ote zen? Zoritxarrez, ezetz esango... [+]
Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]
Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]
Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]