Poesia da

"Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira". Pamiela, 2018 Idazlea: Hasier Larretxea. Arraioz, Nafarroa Garaia, 1982

Hasier Larretxearen poesia ez dakit zaidan lirikoa, edo filosofikoa. Ez dakit idazten duen hotzean, edo sentimenduen berotasunak gidatzen duen bere ele apaindua. Intuitiboki irakurtzen hasi, eta orduantxe aurkitu diot nik gustua Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira honi (Pamiela, 2018) zeinak ez baituen egiaren beharrik, memoriaren beharrik, helduleku beharrik: “Adarretan kiribildurik/ sustraitu genuen bidegurutzetik haraindi/ joaterik ez zutenen absentziaren lotsaizuna”.

Irrazionala da. Kalkulatua da. Kontraesanean bizi da Larretxea (Arraioz, 1982). Zorrotza da hitzarekiko, surrealismoaren mugekiko. Poemategia sentsazioen biltegi bat da, aliterazioz eta antitesiz eta zentzu bikoitzez aberastutako leku ia fisiko bat: han isurtzen dira baztandarraren mamuak, heriotza eta ahaztura. “Galdutako aukera bakoitzak/ zulo sakonago bat irekitzen du/ memoriaren labarrean,/ ostertzaren ikuspegian”.

Baztan eta Madril eta ezinbestean mundu gero eta txikiago hau nahasi zaio Larretxeari arimako zelai mugagabeekin. Izan ere, poesia erraza eta efektista bilatzen badituzu hau ez da zuretzako liburua. Batzuetan agian zehaztasuna falta zaio, egitura batzuk dauzka duda-mudazkoak eta hitz zenbait hobe hauta zitzakeen, baina ukaezina da testuen magnetismoa, barne-korronte baten antzera liburua gurutzatzen duen tristezia gozo hori: “Zeri besarkatu heldulekurik ez badago// Iraungi da ahanztura azken hatsaren tunelean./ Iluntasunean baino ezin dugu elkar ikusi./ Itzalpetako dantza errarian, ifrentzuen maskara(d)an./ Kandelen argitasun-ahurrean// Perfilez baino ez dakusagu/ errealitateak jaurtikitako txanpon herdoildua”.

Larretxearen erreferentzia eta heldulekurik gabeko hausnarketa atenporalak, errepikapenaren puruz, musika antzeko bat bihurtzen dira, letania bat ez dena zertan literalki ulertu. Horrek ahalbidetzen dio hats luzeko poemei arazorik gabe eustea, ideia batetik bestera modu lokabean salto egitea. Horrek bihurtzen du Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira interesgarri eta gustagarri. Ez dut esan bihotz-hunkigarri, ezta zirraragarri. Baina liburu honek badauka atrebentzia, eta konpromiso bat agertzen du poesiarekin. Poesia bada hitzei esanaraztea orain arte esan ez dutena –ordena aldatuz, esanahia sublimatuz–, hau poesia da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Lore bat izan zen

Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025

--------------------------------------------------------
Liburu honetara hurbiltzen dena harrituta gera daiteke, liburu... [+]

Matxinadara!

Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak
Miren Guilló
EHU, 2024

--------------------------------------------------------------------
 

Miren Guilló antropologoaren saiakera berria argitaratu du EHUk. Odolaren matxinada da izenburu... [+]


Humanismotranshumanismo...

Zero. Transhumanismoa ate-joka erdi aro berrian
Aitor Zuberogoitia
Jakin, 2024

-----------------------------------------------------------

Hasieran saiakera filosofiko-soziologikoa espero nuen, baina ez da hori liburu honetan aurkitu dudan bakarra. Izan ere, biografia... [+]


Mona Lisaren lapurreta

Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024

---------------------------------------------------------

1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]


Etxea. Aitarena, amarena, ahizparena. Nirea

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024

-----------------------------------------------------

Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]


Dramaturgoen ‘herstory’-rako

Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024

---------------------------------------------------

Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]


Arriskuen aurrean, Ernaux

Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Itzulpena: Leire Lakasta
Katakrak, 2024

-----------------------------------------------------------
 
Klinikoa, zorrotza, politikoa, intimoa, autobiografikoa. Horrelakoak erabili izan dira maiz Annie Ernauxen lana eta idazketa... [+]

Errugabetasuna frogatzen

Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024

--------------------------------------------------

Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]


Eklipsea

Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024

-------------------------------------------------------

Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]


Ama(ma)ren artilezko jertsea

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024

----------------------------------------------------

Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]


Itsasoak ere baditu mila aurpegi

Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022

--------------------------------------------

Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]


Mutu

Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024

-------------------------------------------

Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]


‘Check point’-etatik harago

DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024

----------------------------------------------

Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]


Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Eguneraketa berriak daude