Urterokoa bilakatu den arren, ez da beti gauza bera izaten. Ordorikak Kafe Antzokian jotzen duen aldiro, jakin badakigu denok: gainean ditugu Gabonak. Bagenekien gau berezia izango zela, larunbateko eta igandeko kontzertuetan zuzeneko diskoa grabatuko zelako, baina baita ere, Bilboko Kafe Antzokia ospakizunetan zelako: 23 urte betetzen zituen. Urteak joan eta urteak etorri, Ruper eta ruperzaleak bertan izan diren 23 urte.
Berriki argitaratutako Bakarka diskoa zekarren esku artean Ordorikak, baina ez zen bakarka aritu oholtza gainean. Bost bat aldiz aurkeztu zizkigun taldekideak izan zituen bidelagun. Ia berrogei urte dituen Herdoilarena abestiarekin ekin zioten saioari, eta haren ostean Martin Larralde abestu zen. “Abestu zen” diot, ikuslegoan ez baitzen kanta ezagutzen ez zuen inor.
Gustura aritu ziren oholtza gainean. Ordorikaren irribarrea behintzat nabari zen saio osoan zehar. Josu Muguruza oroitzeko tartea izan zuen, hari eskainitako Ez da posible kantaren bitartez. Baita ere, betiko legez, Egunkaria-ren itxieraren harira egindako Zaindu maite duzun hori abesti entzutetsua. Ustekabez harrapatu gintuen, hala ere, Bob Marley zenaren Redemption song abestia gureratu zuenean. Melodia aditu orduko ingelesez abestuko zuela espero zuen nire inguruan zen batek, baina ez, euskaratu egin zuen: “Kanta dezagun, askatasun kanta”.
Bi aste zeramatzaten sarrerek agortuta, eta ikusten zen: jendez lepo zen Antzokia. Kontzertu goxoa izan zen jendearen gozamenerako. Txalo zaparrada asko izan ziren, hiruzpalau aldiz joan baitziren atseden hartzera. Errepertorio luzea du Ordorikak –nola ez, 17 disko ditu–, eta jendaurrera itzuli eta Fas Fatum bezalako kanta entzutetsu, ospetsu eta zaharrekin erantzuten zuen. Tartean izan ziren Beltzarana eta Berandu dabiltza abestiak. Azken honekin, espero bezala, amaitutzat eman zuen kontzertua. Gitarra soinetik kendu, lurrean zutik jarri eta bi eskuak bertan zituela, ikusleon txaloen artean ito zen. Maitekiro agurtu gintuen Ordorikak, ziur asko, Antzokiak urteotan guztiotan eskainitako maitasuna eskertze aldera. 23. negua du Antzokiak, eta Ruperrek, 23. negua Antzokian.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.