Norantz goaz?

2018. urtean Ipar poloan ez da errekorrik izan izotzen urketa mailan eta Trumpek aitzakia izango du ikatza erretzen duten zentralekin edo erregai fosilei esker aritzen diren ibilgailuekin aurrera segitzeko; edo Bolsonarok Amazonian nekazaritza intentsiborako lurrak eskuratzeko; edo Macronek zentral nuklearren itxiera ahalik eta gehien atzeratzeko eta gainerakook ahalik eta gehien produzitzeko eta kontsumitzeko.

Ozono geruzaren arazoa konponduta zegoela iragarri ziguten 2017an, baina iazkoa gaudeneko hamarkadako larrienetakoa izan da. Hala ere, arazo hori Hego poloan denbora tarte txiki batean gertatzen denez, gaitz erdi. Txernobilen eta Fukushiman jarritako txapelek erradiazioa barreiatzea eragozten dutenez, ez dugu haien inguruko berririk izan eta gure memoria kolektiboan ia ahaztuta ditugu.

Azken hamar urteetan pairatu dugun krisiak gehienok txirotu bagaitu ere, gutxi batzuk aberatsagoak dira, bai pertsonak, baita estatuak ere, baina hala eta guztiz ere, ezin uka teknologiak aurrera egin duela, eta nola gainera.

Zientzia alorretik gero eta ozenago adierazten digute gure munduak gero eta gaixotasun larriagoak dituela, baina bizitza errealean
neurri zuzentzaile gutxi hartzeaz gain, katastrofistak gure artean betidanik izan diren ustea zabaltzen
ari dela iruditzen zait

Zientzia alorretik gero eta ozenago adierazten digute gure munduak gero eta gaixotasun larriagoak dituela, baina bizitza errealean neurri zuzentzaile gutxi hartzeaz gain, katastrofistak gure artean betidanik izan diren ustea zabaltzen ari dela iruditzen zait. 2000. urtean mundua amaituko zela, itsas mailak gure hondartzak jan egingo dituela, Ozeano Artikoan urte gutxi barru ez dela izotzik izango, petrolioa amaitzear dagoela eta gauzatzen ikusiko ez ditugun abar luze batek nolabaiteko mesfidantza eragin du gizartean. Izan ere, aipatu ditugun baieztapenekin batera jakin badakigu ikerketa zientifikoaren atzean enpresa handien interesak daudela.

Hala ere, zientzialarien esanek aztarna utzi dute azken urteotan gure gizarte jardueran; hondakinen bilketa arduratsuagoa, energiaren eta uraren erabilpen egokiagoa, garraio publikoa hobetzea, eremu berdeak zabaltzea, herrietako planifikazio urbanistikoa eta beste zenbait kontzeptu barneratu ditugu. Baina produzitzen eta kontsumitzen segitu behar dugu eta gure herrietako barne produktu gordinak hazten segitu behar du gure bizi maila mantentzeko eta hobetzeko.

Obamaren eta Merkelen garaian zientziaren asmoa, neurri txiki batean bederen, mundua zaintzearen ildoan jarri zen, baina Trump, Bolsonaro eta akolito zerrenda luzea nagusi diren garaiotan, zientziak abiadura bizian jarraituko duelakoan nago, baina norabidea aldatuta. Alegia, atzekoz aurrera.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


Teknologia
Bizitza sistemak

Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]


2025-01-22 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Erosoa

Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


2025-01-22 | Itxaro Borda
Hutsa egin

Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]


2025-01-22 | Sukar Horia
Semaforoa vs. herritarrak

Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.

Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]


Benito, gure emozioen alkimista hori

Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]


2025-01-22 | Karmelo Landa
Korapilo-morapilo mordoilo

Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.

Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


Eguneraketa berriak daude