Hokoke, hokoke. Damun fi oroke. Lan hansaha lau adamuni. Esan nahi du, “nire eskubideak zainetan dudan odola dira. Ez naiz haietaz ahaztuko hiltzen banaute ere”. Arabiarrezko oihu hori ari gara entzuten, ez Almeriako El Ejidoko negutegietan, baizik eta Euskal Herriaren bihotzean, Nafarroan. Ez dirudi arazoa konpontzeko bidean dagoenik eta laugarren astez greban daude Azkoiengo Huerta de Peraltako langileak –denak etorkin marokoarrak, enpresako arduradunak salbu–. 150 pertsonako lantaldea da eta negutegietan letxugak eta barazkiak jasotzen dituzte, bertakoek jadanik ez baitute halako lanik egin nahi. Kaleratuak izan ziren enpresa batzordeko lau kide berriz hartzeko eskatzen dute eta hitzarmena ez betetzeagatik enpresak zor dien 440.000 euroak itzultzeko.
Garrantzitsua da borroka hau, etorkinak baitira beren eskubideak defendatzen dituztenak eta negutegien negozioan sasi-esklabotzan bizi diren beste milaka etorkinentzat eredu izan baitaiteke. Greba honen bilakaera urrats handia izan da –grebalarien manifestazioak eta haiekiko elkartasun adierazpenak–, langile errebindikatzaileenen kontra lurjabe handiek egindako abusuak geldiarazteko eta injustizia eta prekarietatea beste negutegi batzuetara ez zabaltzeko. Etorkinen eta bertakoen artean sortzen ari den elkartasuna ere nabarmentzeko modukoa da: “Bertako edo kanpoko, denok langile klaseko” eta antzeko oihuak entzun ditugu, eta borrokari eusteko erresistentzia kutxa antolatu dute.
Nafarroako Gobernuak ez luke foru poliziaren errepresioarekin erantzun behar, alderantziz, bitartekari lanak egin beharko lituzke, entsaladarako zorroak produzitzen dituen Huerta de Peralta enpresak laguntza publiko handiak jasotzen baititu. Hokoke, hokoke!
Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]
Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]
Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]
Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.
Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]
Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]
Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.
Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.
Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]