Lapur Handiak eramandako laguna

Felix Sarasola. 1992an, Lasarteko Txartel hoteleko sukaldean. ARGIAko argazki artxiboa.

Habanako Bonbilla Berdean omenaldia egin diogu Felixi Santo Tomas egunean, urtero bazkaria antolatzen zuen egun berean. Ruper Ordorikaren Lagunaren heriotza entzun dugu lehenengo, Luigi Anselmiren letrarekin:

“Lapurra sartu zaigu gaur etxean / guztion ixilean... / Oso trebea bide da / lapur zital hori, / ez baitu dirurik, / harribitxirik / edo holako ondasun hutsalik / eraman. / Gure altxor preziatuenera / jo du zuzenean / eta artoski gordetzen genuen / adiskide-bilduma tipitik / ale ordezkaezina / ostu digu”.

Unai Muñoa eta Ander Lizarralderen bertsoak entzun dira, Jorge Romero irten da gero dezima batzuk leitzen, Ray Fernándezek El ausente abestu du, Daniel Chavarria beste lagun aurten ostuaren ipuina, La tortilla escalonada, Felixen antza duen Pepe Olavarría sukaldariari buruzkoa eta Felixi eskainia. Jade bikoteak modu hunkigarrian interpretatu ditu Eperra eta, Pancho Amat treseroarekin eta Rayrekin, A caballo vamos pal monte, Felixi gustatzen zitzaion son montunoa. Eta Txoria txori.  

Bonbilla Berdetik irtenda, batek gogoratu du ezagutu zuela Felix aspaldian, sasoi behelainotsu hotzean, Muebles Intxausti dendako eskaparate argitsuko Belen bizian San Jose egiten, asto eta behi bizien alboan.

Beste batek Bermeoko atunontzia gogoratu du Afrika menbaldeko itsasoan, barkuko sukaldaria Felix, eta behin itsas kolpe batek ur zakarrera bota zuela. Felixek igerian jakin ez eta beltz senegaldar batek egin zuen kareletik salto. Soka bat bota zieten eta biak salbatu ziren.

Hala esaten zuen ez ziela fundamentu handirik antzematen ez erlijioari ez arrazismoari, baina bizitzatik ikasten jarraitu zuen Felixek, hala nola inmigrantea izatetik. Karibeko kosta atlantikoan jarraitu baitzuen beste barku batean eta behin, lehorreratzea otu eta New Orleansen geratu baitzen. New Orleansetik New Yorkera, eta bi-hiru urte eman zituen New Yorken, brasildar janariko jatetxean lanean, paperik gabe.  

Orduan, betiko Amerikako Estatu Batuetan geratzea eta Euskal Herrira itzultzea erabakitzeko puntua heldu zitzaiola kontatzen zuen Felixek. Eta euskalduna zela erabaki zuela, ez jatorriz bakarrik, baizik eta euskalduna izan nahi zuela. Eta Usurbilera bueltatu zela, Mikel Laboa eta Argia-koekin, Jose Anton Arze eta Labatxikikoekin, Jose Luis Zumeta eta lagun zituen beste askorekin Euskal Herria egiteko egunik egun, eta mundua egiteko.

Euskal Herriko portuetako baforeek bezala, hara eta honak eginez, jakina.  Kanarietako diskoteka batean lan egingo zuen. Baina gehiagok gogoratuko dute Tolosako Beti Alai jatetxean, Lasarteko Txartel hotelean eta, batez ere, luzaroan, Txitxardin Beltza jatetxean.

Habanan zegoela, 2001eko martxoan, loteria tokatu zitzaion eta Guanaboko uretan, oinak hondarpean zorua galdu eta itotzen hasi zen, lagunak ospatzen ari zelakoan ziren. Kubatar batek salbatu zuen. Felixek dena ematen zien lagunei, eta beltzei, eta kubatarrei, berari ere dena eman ziotelakoan.

Felixen etxea zen euskaldunentzat enbaxada Habanan. Nori ardura zitzaion Zulueta eta Cárcel izkinako jauregi erraldoi ederrustekoa, Felixen apartamendu txikia zabalik bazegoen!  

Ustekabeko sorpresaren bat izaten zuen beti heldu-berriarentzat:

– Txipiroiak tintan jango dituzu!

– Karibean ez dago txipiroirik.

– Ez dagoela? Hortxe, itsasertzean erosi ditut ba nik.

Euskal enbaxada eta jatetxea, tabakorriaren merkatua eta batzorde bolibarianoa, San Mames eta organo orientalaren katedrala. Eta zorionaren filosofia, edozein izkinatan baitzegoen Felix bizitzaz harriturik eta pozik.

Aurreko uda hasieran, autoan eraman nuen Habanarantz. Ekaitz izan zen gau horretan eta apenas lo egin nuela esan nion.

– Nik ere ez diat lorik egin… –esan zidan.

Ni ekaitza mendebaldetik heldu zela, eta berak:

– Ez, Barakoatik etorri duk!

Nik metereologiaz eztabaidatzeko gogorik gabe:

– Baina, fuertea izan da eh…

– Ikaragarria!

Eta Plaiako 94 kaletik ia Vedadorako tuneleraino joan ginen solasean ni eguraldiaz eta bera gaueko larrutaldiaz.

– Gaur ere ezin izango diat lorik egin, baina trankilito.

– Ekaitza joan duk, Felix?

– Ez, etxean geratu duk, bihar hartuko dik autobusa Barakoara itzultzeko.

– Jode, Felix, ni eguraldiaz ari ninduan.

– Jujuju, hi haiz hi kalekumea!

Halakoa zen gure laguna, artoski gordetzen genuen adiskide-bildumako ale ordezkaezina.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Jendea
2023-10-25 | ARGIA
Pello Zubiriaren ‘Planeta Prekarioan’ liburua argitaratu du ARGIAk, XXI. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak

Gaur egungo eta etorkizuneko mundua ulertzeko gakoak eskaintzen dituen ezinbesteko liburua kaleratu du ARGIAk, Pello Zubiria Kamino kazetariaren eskutik. Aldizkariaren Net Hurbil sailean hogei urtez egindako artikulu mamitsuetatik abiatuta, munduko bazter askotako krisi eta... [+]


2022-12-06 | Garazi Zabaleta
Garbiñe Larrea "Sendabelar baratzea" argitalpen berriaz
“Hasiberriek ere erraz egiteko moduko sendabelar baratzea proposatu dugu”

Garbiñe Larrearen Sendabelarrek dakitena liburuak iaz izandako arrakastaren ondoren, proposamen berri batekin datorkigu aurtengoan: Sendabelar baratzea. Aurreko lanean sakonean landutako 12 sendabelar aukeratu eta horiekin baratzea sortzea proposatu digu, horretarako... [+]


2022-11-25 | Estitxu Eizagirre
Azaroak 26an 11:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan
“Sendabelar baratzea”: Garbiñe Larreak argitalpen berria aurkeztuko du Hernanin

Garbiñe Larreak Sendabelar baratzea argitalpena aurkeztuko du Hernanin, azaroaren 26 goizean. Egileari galdetu diogu bai loreontzietan eta bai baratzean norberak lantzeko moduko hamabi sendabelar proposatzen dituen liburuxka biribil honetaz. Maitane Gartziandiaren... [+]


2022-11-04 | Garazi Zabaleta
Antton Olariaga, “Ilargia eta landareak” AGENDAZ
“Testuaren esklabu izan gabe, agendari nire ekarpena egiten saiatu naiz”

Ilargia eta Landareak agendan Jakoba Errekondoren aspaldiko konplizea da Antton Olariaga marrazkilaria. 2023ko aleari ere berak jarri dizkio irudiak, eta sortze prozesuaren inguruan gehiago jakiteko, elkarrizketa egin diogu komikigile usurbildarrari. Baratzerik ez omen du, baina... [+]


2022-10-27 | Garazi Zabaleta
Jakoba Errekondo, Ilargia eta Landareak agendaz
“Animalien beharra dugu baratze osasuntsu eta bioanitza izateko”

Honezkero 2023. urtera begira jartzea gehitxo irudituko zaio norbaiti akaso, baina errealitatea da bi hilabete eskas falta direla urte zaharrari agur esateko. Baratzea, landareak, lorategia nahiz fruta-arbolak dituztenentzat ia ezinbesteko tresna bihurtu den Ilargia eta... [+]


Lurrak herria adina behar du lurra herriak

Lurra herriari deika kanpainaren bigarren kolpea iritsi da. Pandemia garaian jarri zuten martxan proiektua ARGIAk eta Euskal Herriko agroekologia mugimenduak elkarlanean. Kutsatze arriskua zela-eta azokak debekatu zirenean, saltoki handiak irekita mantentzen ziren bitartean.


2022-10-10 | ARGIA
"Ilargia eta Landareak" 2023ko agenda
Aurkezpen berezia Alegian, bi hankako piztientzat

Urriaren 13an Alegian aurkeztuko du ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak Ilargia eta Landareak 2023ko agenda. Ilargiaren arabera datorren urtean garai bakoitzean zer lan egin azaltzen du, bai baratzean, basoan, lorategian eta fruitu-arboletan. Aurtengo agendaren gaia animaliak da,... [+]


PODCASTA | Txori Urdinak liburuari ahotsa jartzen

Santi Cobosen ahozko testigantzan oinarrituta, espetxearen erretratu bat da Zigor Olabarriaren Txori Urdinak liburua. Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu ihes... [+]


2021-11-07 | Estitxu Eizagirre
Koldo Rabadan Izagirre | "Bidean" liburuaren egilea
“Markatu nauten ikasleak dira liburu honen oinarria”

Bidean liburua kaleratu berri du Koldo Rabadan Izagirrek ARGIArekin. “Aurrera egin nahi duen irakaslearen dekalogoa” da eta ikasleekin izan dituen pasarteetatik abiatuta kontatzen du egun lanean ari den eskola eraldatzera eraman dituen pausoen oinarriak. Ikasleen... [+]


2021-11-04 | ARGIA
Koldo Rabadan Izagirre | "Bidean" liburuaren aurkezpena
“Akatsak izan behar du ikasteko oinarri, baina zenbatetan onartzen dugu akatsa eskolan?”

Koldo Rabadan Izagirre irakasle eta psikopedagogoak ARGIArekin kaleratu berri duen Bidean liburua aurkeztu du azaroaren 3an Donostiako liburutegi zaharrean. ARGIAko kazetari Estitxu Eizagirreren galderei erantzun die bertan. Sarrera modura, Eizagirrek azpimarratu du Rabadan... [+]


2021-11-03 | Estitxu Eizagirre
Koldo Rabadan Izagirre | "Bidean" liburuaren egilea
“Markatu nauten ikasleak dira liburu honen oinarria”

Bidean liburua kaleratu berri du Koldo Rabadan Izagirrek ARGIArekin. “Aurrera egin nahi duen irakaslearen dekalogoa” da eta ikasleekin izan dituen pasarteetatik abiatuta kontatzen du egun lanean ari den eskola eraldatzera eraman dituen pausoen oinarriak. Ikasleen... [+]


Eguneraketa berriak daude