Euskal pentsionistena, dudarik gabe, 2018. urteko borroka sozial nagusia izan da eta 2019an ere hala jarraituko du izaten, kolektibo jendetsu eta garrantzitsu hori ez da geldituko bere aldarrikapenak lortu arte. Duela hamar hilabete hasi ziren, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta beste herri askotan elkarretaratzeak eta manifestazio masiboak eginez, 2018ko abenduaren 15ekoa kasu.
Zentzuzko zerbait ari dira aldarrikatzen, egingarria, gobernuen partetik borondate politikorik balego: 350 eta 600 euro arteko miseriazko pentsioen aurrean, gutxienez 1.080 euroko pentsio duina edukitzea denok. Europako Karta Sozialak hori aitortzen du. Gobernu autonomikoek eta Espainiako gobernu zentralak ezar dezakete pentsio hori, aurrekontu publikoek bere egiten badituzte horretarako beharrezkoak diren diru-partidak. Arazoa ez da dirurik ez dagoela, badago, baina gerra negozioetarako, bankuak erreskatatzeko edo monarkia anakroniko bezain alferrikakoa mantentzeko. Aberastasunaren banaketa justua falta zaigu, berdintasunarekiko konpromiso bideragarri bat.
Borroka sozial honek ispiluaren aurrean jarri du jende guztia, bereziki gobernuak eta alderdi politikoak. Egungo eta etorkizuneko pentsioak ziurtatu beharrean, pentsio plan pribatuak eta EPSV eta antzeko borondatezko aurreikuspen entitateak sustatzen dituzte, Gizarte Segurantzaren kaltetan eta errenta altuenak dituztenen mesedetan. Ondorioz, emakume eta gizonen arteko desoreka sozialaren arrakala handituz doa.
Konpondu gabeko arazoa: gazteria borroka honen parte bilakatzea. Euren etorkizuneko pentsioak daude gaur egun arriskuan. “Borroka hau irabaziko dugu!”, oihukatzen dute pentsionistek. Ez bada atzera pauso bakar bat ere egiten, seguru baietz!
Urriaren 24an 40 urte egin du preso Georges Ibrahim Abdallah libanoarrak Frantziako Estatuan. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatua da... [+]
Kexak eta esker onak paretsu mantendu dira, baina erreklamazioetan bada aldea. Esaterako, aurtengo ekaina iazkoarekin alderatuta, ia %30 igo dira erreklamazioak.
UNESCOk Munduko Biosfera Erreserben Sarea zabaldu du hamaika izendapen berrirekin, horien artean da Iratiko Oihana. Astearte honetan jaso dute diploma Zaraitzu eta Aezkoa ibarretako presidenteek Ariben.
Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]
Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]
Hori da Israelgo hedabideetan azken egunotan bolo-bolo dabilen albistea. Baieztapenaren inguruan auzi ugari daude, eta horietako batzuk ikerketa judizialean aztertzen ari dira. Israelgo Estatuko Fiskaltza urriaren amaieratik ikertzen ari da Benjamin Netanyahu Israelgo lehen... [+]
Aste honetan zehar egongo da AEBko auditoria Gurutzetako ospitalean; bere estandarrak betetzen dituzten osasun-zentroei akreditazioa ematen die. Osakidetzak 106.843 euro gastatu ditu bere aurrean itxurak egiteko.
The Guardian egunkari britainiarrak lehenbizi eta La Vanguardia katalanak (espainolez argitaratzen du edizio zabalduago bat, baina katalanezko bertsioa ere badu) erabakia jakinarazi zuten atzo X/Twitter sare soziala uzten dutela, desinformazioaren ukuilua bihurtu delakoan.
Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.
Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.
ZORRETAN
Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.
----------------------------------------
Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]
GUKA Bilboko euskaltzaleen mugimenduak euskararen aldeko ekintza esanguratsua burutu du astearte arratsaldean Deustuko metro geltokian, Bilbon euskaraz bizitzeko oztopoak eta aukerak irudikatzeko.
Igande honetan, azaroaren 17an estreinatuko da Barraka izeneko late-night formatuko programa, EITBren Primeran plataforman. Hiru Damatxok ekoitzi du umorez blaitutako ikuskizun bizia.