Saio magikoa

Gabonetako Oratorioa. Jean-Sébastien Bach. Le Concert Lorrain. Zuzendaria: Andrew Parrott. Abesbatza: Dresdner Kammerchor. Zuzendaria: Robert Schad. Bakarlariak: Joanne Lunn, Martha McLorinan, James Gilchrist eta Peter Harvey. Kursaal Auditorioa l Abenduaren 16a.

Joan zaizkigu Gabonak, baina oraindik buruan ditugu turroiak eta familia eta lagunekin pasatako une dibertigarriak. Egun hauetan disfrutatutako kontzertu batzuen oroimenak ere bueltaka ditugu gure pentsamenduetan. Horietako bat, zalantzarik gabe, Kursaal Eszena zikloan eskainitako Gabonetako Oratorioa.

Obra ederra da, tarte guztietan begi bistan dago Bachen konposatzeko maisutasuna. Sei kantatak osatzen dute Oratorioa, haietako bakoitza Eguberritako jai liturgiko banatarako. Aldi honetan  lau entzun genituen: lehen hiruek Gabonetako lehen hiru egunekin bat egiten dute, eta seigarrenak Epifaniaren gaia jorratzen du.

Esan bezala, obra zirraragarria eta aldi berean samurra da. Halere, Oratorio hau ez zen bereziki aintzat hartua izan orain dela gutxi arte, beharbada ulertu ez zelako Bachen prozedura, parodia izenekoa. Honek esan nahi du aurretiaz idatzitako obretako gaiak erabiliz josi egin zuela Bachek oratorioa. Nahiz eta mix izaera hori eduki obra honek, ezin da ukatu haren edertasuna.

Kursaal Eszenak ekarritako bertsioa mundiala izan zen. Talde bikain pare bat izan genituen taula gainean. Alde batetik garaiko instrumentuak erabiltzen dituen Le Concert Lorrain taldea, eta bestetik, Desdner Kammerchor abesbatza. Biak, akatsgabeak. Andrew Parrott zuzendariak jakin izan zuen taldearen soinu berezi hori biribiltzen eta normala den aintzinako soinu-tresnen garraztasuna leuntzen, maisuki.  Abesbatza, Robert Schad-en zuzendaritzapean, oso homogeneoa azaldu zen soka guztietan eta ederki aritu zen uneoro.

Lau bakarlariak oso konbentzigarriak izan ziren. James Gilchrist tenoreak primeran egin zuen Ebanjelistaren papera, oso adierazkorra errezitatibo guztietan. Ahots argitsu eta boteretsua luzitu zuen. Peter Harvey baxuak emisio fin eta doia azaldu zuen, batez ere duoetan. Martha McLorinan kontraltoa agian ilundua geratu zen, batez ere Joanne Lunn sopranoaren ondoan, hain zirraragarri eta bizia izan zen honen kantua, benetan bikaina.

Kontzertu fresko eta perfektua suertatu zen, eta publikoak txalokada beroekin erantzun zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eguneraketa berriak daude