Hasiera besterik ez?

  • Zorrak kontzertuaren kronika. Saioa, Birkit, Gose, Lorea Argarate, Anari, Mursego, MICE, Ez horregatik musikariak oholtzan. Noiz: Abenduaren 15ean. Non: Donostiako Bukowski tabernan. Feministaldia jaialdiaren itxiera, emanaldi bakarra.

Hamahirugarren edizioa izan du aurten Feministaldiak, kultura feministari buruzko jaialdiak, eta emanaldi berezi eta bakar bat antolatu zuten aste osoko egitaraua ixteko. Taulara igo ziren bederatzi artista, premisa batekin: nork bere zorrak kitatzea.

Beren musika erreferenteak omendu zituzten hala. Besteak beste: Birkitek Aiora Rementeria, Gosek eta Lorea Argaratek Maurizia Aldeiturriaga, Anarik Belako, Mursegok Chavela Vargas, MICEk PJ Harvey. Saioa Garinek ez zuen bertsiorik jo, bere bi kantu baizik, eta akaso publikoarekin kitatu zuen zor bat: 2013tik zegoen jendaurrean jo gabe, eta hori baino geroago ezagutu genuenok irrikaz geunden hura oholtza gainean ikusteko.

Emanaldian bina kantu jo zuten artistek, eta azpimarratu behar da zerbait: amaieran denak elkartu eta batera eman zuten Bizia arnas, hau da, MICEk 2018ko Feministon Herrirako sortu zuen abestia. Eta azpimarratu beharreko beste zerbait: publikoa (ordurako, batez ere), dena emanda. Giroa nabarmendu zuten artistek, eroso bai eroso aritu zirela, eta horixe izango da, orobat, askok oroituko dutena. Ibilian-ibilian indartuko da aldarria…

Baina, zaudete, jakin-minez egongo zarete-eta, nor ote den Ez horregatik. Bada, rap-bikote bat. Kartelean ez zen agertzen eta sorpresaz harrapatu gintuzten halako batean Maddi Gallastegik eta Kattalin Minerrek. Zorrak kitatzeko jaialdia antolatu zuenarekin kitatu nahi zuten zorra, eta, hala, Anariren kantu-pusketekin osatu zituzten bi rap indartsu. Publikoak ondo erantzun zuen, esaldi ezagunak erritmo berrira egokitu orduko oihuka: arrain bat oparituko dizut…

Denetik izan zen, hortaz: ibilbide luzeko musikariak, beste talde batzuetan jo eta bakarka orain hasi direnak, urteak zeramatzatenak kontzerturik eskaini gabe, erabateko hasi berriak, nork bere ibilbidea egina dutenak baina kontzertu honetarako zerbait propio sortu zutenak. Eta denetik entzun genuen: gitarra, elektronikoa, trapa.

Haiek ez zuten ezer aipatu, akaso komentaristaren lana baita hipotesiak botatzea, edo hain ebidente ez diruditen Pelloren egiak. Izan ere, besteak beste, zer erakutsi zuen abenduaren 15ekoak? Bada, badela askotariko emakume musikaririk Euskal Herrian, eta kapaz direla areto bat dantzan jartzeko. Giroa dela batzuetan gakoa.

Anarik, antolatzaile-lanetan ibili baita, mikrofonoan esan zuen zerbaiten hasiera besterik ez zela hura. Eta nik, hemendik, erantzun eta gurari bat eskatuko diot urte berriari: gogoan har dezagula Argaratek soinean zeraman esaldia (Maurizia bizi dela!), eta hau ez dadila izan hasiera bat besterik.

Oharra: Kronika-egileari ere egokitzen zaio tarteka zorrak kitatzea eta huts egindakoak konpontzea. Irakurle zorrotz batek ikusarazi dit: oholtza gaineko artistak aipatu ditut artikuluan, ez ordea oholtzatik kanpo aritu zirenak. Eta gauza jakina da soinu teknikaririk gabe nekez egin daitekeela halako kontzerturik. Mundu maskulinizatua bada ere, Bukowskin, andre bat aritu zen soinu-mahaia gobernatzen: Joar G. Galdeano Aurrekoetxea. Eskerrak eta aitortza hari, ikus-entzuleon belarriak zaintzeagatik. 


ASTEKARIA
2019ko urtarrilaren 13a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Existentzia mugimenduan jartzea

TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an

-----------------------------------------

Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]


2024-12-20 | Iñigo Satrustegi
Nora egon gara begira

Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.

-----------------------------------------------

Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
Israelen aurkako protesta egin dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu batean Iruñean

Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Eguneraketa berriak daude