Voxkatu

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Andaluzian Vox bozkatu dutenak ez dira lau katu, laurehun mila dira. Ez dira lau katu, eta ez ziren lehenago ere. Muturreko eskuina ez da oraingo asmakizun berria Espainian. Horietako asko, zerbait izatekotan, katu momifikatuak dira, urteek aurrera egin arren euren jarrera fosilizatuei tinko eutsi dietenak.

Alderdi Popularra izan da orain arte gordelekua. Aterpe eman die, baina beti kamuflatuta: barnean, botere handiarekin; publikoki, bigarren mailan. Label demokratikoa lortzeko eta Trantsizioaren gezur handia ezkutuan mantentzeko idearioaren zati bat edulkoratuta azaldu dute azken hamarkadetan. Agintari frankistak alderdiaren eta estatu aparatuen buru izatera zuzenean pasatzearen faktura.

Egia da, muturreko eskuindarren gorakada gero eta globalagoa da, ezin da errealitatea hainbeste sinplifikatu betiko frankistak direla esanez. Voxi babesa eman diotenen zati bat, beste toki batzuetan (Europako beste herrialdeetan, Ameriketako Estatu Batuetan, Brasilen…) bezalaxe, politikaren eta politikarien deslegitimaziotik eta erakundeak jendartearen arazoak kudeatzeko erabat antzu ikustetik dator. Horrek bidea laua uzten die balore atzerakoienen bidez soluzio “errazak” proposatzen dituzten ahots populistei. Espainiako kasuan, ordea, diktadurako urteetatik (eta, are, aurretik) gaurdaino bizi-bizirik iritsi den identitate-eraikuntzak pisu handiagoa duela esango nuke.

Faxismoa esnatzearen errua katalanena omen da. Edo feministena zen? Biak ala biak irakurri edo entzun ditugu, eta batean zein bestean, mekanismo lotsa-emangarri berari erantzuten dioten baieztapenak dira. Jendarte justuago bat lortzeko borroka legitimo batek indarra hartzen badu, horrek faxismoa esnatzen du

Horiek horrela, zergatik azaleratu da orain eta ez lehenago? Arrazoi ezberdinak dira medio, baina, laburbilduz, orain ikusi dutelako euren ideia protofaxistak inolako konplexurik gabe defendatzeko parada. Batetik, ez dezagun ahaztu, Voxek ordezkatzen duen ideologiak telebista kate propioak izan ditu, baita Santiago Abascalen alderdia existitu aurretik ere. Halaber, Kataluniako aferaren kudeaketan sortu duten kontakizunarekin proposamen koherente bakarra muturreko eskuin autoritarioarena da. Konstituzioaren eta legearen zorupean dagoena hori da, ez da gehiegi harraskatu behar horretaz jabetzeko. Ezkerrak ere ez du genealogia kolonialistatik askatuko dituen espainiar nazionalismo eredu bat proposatzeko ausardiarik. Jokaleku horretan eta Europako eskuineko muturraren arrakastaren aitzakiapean, hedabide nagusiek Vox proiektatu dute erakundeetan inolako ordezkaritzarik izan gabe. Telebista minutuetan zenbatu daitezke bozak.

Horregatik, faxismoa esnatzearen errua katalanena omen da. Edo feministena zen? Biak ala biak irakurri edo entzun ditugu, eta batean zein bestean, mekanismo lotsa-emangarri berdinari erantzuten dioten baieztapenak dira. Jendarte justuago bat lortzeko borroka legitimo batek indarra hartzen badu, horrek faxismoa esnatzen du. Ez, barkatu: faxismoa hor dago, eta altxatzen ez bada lozorroan egonda ere eroso dagoelako da. Zapaltzen zaituen botaren pisua gehiago sumatzen da goraka bultza eginez gero, kontran beheranzko indarra igarriko duzulako. Geldi egonda ez duzu hainbeste nabarituko, baina horrek ez du bota desagerrarazten, berdin-berdin jarraituko duzu zapalduta.  

Gurera ez dut uste, baina oso litekeena da Andaluziatik Estatuko beste eremu batzuetara Voxen emaitzak hedatzea. Guzti horrek zerbaitetarako balioko badu Espainiaren benetako aurpegia erakusteko izango da. Ez naiz “zenbat eta okerrago, orduan eta hobeto” pentsaeraren zale, ez naiz talde horretan enrolatuko. Sufrimendu handia baitakarkigu aurpegi anker eta autoritario horrek. Zenbat eta okerrago ez, baina zenbat eta argiago, bai, hobe.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-03-05 | Gorka Menendez
Ordezkapen Handia

Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]


2025-03-05 | Itxaro Borda
Espantuka

Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]


C2ko ikasleei eskerrak

Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]


Elebitasunaren tranpa

Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]


2025-03-05 | Karmelo Landa
Gure esku dagoena

Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]


Eguneraketa berriak daude