“Zuberotar gazteak bi euskararen jabe dira”

  • Urdiñarbe, 1987. Euskal Filologian lizentziatua; liburuzaina lanbidez.Iragan urrian, Euskaldun bat, bi euskara izenburuko hausnarketa aurkeztu zuen Arantzazun (Oñati), Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarrean. Hitzaldiaren lema hauxe izaki:  “Zuberera eta batua, zuberotar gazteen ahotan gaur egun”. Bere aburuz, zuberotar azken belaunaldi euskaldunak –demagun, 1987. urteaz geroztik sortutakoak– zuberera eta batuaren arteko lehia bizi du. 

Argazkia: Isabelle Miquelestorena.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

"Zuberera eta batuaren arteko lehia fenomeno linguistiko berria da, baina gazteen gaitasun linguistiko bezala endelegatu behar dugu”. Halaxe ikasi diogu Maider Bedaxagarri.

Zuberera eta batua elkarren ondoan

Ama-aita edo aitañi-amañi dira –oraindik ere– zubereraren transmititzaile naturalak. Transmisio eredu klasikoa egiten dute hein batean, izan ere, badira euskarari nahita uko egin dioten gurasoak, beraz, Bedaxagarrek amañiren errola berebizikotzat jotzen du hainbat familiatan. Halaber, gazteek ikastoletan zuberera ikasten dute, eta helduek, berriz, Gau-eskoletan. Emeki-emeki biak ari dira uztartzen. Konparazione, egundaino eremu arrotza izandako lan munduan toki zabala hartu du euskarak. Era berean, hirugarren sektorean ere, zerbitzuetan, oro har, euskarak prestigioa irabazi du. Paradoxikoki, laborantzan, euskararen alor naturala izanik ere, urtez urte transmisioa gutxituz joan da.

“Zuberotarra orain arteko isolamendu linguistikotik atera da”

Zubereraren toki naturala edo indartsuena aisialdietan dago gaur egun. Tokiko kultura biziari esker zurkaiztua segitzen du jendartean. Kultur agerraldietan berrituz joan da –pastoral eta maskaradetan, konparazione– eta bizirik segitzen du. Aldi berean, toki berria hartu du hedabideetan. Xiberoko Botza da hedabide nagusia, nagusiki zubereraz ari dena. Euskal Irratiak federazio barnean ari denez gero –Lapurdiko Gure Irratia eta Antxeta irratia, eta Baxenabarreko Irulegiko Irratiarekin batera–, saio komunak eskaintzeak euskara eraldatzea ekarri du, eta “Iparraldeko batua” sortzea ahalbidetu du. Hala berean, “Hegoaldeko batua” sartu da etxeetan EITBren bidez. Hartara, azken  hogei urteetan zubereraz harago doan euskara ereiten ari da. Ikus-entzunezkoak dira zuberotar hiztunaren transmisioaren laguntzaileak, halarik ere, idatzizkoek –egunkariek eta aldizkariek, Berria eta ARGIA, adibiderako– nekez lortzen dute euskararen normaltasuna finkatzea. Ehun euskaldunetatik bostek baino ez dute euskara batuaz irakurtzen.

Bi ikastola daude: Sohütan (Pettarra) eta Alozen (Basabürüa). Zubereraz irakasten dute, alta, ikasbidea euskara baturarantz ireki dute azken hogei urteetan. Euskalkiaren kontzientzia transmititzen diete haur eta gazteei, baina gaineratiko euskalkietara bide egiteko euskara batua baitezpadakoa dela ohartarazten diete ikasleei. Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa konplexua bada ere, belaunaldi berriak euskararen aberastasunaz jabetzen ari dira. Filologoaren hausnarketan premisa hauxe antzematen da: “Euskara mintzatua eta irakurria haur eta gazte berriek bermatuko dute ezinbertzean”.

IKAS Pedagogia Zentroak sortzen du ikasmateriala, Uztaritzen finkatua. Euskarazko irakaskuntza IKASi esker garatu da; Iparraldeko euskara batua idatzia IKASen lorpena izan da hein handi batean. Areago, zubereraren kasua berezia den aldetik, IKASek eskola programak eta liburuak zubereraz berrargitaratu ditu Zuberoako eskolei begira. Bertako eskoletan egokitua izan den euskalki bakarra zuberera izan da. IKASen hizkuntza politikaren ildoan, Iparraldeko 8 urtetik goitiko ikasleak Ipararraldeko euskara batuan trebatzen hasten dira, baita zuberotar ikasleak ere.

Kolegioetako etapa

Lehen mailatik –Haurreskola– Bigarren mailarako aldaketa –Kolegioa– une zaila eta erabakigarria da ikasleen bizitzan. Irakasgaiak gero eta nasaiagoak dira, osatuagoak. Duela 30 urte, ikastoletako zuberotar lehen ikasleak Kanboko Xalbador ikastetxean ikasten hasi ziren. Egun, Baxenabarreko Larzabaleko Manex Erdozaintzi ikastetxean ari dira. Aldaketa hori  zenbait ikaslerentzat “jauzi” handia izan zen iraganean, eta egun ere ez da samurra Zuberoatik jalgitzea. Eskola-barnetegian geratu gabe ere, ikasleak etxetik eskolara joan-jinean ibiltzea neketsua da inondik ere. Areago, ikasketak euskara berri batean landu behar izateak ahalegin handiagoa eskatzen du. Euskalkitik euskara estandarrera aldatzeak ikasketa berrietan murgiltzea  dakar. Lehen aldikoz, jendarte berri batean kausitzen dute euren burua, ikasle gehienak baxenafarrak izaki, egunerokoan bestelako hartu-emanak esperimentatzen dituzte, gizarteratze aro berrian hasten dira. Inflexio garaia da. Eskola euskara batuan izanen den beldurrez, gurasoek beren euskara maila laguntzeko urriegia ote den beldur dira: “Zuberera eta batuaren muga linguistikoa hain da gotorra, eta naski emozionala, non ikasketak euskaraz segitzea ezbaian jartzen duten. Seaskako kolegiora eraman edo ez dudan ematen dute”, dio Bedaxagarrek.  


Gazteen gaitasun linguistikoak

Alta bada, ikasbide berrian urratsa ematen duten gazteek, egokitze gramatikala eta sintatikoa egin ondoren, hiztegian eta aditz jokamoldean batuerako jokadura ikasitakoan, aldaketa nabarmena erdiesten dute hizkuntzaren alokutibotasunari dagokionez. Solaskideak dioskunez, “egungo zuberotarrek erabiltzen duten euskara ez da batura moldatutako zuberera bat, ezta zubereratik abiatzen den euskara estandarra. Zuberotar gazteak, euskara batua zuberotarrak ez balira bezala mintzatzen dira. Bi euskararen jabe dira. Gazteek, halabeharrez, zubereraren sintaxia eta pluraltasun forma batzuk baztertu dituzte. Fonologiaren eremuan, berriz, eraldaketa fonetiko izugarriak eman dituzte. Hiru ezaugarri fonetiko nagusi esleitzen zaizkio zubererari: azentu paraxitonoa, hasperena eta soinu bereziak. Honela dio Bedaxagarrek: “Gazteen euskara batua zuberotarra ez den intonazioa hartuz doa. Euskaldun berriek nekez gordeko dute hasperena. Eta ü soinua, sekulan ez zaio ahotik engoitik jalgiko”. Euskara batuaren erabilerak bestelako gaitasun edo konpetentzia linguistikoak garatzea ekarri du belaunaldi berriengan. Haur ikastoletan hasi, lehen eta bigarren mailan ikasi eta Lizeoan ikasketak finitzen dituzten ikasleek soinu eta azentu berriak bereganatzen dituzte. Aldi berean, txikitatik zuberera mintzo direnek beren berezko soinuak kontrolatzen segitzen dute.  

Abantailak eta zalantzak

Duda izpirik gabe, irakaskuntzak eta euskararen bilakaerak zuberotarren harreman soziala eraldatu dute. Belaunaldi berri horretako gazteak gauza dira beste lurraldeetako euskaldunekin euskaraz jarduteko, iparraldeko nahiz hegoaldekoekin. Zuberotar hizlari berrien buruan Euskal Herriaren beste dimentsio bat sortu da. Zuberotarrak orain dela urte gutxira arte bakan ari izan dira euskaraz beste lurraldeetako euskaldunekin, iraganean, frantsesa edo espainola erabili izan dituzte beste jiteko euskaldunekin gurutzatzean. Bedaxagarren ustez “zuberotarra orain arteko isolamendu linguistikotik atera da”.

Zalantzak ez dira eskas, alta. Bi aldaera linguistikoen jabe direnek “bi mintzairak elkar elika ditzakete?”. Batuaz mintzo direnean ez dute beren euskalkia baliatzen euskara estandarra aberasteko: “Bi mintzairaren arteko harremana aski desorekatua eta heterogeneoa da”. Bedaxagarren aburuz, “egoera honek gisa bateko hierarkia linguistikoa sortzen du, damugarria zenbait unetan”.  Horrek zalantza bat sortu du: “Noiz arte iraunen dute hiztun horiek?”. Hiztunek ezbaian jartzen dute hizkuntza horren praktikotasuna. Deus aitzin, “nola deitu behar zaie hiztun berri hauei?”, galdetu du hizlariak. Izan ere, ikerketa zehatzago bat egin ahal izateko, euskara berri horren jabe diren hiztunen izaera sakon ikertu beharko litzateke, berauek ontsa identifikatu eta deskribatzeko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
2024-11-20 | Leire Ibar
Eguberriko merkatu euskalzalea antolatu dute Baionan

Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.


Katixa Dolhare-Zaldunbide
“Literaturaz gozatzen ikasi egiten da, eta ikas prozesu hori landu behar da gelan”

Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


2024-09-24 | Euskal Irratiak
Bost urte euskara hutsezko lehen haurtzaindegia sortu zela Baxe Nafarroan

Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.


Maddi Kintana
“Badirudi lagunarteko hizkera, Hegoaldean eta Iparraldean, ezin dela banandu gaztelaniatik eta frantsesetik”

Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Elgarretaratzea deitu du EHEk Gorka Torreren sustenguz

“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Iparraldeko eskola publikoen %66 elebiduna izanen da ikasturte honetan

Ikasturte honetan, lehen mailako ehun eskola elebidunetan 5.700 ikaslek ikasiko dute. Bigarren mailan hamasei kolegio eta lau lizeotan 1.600 dira. Zailtasun nagusia aurten ere kolegioan euskararen eta frantsesaren arteko oren parekotasuna erdiestea da.


Folklore Basque-a

Uda hasiera. EHZ festibalaren biharamuna (atx, buruko mina). Ikasturte kargatu baten ondotik, hatsa hartzeko gogoa. Burua hustu. Funtsezko elementuei berriz konektatu. Familian denbora hartu, aspaldiko lagunak berriz ikusi eta eguneroko borrokak (pixka bat) pausan eman... [+]


2024-08-22 | Euskal Irratiak
Maddi Kintana: “Gazte euskaldunen hizkeran frantsesak eragin handiagoa du”

Maddi Kintanak Baiona, Angelu eta Miarritzeko gazteen euskara aztertu du bere tesian. Hitz berriak sortzen dituzte baina baita hitzak beste hizkuntzetatik hartzen ere, besteak beste, interneten eraginez.


2024-07-24 | Euskal Irratiak
Katixa Dolhare: «Frantsesa klaseetan literatura azkar lantzen da baina euskara klaseetan anitzez gutxiago»

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]


2024-07-18 | Euskal Irratiak
Iñaki Iurrebaso
“Euskararen egoera ikusita, gaitasunean bereziki ahul gaude”

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak euskararen egungo egoeraren argazkia egin du Baionan iragan zen Hizkuntz politikari buruzko ikastaroan, muga-gaindiko ikastaroen kari.


Eguneraketa berriak daude