Iraultza Txikien Akanpadan parte hartu nuen lehenengoz gizonezkoen arteko ikastaro/lantegi batean. Gehienok feministen lanak akuilaturik hurbildu ginelakoan nago, gehienongan sumatu nuen zerbait, –halako mea culpa bat?–egiteko gogoa.
Atera zen ondorioetako bat, nire ustez nagusia, izan zen, bortxatzaileak eta erasotzaileak ez direla hutsetik sortzen, gizonezkoen artean erantsirik ditugun jarrera-iruzkin-jokamolde-txiste-mikroeraso matxisten haztegitik baizik. Ekosistema horrek elikatzen du erasoa, erasotzailea. Gu, ekosistemako eragile aktibo ez garenean, hartzaile pasibo gara. Gizonezkoek, esaterako, ez ditugu gizonezkoak matxistatzat salatzen, normalean hori tokian tokiko feministari lagatzen diogu.
Hamabi urterekin herriko festetan neska bati atzetik hurbildu eta titiak ukitu nizkion, hamaseirekin beste bati ipurdia ukitu nion, koadrilakoekin neskak “sailkatu” ditut beren fisikoarengatik...
Oso interesgarria izan zen, baita ere, salaketa baten ondoren erasotzaile batekin zer lanketa egin eztabaidatzea. Hor, berriz ere, feministak dira –eta ez gizonezko erasotzailearen kuadrilla/familia, adibidez–, erasotzaileak laguntza psikologikoa hartu dezan eskatzen/bultzatzen dutenak.
Zer egin ahal dugu hegemonia-piramidearen puntako besaulkian eserita gauden gizonezko zuriok? Beharbada gure bizibidea errepasatu aurrena. Beharbada “ni” –edo holakoetarako hain emankorra suertatzen den “nire lagun bat”– izan gara, gara, jarrera, iruzkin, txiste eta mikro eraso matxistak egin ditugunak; baita gure ondoan ikusi, eta anaia, koadrilako laguna edo aitari ezer esan ez diogunak. Izan ere, emakume guztiek inoiz #nikerebai bat jasan badute, gizonezko guztiek #nikerebai eragin dugu.
#Nikerebai: arrebaren aldean ia ez nuen etxeko lanik egin amaren etxean, hamabi urterekin herriko festetan neska bati atzetik hurbildu eta titiak ukitu nizkion, hamaseirekin beste bati ipurdia ukitu nion. Koadrilakoekin neskak “sailkatu” ditut beren fisikoarengatik, beren itxura fisikoak deuseztatu ditut, gurean ere mutil ligoiak –eta hitzaren zentzu onenean “kabroiak”– izan dira, baina neskak potro berotzaileak –ez bagenuen “ze puta” esan–. Behin putetxe batera joan ginen. “El que no bote maricón” kantatu eta “neska hori tortillera da” esan dut. Hainbat lagun emakumezkori hitza zapaldu diot, ehun aldiz gutxietsi ditut. Heldu zaizkit whatsappera mila txiste txar, zein bideo matxista, eta ez dut neurri gogorrik hartu. Erasotzaile bat edo beste ezagutu dut, ez dut jakin nola jokatu, eta bizkarra eman diot hari, neska erasotuari, eta egoerari berari.
Familia eta koadrila arrunt bateko gizonezko zuri hetero hegemonikoa: #nikerebai. #gukerebai. n
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.