Erroma, 1899ko abenduaren 4a. Giovanni Battista Grassi (1854-1925) zoologoa buru zuen ikerlari taldeak jakinarazi zuen malaria kutsatzeko bidea anopheles eltxoa zela.
Horrenbestez, historiako hiltzailerik handienetakoaren aurkako frogak lortu zituzten –edo hobe esanda hiltzailearen konplizearen aurkakoa, plasmodium parasitoek eragiten baitute gaixotasuna–.
Antzinaroan uste zuten gaixotasunaren kausa ur geldiak zirela; hortik datorkio malaria izena (italieraz, “aire txarra”). XIX. mende amaierarako aspaldi susmatzen zuten hura ez zela benetako jatorria, baina susmagarri nagusiaren aurkako frogarik ez zeukaten. Grassiren taldeari bururatu zitzaion boluntario osasuntsu bat erabiltzea eta kutsatutako eltxo batek hel ziezaion uztea. Emaitza positiboa izan zen ikerlarientzat; ez hainbeste malaria harrapatu zuen boluntarioarentzat.
Baina froga hura ez zen behin betikoa. Garai hartan Erroma paludismoaren arrisku eremuaren barruan zegoen, eta posible zen boluntarioak gaixotasuna beste bide batetik hartu izana. Arrisku txikia zuen eremu batean lortu behar zuten malaria kutsatzea. Horregatik, Grassik kutsatutako hainbat eltxo bidali zituen Londresera, Patrick Manson (1844-1922) mediku eskoziarraren laborategira. Mansonen seme Thurburn izan zen kasu honetan boluntarioa. Bera ere medikuntza ikaslea izaki, xehe-xehe jaso zuen gertatutakoaren berri: “Lehenengo eltxoak uztailaren 5ean iritsi ziren. Egoera kaskarrean zeuden (…) Bigarren bidalketa abuztuaren 29an iritsi zen, eta eltxoek etengabe heldu zidaten eskuetan (…). Irailaren 13a bitartean ederki nengoen. Goiz hartan makal sentitu nintzen eta 4:30etan oheratu nintzen, buruko min handiz, hotzikarez, ahul, bizkarreko eta hezurretako minarekin eta sukarrarekin”.
Handik bizpahiru hilabetera Grassik jakinaraziko zuenez, erruduna identifikatu zuten zalantza izpirik gabe. Baina ahalegin horrek ez zuen merezitako saririk izan.
Thurburn Mansonek hilgarria ez zen malaria aldaera leun bat harrapatu zuen eta bost egunetan osatu zen. Handik gutxira azken azterketak gainditu eta mediku titulua lortu zuen. Baina bi urte geroago hilko zen halabeharrezko tiro batek jota.
Grassik Nobel saria irabazteko aukera handiak zeuzkan ikerlan horri esker. Baina hilabete batzuk geroago Ronald Ross (1857-1932) bakteriologoa ondorio berdinera iritsi zen eta, iraganeko tirabira batzuk medio, azkenean eskoziarrari eman zioten saria 1902an.
Eta Grassiren lanak nahiz ondoren iritsi diren guztiek paludismoa murriztea lortu arren, erruduna oraindik ez dago erabat kontrolpean; 2016an malariak 216 milioi pertsona gaixotu zuen, eta 445.000 hil.
Berkeleyko unibertsitateko (Kalifornia, AEB) arkeologo talde baten arabera, ezkerreko irudian ageri den eszena ez litzateke zuzena. Hau da, gizakiek ez zituzten lantzak jaurtitzen mamutak eta beste ugaztun handi batzuk ehizatzeko. Horixe zen orain arte zabalduen zegoen... [+]
Zamora, X. mendearen amaiera. Duero ibaiaren ertzean eta hiriko harresietatik kanpo Santiago de los Caballeros eliza eraiki zuten. Eliza barruko kapiteletan askotariko eszenak irudikatu zituzten, besteak beste, eduki sexualak zituztenak: orgia bat, emakume biluzi bat gizon baten... [+]
Bera (Nafarroa), 1924ko azaroaren 7a. Anarkista talde bat Beran sartu zen goizaldean, Primo de Riveraren diktaduraren aurka egin eta Espainiako Estatuan iraultza abiatu asmoz.
Espainiatik eta Hego Euskal Herritik Baiona, Hendaia eta Donibane Lohizunera ihes egindakoen artean... [+]
Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]
Berlingo Unibertsitate Libreko eta Zuse institutuko diziplinarteko ikerlari talde batek eredu matematiko konplexua garatu du Afrika iparraldean erromanizazioa nola hedatu zen hobeto ulertzeko.
Plos One aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, eredua osatzeko galtzada... [+]
Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]
Normandiako erromatar garaiko aztarnategi batean lanean ari zirela, arkeologia ikasle batzuek aurkikuntza bitxia egin dute berriki: buztinezko eltze baten barruan kristalezko flasko txiki bat topatu zuten, XIX. mendean emakumeek lurrina eramateko erabili ohi zuten... [+]
Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]
Yamagata unibertsitateko Masato Sakai arkeologo japoniarra buru duen ikerlari talde batek geoglifo ugari aurkitu berri ditu Nazcako basamortuan (Peru). Guztira 303 geoglifo topatu dituzte, orain arte ezagutzen zen geoglifo kopurua ia bikoiztuta. Horretarako adimen artifiziala... [+]
Tijarafe (Kanariar Uharteak), XIV. mendearen erdialdea. Lehen monje katolikoak La Palma uharteko inguru horretara iritsi zirenean, ikusi zuten awarek, bertako aborigenek, Eguzkia, Ilargia eta izarrak gurtzen zituztela.
Eta azken urteetan Tijarafen egindako kanpaina... [+]
Peru iparraldeko kostaldean, Pañamarca aztarnategian, mochica kulturako (K.a. 330- K.o. 800) tronu areto bat aurkitu berri dute. Arkitektura ikusgarriagatik, iruditeria erlijioso zabalagatik eta xehetasunez betetako hormairudi koloretsuengatik ezaguna da kultura... [+]
Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]
Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]
New York, 1870eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]
Trebiñu, VI. mendea. Eremita talde bat Las Gobas kobazuloetan bizitzen hasi zen, eta historiaurretik okupatutako Laño ibaiaren haitzarte hartan kobazulo berriak hondeatu zituzten. Hurrengo mendean kobazuloetako bat nekropoli modura erabiltzen hasi zen bertako... [+]