“Azken 25 urteetan ia 190 pertsona hil dira N121A-n”

  • Bilbon jaioa (1964), Iruñean bizi izan da umetatik. 2004tik Olaben bizi da, Iruñetik 12 kilometrora, beti zama handiko kamioien aurkako borrokan. Urteak pasa ahala, aldiz, hauen emaria erruki gabe handitu da. Zortzi urtez kontzejuko alkatea ere izan zen. Modu bikoitzean pairatzen du kamioi jarioaren zama, suhiltzailea da Oronoz-Mugaireko parkean eta, beraz, errepideko zaurituei gertutik egiten die so.


2018ko abenduaren 06an
Mikel Uriarte bere herrian, Olaben, errepideko protestaldietan erabili izan duten karteletako batekin. (Arg.: Joseba Zabalza)
Mikel Uriarte bere herrian, Olaben, errepideko protestaldietan erabili izan duten karteletako batekin. (Arg.: Joseba Zabalza)

“N121A, Nafarroako historiako hilkortasun tasa handieneko errepidearen aurrean gaude”. Hori irakurri dut zuen idazki batean.
Hilkortasun tasarik handiena izaten da eskualde errepideetan, besteak beste oso sare handia delako, baina Nafarroan heriotza gehien N121A-n gertatzen dira, alde handiz gainera. 2016ko Nafarroako Herrilanen Zuzendaritzaren azterketa bateko datuak dira. Azken 26 urteetan ia 190 pertsona hil dira. Epe berean A15ean –Leizarango autobidea– 80.

Egunero 2.740 kamioi pasatzen dira hemendik.
Ez, gaur egun gehiago. Olaben egindako kontaketetan aurten, astean zehar, 4.000 kamioi pasatu dira egunero.

Zer eragin du horrek errepidearen inguruko herrietan?
Latzena istripuak, zaurituak eta heriotzak dira. Kamioiak tartean direnean istripuak hilgarriagoak dira. Ingurunearekiko kalte handia ere bada, kamioi aparkalekuetan zabor handia botatzen dute. Hainbat herritan eragin akustikoa ere handia da. Eta horrez gain, kamioilarien gidatzeko moldea ere oso basatia eta arriskutsua da, oso estu dabiltza denboraz… Beraiek A15etik lasaiago joango lirateke, baina enpresek N121Atik joatera behartzen dituzte.

Argazkia: Joseba Zabalza

Hori nola dakizue?
Haietako askok esan digutelako. Ez hori bakarrik, kamioietako kabinetan lo egiteagatik ere kobratzen diete hainbat enpresek. Mafia hutsak dira, bai haien eta bai gure kalterako.

N121A eta A15, bien arteko kilometroak eta denbora tarteak nolakoak dira?
2O kilometroko aldea dute, N121A motzago, baina abiadura baimenak kontuan hartuta, denbora bera dute batetik zein bestetik. Areago, abiadurak errespetatuta hemendik luzeago dute, baina ez dira errespetatzen.

Eta trafiko fluxuak?
2005ean A15 eta N121Ako zama handiko kamioi trafikoak parekatu egin ziren. 1997an Belateko tunelak zabaldu arte hemen 700 kamioi pasatu ziren egunero; harrez gero, hemengo hobekuntzek trafikoa erakarri dute eta gaur egun han 1.300 bat dira eta hemen dagoeneko 3.000tik gora.

Zein da zuen eskaera zehatza?
Nazioarteko zama handiko kamioiak A15 autobidera desbideratzea; garraio mota horretarako hura dago prestatua eta ez hau. Kamioilariek antzerako denbora dute eta haietako askok nahiago dute handik joatea, lasaiago doaz, baina bide saria dute eta enpresek ez dute nahi.

Posible ikusten duzue?
Estatuko beste toki batzuetan egiten ari dira. Gironatik La Junquerara doan errepidean egin zuten 2015ean. 15 hildako izaten zituzten urtean, autopistara pasatu kamioiak eta lauzpabost heriotzera jaitsi ziren urtean. Eta berdin N240 et N340n, Tarragona eta Valentziara doazen errepideetan. Logroñok ere haien eredua hartu eta N232, Tuteratik Logroñora doana, autopistara eraman dute.

Zein da bertako udalen jarrera?
32 udal daude eta orain bakoitza zuzenean eskatzen ari zaio Nafarroako Gobernuko Manu Ayerdi lehendakariordeari trafikoa A15era eraman dezan. Orain ikusiko da zenbat udalek egiten duten eskaera. Gehienak alde dira.

Nafarroako Gobernuak zer argudiatzen du hori ez egiteko?
Hasieran ez zutela horretarako eskumenik. Baina, iaz Espainiako Gobernuak argitu zuen Nafarroako Gobernuak baduela eskumenik horretarako eta orain hilabete aldatu den Errepideen Legeak ere eskumenak ematen dizkie administrazioei segurtasunaren izenean kamioiak batetik bestera eramateko. Martxoaren 23an Bertizen Ayerdirekin egin genuen bileran ez zigun ezer argi adierazi. Orain, aldiz, hauteskundeak gainean direla dio eta ez duela denborarik beste elkarrizketa mahai bat eratzeko.

Legebiltzarrean ere izan zarete aurten.
Maiatzean izan ginen, Ayerdik esaten ez dituenak guk esatera. Baina han, edo presio handia dago edo gauza asko dituzte eta zurea atzean geratzen da.

Tuneletako lanak amaitu dira. Kontent zaudete?
Beharrezkoak ez ziren lanak izan dira, erabat kosmetikoak. Legediak ez zuen halakorik behartzen eta are gutxiago tunelak itxita eta gastu horrekin. Hor arriskurik handiena da kamioiek su hartzea, ohikoan honek botatzen duen keak jendea berehala hiltzen duelako; eta kontua da tunel hauek gero eta arriskutsuagoak direla gero eta kamioi gehiago pasatzen direlako. 2011n kamioi batek tunel barruan hartu zuen su eta harrez geroztik beste bostek ere bai, baina sarrera-irteeretan. Esparru arriskutsuenean –prebentzioan– ez dute ezer egin.

Desbideratzeak zenbait arazo A15eko herrietara eramango ditu, adibidez, kutsadura eta zarata.
Bai, egia da. Kontua da zamen garraioa errepidetik atera behar dela eta trenez edo itsasontziz egin. Europar Batasuneko araudiek hori bultzatzen dute gero eta gehiago. Errepide kontuetan, bestela ez dago amaitzerik, ikusi Bordelen, autopista etengabe zabaldu eta egunero 40.000 kamioi datoz handik Espainia aldera. Hau ez da ekonomia eraginkorra.

Haurrak istripuetan

“Familiarekin oso txikitatik bidai asko egin ditut errepide honetan, besteak beste arreba bat Hondarribian bizi zelako, baina 2004an gure auzokide galiziar batzuek A121ean izan zuten istripuak errepide honekiko kontzientzia handia eragin zuen nigan. Horrez gain, suhiltzailea naiz eta errepidean haurrak atera behar dituzunean autoetatik… horrelako istripuak dira lanbide honetako gogorrena”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garraioa
2024-12-19 | Leire Ibar
Garraio publikoa garestitzearen aurka mobilizatu dira Bilbon

Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta... [+]


2024-12-10 | Jon Torner Zabala
Avanza autobus enpresari kontratua ez luzatzea eskatu dute Debagoieneko alkateek

Gipuzkoako Foru Aldundiak Avanza enpresarekin duen kontratua amaitzear denean, hura ez luzatzeko eta “zerbitzuan hobekuntzak” jasoko dituen kontratu berria onartzeko eskatu diote Debagoieneko alkateek.


2024-11-20 | LAB sindikatua
Garraiolariok ere komunera joan beharra dugu

Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.

Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]


2024-10-31 | ARGIA
12 urtez azpikoentzat garraio publikoa doakoa izango da EAEn

Garraio publikoa dohainik erabili ahal izango dute 12 urtetik beherako EAEko haurrek. Administrazio gehienek babestu dute neurria, eta datorren urteko urtarriletik aurrera sartuko da indarrean.


2024-10-23 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Aparkalekuak

Japonian auto (pribatu) bat izateko aparkaleku (pribatu) bat izatea derrigorrezkoa da. Neurria polemikoa iruditu dakiguke, hemengo araudiak (hemengo balore sistemak) autoaren gordailua publikoa den espazioak hartzea onartzen duelako. Hau da: arazoa publikotasunaren... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-09 | Leire Ibar
Erretiro adina aurreratzeko lanuzteak egitera deitu dute garraio sektorean

Sektoreko gidarien "egoera prekarioa" salatu eta lan baldintzak hobetzeko premia azpimarratzeko egin dituzte deialdiak CCOO eta UGT sindikatuek. Hiru sindikatuak eskaerak "oso motz" geratu direla kritikatu du. Hego Euskal Herrian 50.000 langile inguru daude... [+]


2024-09-18 | ARGIA
Getxo eta Sestao ur azpitik lotu nahi dituen makroproiektua bertan behera uztea eskatzeko kanpaldia egingo dute

Bilboko itsasadarraren bi aldeak ur azpitik lotu gura dituen tunela egiteko asmoa du Bizkaiko Foru Aldundiak, baina makroproiektuaren kalteak eta gastatuko den dirutza kritikatzen ditu Subflubiala Ez plataformak. Kanpaldia deitu dute asteburu honetarako, proiektua bertan behera... [+]


Abian da Bilbon Emisio Gutxiko Eremua, ekologisten kritiken artean

Bilboko Udalak autoak gutxitu nahi ditu erdigunean, aire kutsadurak behera egin dezan. Horretarako, hainbat hiritan abian jartzen ari diren neurri bera hartu du: gehien kutsatzen duten autoei erdigunera sarrera debekatzea. Talde ekologistek neurria kritikatu dute, besteak beste... [+]


Mugikortasun arazoak dituzten haurrekin baso-eskolara: beldurrak eta mugak gainditzen

Mugitzeko eta ibiltzeko zailtasunak dituzten 5 urteko bi ikasleri asteroko baso-eskola saioa egokitu zaie Irungo ikastetxean: muga eta beldur artean hasitako erronkak onura, garapen eta ikasketa handiak izan ditu. "Oso babestuta dauden ikasleak dira eta basoan aske uzteak... [+]


Europako Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra egingo da Iruñean

Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]


Eguneraketa berriak daude