Esan ohi da Beethoven misogino bat zela. Maitale asko izan zituela, bata bestearen atzetik, baina berak buruan zuen andre ideala ez zela berarentzat existitzen, eta, beraz, emakume errealak gorrotatzen zituela. Hori asko esatea da. Oso erraza da holako teoria bat eraikitzea pertsona batez maitasunezko kontuak gaizki joan zaizkionean. Agian dibertigarria da holako burutazioak egitea historian hain garrantzitsua izan den pertsonaia bati buruz.
Baina kontu horien guztien gainetik konpositorearen obra aztertu beharko genuke, eta hori egiten badugu ikusiko dugu Beethovenek emakumeari omenaldi ederra egin ziola Fidelio operarekin. Opera honetan kartzela, iluntasuna, askatasun eza, opresioa eta gaiztakeria aurkitzen ditugu, eta hori guztia apurtzen dituena emakume bat da. Fideliok (Leonore gizonez mozorrotuta) edozein gauza egiten du bere senarra salbatzeko eta lortu egiten du. Beethovenek ez du emakumea ikusten bigarren mailako izaki bezala. Leonore-Fideliok izugarrizko indarra du edozein oztopo sahiesteko. Badaki zer nahi duen eta borrokatu egiten du lortu arte.
Maisulan ederra da Fidelio. Esan daiteke Beethoven klasizismo hutsetik erromantizismora pasatzen dela lan honekin. Orkestrazio aberatsa eta erakargarria du obrak eta aria zoragarri eta benetan zailak aurkitzen ditugu bertan.
OLBEk ekarritako produkzioa, Sevillako Maestrantza Antzokiarena, eszenaratze adierazkorra du, nahiz eta guztiz soila. José Carlos Plaza eszena zuzendariak gordintasunez islatzen du ziega krudel hori, eta ondo “mugitzen” ditu pertsonaiak.
Beharbada, alderdi makalena bakarlariena izan zen. Elena Pankratova sopranoak ahots perfektua du teknikaren aldetik, baina adierazkortasuna falta izan zitzaion Leonore gertu eta haragitsu bat egiteko. Peter Wedd tenoreak salbatu egin zituen bere partituraren deabruzko zailtasunak baina hotz utzi gintuen. Tijil Faveyts baxuak Rocco sinesgarria interpretatu zuen, baina interpretazio onena Sebastian Holecek baxu-baritonoak egin zuen, Don Pizarro rolean, boteretsu eta kementsua. Anett Fritsch (Marzelline) eta Mikeldi Atxalandabaso (Jaquino) distiraz aritu ziren, bestalde. Eta Juanjo Menaren zuzendaritza, bikaina. Jo zituzten bi oberturak, hasierakoa eta bigarren ekitaldikoa, disfrutatzekoak izan ziren.
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]