Don Inorrez taldearen kontzertuaren kronika. Azaroaren 11n, Oñatiko Antixena gaztetxean.
Igandea da. Gaztetxera bidean zoaz, aitarekin lehen aldiz. Don Inorrez heldu da herrira, udaberrian ateratako Mugiro bila diskoa aurkeztera eta hara non, bidean topatu duzuen taldea, zuen aurretik gaztetxerantz. Pausoa moteldu duzue beraz, zinemako karteldegira begira denbora egin, total biluzten ari diren zuhaitzez zerbait esan, eta distantzia utzita, berriz jarri zarete haien atzetik.
Kanpaiak ordua joka dabiltza sartu zaretenean; bada jende bat barraren ertzetan, baina ez askorik oraindik. Banandu eta bakoitzak bere zirkulua bilatu du kontzertuaz gozatzeko. Apurka betetzen joan da aretoa, eta halako batean igo dira taldekoak publikotik maila txiki bat gorago dagoen agertokira. Hitzik egin gabe, badator lehen kanta. Gabon, tira ez, eguerdion, Imanol Ubedak agertoki erditik. Eta hori da onena, eguerdia dela, eta neurri batean horri esker, nahaste polit bat dagoela publikoan; aita hortik ikusten duzu bere lagunekin, guraso gazteak umeak lepoan, gazteenak barra atzeko lanetan.
Eta denen artetik pop koloretsu bat. Ez beharbada originalegia, baina bai oso ondo exekutatua, zu baino musika kritikari dezente finagoa den kideak gero zehaztuko dizun modura. Eta arrazoia dauka; hutsik egin gabe jo dituzte kantuak, eskertu, noizean behin lau berba egin, hurrengoa jo, eskertu, dena zuzen-zuzen. Espazio txiki batek ematen duen gertutasunak eta soinu oso on batek alde jokatu dute, eta pasarte leunetatik zakarragoetara jauzi borobilak egin dituzte musikariek. Bateria gustatu zait asko, belarri finak. Une askotan jendearen zarata, hori txarrena. Diskoko hamar kantuez gain –ordu-erdi pasatxoko lana da–, beste ale batzuekin osatu dute emanaldia: Deabruak Teilatuetanen Gaur euria egin du, 1990eko hamarkadako taldearen hit-a, orduko abeslari Aritz Mendietari eskainita, publikoan baita; eta Ruper Ordorikaren bertsio bat, Banekien kantuarena, besteak beste.
Kristoren gonbidapena kantuaren sarrera izango zen: Ubedak aipatu du poztekoa dela Elizaren meza orduan halako jende taldea ikustea aurrean, eta otu zaizu ez duela meza itxura txarra inguruak, zu itzuliko zinatekeela igandero, poparen, edo tokatzen denaren, sinestun fededun.
Baina gaurkoz kito, Garai postmodernoan-en errepika itsaskorrarekin bukatu, eta azkar hustu da gaztetxea, igandea da baina badirudi badugula zer egin, nora joan orain ere. Ubeda bera jarri da ate ondoan diskoak saltzen, eta antzeman duzu mugimendu pixka bat. Zuk bazenuen, baina diskoa erostera joan den lagunak beste zerbait ere badakar: Iban Zalduaren ipuin bat. Mr. Nobodyren Looking To Mess About diskoaren kritika bat idazten du narratzaileak ipuinean, eta ados zaude harekin: popa zer den zehazten zaila den arren, berehalakotasunarekin eta hurbiltasunarekin du zerikusia. “Gaztaroarekin, eta gaztaroa eternalki luzatzen saiatzearekin”.
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]
UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non: Santa Klara ermitan (Ondarroa)
--------------------------------------------------------
Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]
OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]
Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.