Aldirietako elkarrizketa

Egunero aldirietako trena hartzen dut lantokira joateko. Gehiengoa emakumeak* gara, langileak, pertsona arrazializatuak, prekarizatuak, gazteak, zaharrak. Nahiz eta aurpegi gutxi batzuk ezagutu, gainerako guztiak nolabait ere ezezagunak gara.

Atzo amona eta iloba bat nire atzean eseri ziren eta euren elkarrizketara erabat iltzatuta geratu nintzen. Senide baten dibortzioa zuten hizpide. Antza, ezkontidetako bat, hogeita hamar urte luzeetan, familiari dedikatua aritu da, etxeko lanetan, lan merkatuan murgildu gabe, dagoeneko gazte emantzipatuak diren bi pertsona hazi, elikatu eta zaindu. Besteak, ordea, etxetik kanpo beti, soldatapeko lanean bide oparoa egin du, ongi ordaindua den ardura lanpostu batera iritsita.

Amonak, arduratuta: “Baina zer egingo du orain berak bakarrik bizitzen? Zeinek egingo dio janaria, arropa garbitu eta plantxatu, etxeaz arduratu? Eta besteak nola egingo dio aurre bakardadeari, bizitzari, ekonomikoki lanik ez badu egin?”. Iloba gazteak: “Onerako da, amona, bien erabakia da, batek etxeko gizona eta besteak plazandrea izaten ikasi beharko dute eta bide berriari askeago eta osatuago ekin”. Amonak, zalantzaz: “Denborak esango du”.

Zenbaitetan lanegunetan treneko joan-jinek liburu bati erantsita eraman naute. Gaur errealitateak nire lekuan jarri nau, eta hezur-haragizko materialtasun bihurtu dizkit zenbait irakurraldi

Trenetik jaitsitakoan lagun bati deitu nion entzun berria kontatzeko. Lagunak, bueltan: “Zertarako irakurri Marcela Lagarderen Los cautiverios de las mujeres: madesposas, monjas, putas, presas y locas edo Silvia Federiciren Soldataren Patriarkatua, eguneroko aldirietako tren bidaietan errealitateak aurpegira botatzen badigu emakumeontzat* eta orokorrean gizaki ororentzat patriarkatua eta kapitalismoaren ezkontza zapaltzailea dela?”.

Zenbaitetan lanegunetan treneko joan-jinek liburu bati erantsita eraman naute. Gaur errealitateak nire lekuan jarri nau, eta bide batez, hezur-haragizko materialtasun bihurtu dizkit zenbait irakurraldi. Horrek zapore gazi-gozoa utzi dit. Gozoa, liburuan askotan euskarri hertsi eta erabatekoak leitu beharrean, testu irekiak eta bizitzarekin erlazionatuak liseritu ditzakegulako. Gertatzen zaiguna ulertzeko laguntzen digutelako. Mintzen gaituena identifikatzen ahalbidetzen digutelako.

Gazia, treneko bidaiek gutxietan ematen dutelako elkar ezagutzeko eta elkar ulertzeko bidaiarion artean. Garaiotan indibidualizazio eta atomizazio prozesuak edo dena delakoak, askotan, begirada mugikorretik edo liburutik ez didalako altxatzen uzten. Ezezagun perfektuak bilakatu garelako, behin-betiko atzerritarrak. Gazia, gehiegitan buruan daramadan galdera delako “zer gertatzen zaidan eta ez zer gertatzen zaigun?”, horren txiki sentitzeko. Gazia, duela gutxi kontrakoa entzun arren, heteropatriarkatua kapitalismoaren oinarrizko zutabea dela frogatu zaidalako begi aurrean, enpirikoki, zalantzarik gabe.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude