Ingelesak solas motzak ditu, eta, diotenez, sintaxi sinplea. Alemanak, berriz, hitz luzeak eta sintaxi astuna. Horregatik, Espainia aldean, ingelesa dakite guziek, edo, tira, ikasten ari dira, edo ikasi nahi dute. Alemanak ez du hainbertzeko arrakastarik izan; nor litzateke, adibidez, Vergangenheitsbewältigung bezalako munstrokeria bat ahoskatzeko gauza?
Iragana menderatu, iraganari aurre egin, iragana kritiko aztertu han oinazea eta lotsa eta damua eragiten dituzten osagaiak ezagutzeko eta lantzeko. Horrelako zer edo zer da solas kilometriko hori. Nazismoaren inguruko eztabaidetan erabiltzen den kontzeptua da. Espainian, nonbait, arrakasta guti izan duena. Diskurtso publikoan, bederen, zeren akademian iragan frankistaz arduratu diren historialariak badira. Hainbat tertuliakideren ahotik sortzen den diskurtsoan, berriz, hedapen handiagoa izan dituzte Ernst Nolteren tesiek –alemana izan arren, izen motza duelako, segur aski– Pio Moaren galbahetik igarota: faxismoa txarra bai, baina funtsean, arrisku handiago bati, komunismoari alegia, arrapostua izan zen. Horren itzulpena: 1934an hasi zen Espainiako Gerra Zibila, eta hala errepikatu dute telebista guzietan telebista guzietara gonbidatzen dituzten kazetari jakin batzuek.
Urtetan, irrati anitz eta ez preseski minoritarioetan, Franco ez da diktadore izan, lehenagoko Estatuburua baizik
Urtetan, irrati anitz eta ez preseski minoritarioetan, Franco ez da diktadore izan, lehenagoko Estatuburua baizik, edo, gehienez ere, diktadore ohia. Urtetan, kontu ohikoa izan da Iruñeko Erorien Monumentuan Mola eta Sanjurjo militar kolpisten aldeko mezak egitea, normala izan da faxismoaren gorazarre egitea. Normala da, hortaz, meza horiek grabatu dituzten kazetariendako kartzela zigorra eskatzea, are normalago munduan barna dabiltzan joeren aldean Espainia hain different ez den honetan. Vergangenheitsbewältigung, zer ote da hori?
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.