MTV music week-eko asteburuan abiatu zuten protestaldia eta greba mugagabean daude Bilboko NH eta Barceló Nervión Hoteletako garbitasun zerbitzuetako langileak. Musika sarien asteburuan Barceló Nervión hotelean gaueko prezioa 375 eurora igo den bitartean garbitzaileek gelako 2,5 kobratzen jarraitzen dute. Luxuaren atzean ezkutatzen den miseria honek sistemaren kontraesanak diruditen arren, sistemaren beraren egiturazko esplotazio mekanismoak dira.
Pankarta eta txilibitua eskuan emakume ugari ikusten da, gizonak ere badaude eta jatorri anitzetako pertsonak sumatzen dira. Den-denak dira garbitzaile: prekarizatuta, feminizatuta eta razializatuta dagoen sektorean dihardute esklabotzatik asko duen baldintzatan. Ez da kasualitatea, haien artean Europatik kanpo etorritako pertsona migratuen presentzia maila handia izatea. Honek derrigortu egiten gaitu aztertzera zein erlazio zuzen dagoen esklabotasun egoerako lan baldintza, jatorria eta feminizatuta dagoen sektorearen artean. Hala, Angela Davisek Emakumeak, arraza eta klasea liburuan aldarrikatzen du korapilatuta dauden elementuak direla. Generoa, arraza eta klasea protestan ari dira hoteleko atarian. Teoria gogorra egiten da, praxia are gogorragoa.
Pankarta eta txilibitua eskuan emakume ugari ikusten da, gizonak ere badaude eta jatorri anitzetako pertsonak sumatzen dira. Den-denak dira garbitzaile: prekarizatuta, feminizatuta eta razializatuta dagoen sektorean dihardute esklabotzatik asko duen baldintzatan
Garbitzaileak ELA sindikatuaren baitan antolatu dira eta bere babesaz jo dute grebara. Outsourcing fenomenoaren bidez, Barceló Nervión eta NH hotelek garbitasun zerbitzua Constant-i azpikontratatu diote. Geroz eta hedatuago dagoen outsourcinga, bereziki zabalduta dago ostalaritza sektorean. Constant erraldoiak sektore anitzetan diharduen arren, gehienbat ostalaritzan ditu atzaparrak sartuta. Sektore horretan ezaguna da langileei dagokien Ostalaritza Hitzarmena aplikatu ordez, enpresa hitzarmen propioa aplikatzen dielako: 800 eurora iristen ez diren soldatak, emakumeei garbitzen den gelako 2,5 eurotik behera ordaintzea. Horrexegatik ari dira greban bi hoteletako garbitzaileak, Bizkaiko Ostalaritzako hitzarmena aplika dakien. Horrekin, batera, gehiegizkoak diren lan kargak murriztea eta lan kontratuak egonkortzea ere eskatzen dute behin-behinekotasuna nagusi den munduan.
Joan den uztailean Bizkaiko Ostalaritza akordioa sinatu zuten ELA, UGT eta CCOO sindikatuek. Hiru urteko iraunaldia duen hitzarmenak, outsourcingaren ondorio kaltegarriak mugatu eta subrogazioa bermatzen du. Testu aitzindaria izan da ostalaritzako azpikontrataturiko eremu guztietarako. Akordioari esker esternalizaturiko lanetan legez ezingo dira lan-baldintza prekarioak ezarri eta sektorean diharduten guztiei aplikatu zaie, nahiz eta azpikontratatutako eremua izan. Gainera, langileek subrogazio-eskubidea ere izango dute. Hau da, azpikontratatutako enpresa aldatzen bada, langileek haien enplegua mantentzen dute.
MTVko sarien asteburuan, hotelean apopilo zirenen artean belarrietarako tapoiak banatu zituzten Barceló Nervión Hotelean, gazteleraz eta ingelesez idatzitako barkamen-oharrarekin batera: Eragozpenak barkatzeko, We apologize for the inconvenience. Turistak jakingo du tapoiak zertarako erabili eta epaituko du grebalariak eta greba inkonbenientzia diren ala ez. Baina asko gara argi daukagunak nortzuk diren oztopo.
Zorionez hedatuz doaz outsourcingari aurre egiteko antolatzen diren langileak eta asteotan Constanteko langileak kalean egote hutsa, garaipen ikaragarria da eta erreferente indartsuak bilakatzen ari dira. Euskal Herrian lanean ari diren gela garbitzaileak dira, euskal kellyak.
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]
Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]
Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]
Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]
Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]
Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Hitzarmena berritzea, baina, ez dute lortu, eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa astearte honetan izango da.
Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]
"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]
Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.