Dagoeneko 220.000 herritarrek erabaki dute GEDko kontsultetan

  • Donostian, Irunen eta Enkarterrietan atzo erabaki zen euskal estatu burujabe eta independente batean bizitzea, Gure Esku Dago dinamikak antolatutako herri galdeketetan. Orotara, 28.704 lagunek erabaki dute. Emakumeak izan ziren lehenak bozkatzen bost herrietako hautesleku guztietan.  


2018ko azaroaren 19an - 10:42
Donostian hartutako irudia / Argazkia: Irutxuloko Hitza

217.795 herritarrek baino gehiagok erabaki dute dagoeneko, azken laun urteetan  egindako 208 herri galdeketeetan. Atzo 28 mila boz baino gehiago bildu ziren. Donostian 21.015 lagunek bozkatu zuten –%13,1eko partehartzea izan zen–, Irunen 4.890ek –%9,15–, Zallan 1.228 herritarrek –%16,99–, Balmasedan 1.081 lagunek –%16,38– eta Alonsotegin 470ek –%18,75–. 2014an Etxarri Aranatzen ekin zitzaien etorkizuna erabakitzeko herri kontsultei, eta lau urte pasa ondoren iritsi da lehen aldiz hiriburu batera, Donostiara.

Desberdina izan da herri bakoitzean zuzendu den galdera. Antolaketa prozesuan tokian tokiko herritarrek adostu dute euren artean. Donostian, "etorkizun politikoa" beren kabuz eta "aske" erabaki nahi duten galdetu diete; Irunen, "herriarentzat nolako etorkizun politikoa" nahi duten; Alonsotegin, "euskal estatu independente bateko herritar" izan nahi al duten, eta, Zallan eta Balmasedan, "euskal herritarrak beren etorkizun politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala erabakitzeko burujabe izatea" nahi al duten. Jarraian GED dinamikak argitaratutako emaitzak:

Hainbat zinegotzik eta kargu publikok ere eman zuten botoa. Donostian, Eneko Goia alkateak, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak eta EH Bilduko kideek bozkatu zuten, besteak beste. Nazioarteko begiraleak ere izan ziren bertan, tartean katalanak. Quim Torra Generalitateko presidenteak bestalde, “elkartasuna” eta “babes osoa” eskaini zien erabakitzeko hautua egin eta antolatu zutenei, Donostian egon ez arren.

“Ezinbesteko pausoa, Euskal Herriak erabakitzeko”

Angel Oiarbide GED dinamikaren bozeramaileak hartu zuen hitza Donostian. Herritarrak “ahalduntzea” eta “erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida gizarteratzea” zen helburu, eta lortu zela adierazi zuen. “Anbizioa” aipatu zuen, anbizioa baita GEDren ezaugarri nagusietako bat. Etorkizunari buruz ere mintzatu zen: "Irudikatuta daukagu loteslea izango den erreferendum batean bozkatuko dugun eguna. Eta dudarik ez daukagu: orduan izango den parte hartzea historikoa izango da".

20.637 donostiar, erabakitzearen alde

Antiguan, Grosen eta Egian bildu ziren boto gehien, Irutxuloko Hitza-k jasotakoaren arabera. Pozik agertu zen Jon Rosales GEDko Donostiako arduradun nagusia, Dokan egindako amaiera ekitaldian. Donostiarrek “erantzuna” eman dutela azpimarratu zuen, eta 21.000 bozetatik “ezezko gutxi” bildu zituztela.

Irutxuloko Hitza-k Donostiako galdeketako informazio guztia jaso du bilduma honetan.

Irutxuloko Hitza-k publikatutako bideoa eta argazkiak:

 

 

 

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
2024-11-18 | Leire Ibar
Ekainaren 7an manifestazioa antolatu du Gure Eskuk, ‘Herri Libre Bat-Euskal Herriak Erabaki!’ lelopean

"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]


2024-10-17 | Julene Flamarique
Gure Esku-k “herri bat bagarela” erakutsiko du azaroaren 16an bideo maratoi batekin

Aurreko ekainean aurkeztu zuten ekimena Donostian. Maratoiaz gain Iruñean, Donostin, Bilbon eta Gasteizen zuzeneko ikuskizunak izango direla zehaztu dute asteazkenean. Hamabi orduz egongo dira “Euskal Herria irudikatzen”, eta “360 graduko Euskal... [+]


Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


“Popatik hartzera” bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


2023-06-20 | Hala Bedi
Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk

Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.


2023-05-25 | Euskal Irratiak
Frantziako Tourra kari, Euskal Herria mundura ekimena abiatu du Gure Eskuk

Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000... [+]


Erabakitzeko eskubidearen eztabaida berrartzeko eta sustatzeko eskatu die Gure Eskuk alderdi politikoei

Legealdiz legealdi, estatus politikoaren inguruko eztabaida edo bidea jorratzeko urratsak atzeratzen ari direla azpimarratu du Josu Etxaburu eledunak Eusko Legebiltzarreko batzorde batean: "Konpromisoak eskatzen ditugu hitzetatik harago ekintzak nagusitu daitezen eta herri... [+]


Erabakitzeko eskubidea
Jarrera aldatuta, alderdiak mugitu asmoz dator Gure Esku

Pirinioetako Bidea ekimena antolatu du Gure Esku-k uztailaren 2rako, Kataluniako eragile sozial soberanista nagusiekin. Asmoa da Atlantikoa eta Mediterraneoa lotzen dituzten gailurrak argiztatuz, nazioarteko komunitateari mezua bidaltzea: irtenbide politiko bat behar dute Euskal... [+]


2022-06-23 | ARGIA
Erabakitzeko eskubideaz erreferenduma antola dezala eskatu dio Gure Eskuk Eusko Legebiltzarrari

Asteazkenez bildu ziren Gure Eskuren bozeramaile Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariarekin. Gure Eskuk Legebiltzarrari dei egin dio erabakitzeko eskubidea arautzeko bidean hainbat konpromiso har ditzan. Uztailaren 2an, Kataluniako... [+]


Eguneraketa berriak daude