Kalitate gorena

Letoniako Kamer Koris taldea. 50. urteurreneko Tolosako Abesbatza Lehiaketako Sari Nagusia eta publikoaren sariaren irabazlea.

Gabonetan turroiekin gertatzen den bezala, santu guztien egunaren inguruan badugu musikazaleok hitzordu garrantzitsu bat: Tolosako Abesbatza Lehiaketa hain zuzen ere. Aurtengo edizioa bereziki interesgarria izan da, arrazoi askorengatik: alde batetik, 50. edizioa izan da, eta urteurrena ospatzeko hainbat kontzertu berezi antolatu dituzte, batzuek merezi izan dute eta beste batzuek ez hainbeste, dena esan behar da; bestetik, aurten entzun  ditugun abesbatzen kalitatea zinez altua izan da, eta horrek bai ematen diola prestigioa holako jaialdi bati.

Mundu osotik etorritako hamasei koruk hartu dute parte aurtengo lehiaketan eta, esan bezala, maila altua erakutsi dute orokorrean. Halere, hasieratik deigarriak suertatu ziren Ukrainatik zetorren Oreya abesbatzaren eta Letoniako Kamer Koris taldearen aktuazioak, perfekzio tekniko handikoak eta, aldi berean, orijinalak beren planteamenduetan. Ez ginen harritu, ba, bi abesbatza hauek finalean ikusi genituenean, Suediako Sr Jacobs Vokalensemble eta Indonesiako Batavia Madrigal Singers taldeekin batera. Izan ere, azpimarratu ditut ekialdeko bi taldeen lan zoragarriak, baina aitortu behar dut txundituta utzi ninduela abesbatza indonesiarrak, batez ere finalean izandako aktuazio distiratsuan. Oso lan konplikatua izan zuen nazioarteko epaimahaiak, lau talde horiek erabat erakargarriak eta perfektuak direlako, baina oso desberdinak. Indonesiakoek sonoritate inguratzaile eta musikaltasun aparta zituzten; Suediakoen indarra, berriz, doitasun teknikoa zen, eta, Ukrainako eta Letoniako taldeen obrak lantzeko modu berezi eta fina deigarria zen. Azkenik, Letoniako Kamer Koris taldeak publikoaren sariarekin batera, 50. Tolosako Sari Nagusia irabazi zuen. Oso merezita. Sari berezi batzuk ere banatu ziren: Programa Onenaren Saria Suediako taldeak eraman zuen;  Zuzendari Onenaren Saria etxean geratu zen, Gabriel Baltes tolosarrak (Kup Taldearen zuzendaria) eskuratu baiztuen; Lan onenaren saria Alemaniara joan zen Arnold Schönbergek idatzitako Friede aur Erden lanaren interpretazioarengatik eta Euskal Abesti Baten Interpretazio Onenaren Saria Asturiaseko El León de Oro abesbatzak lortu zuen, Javier Bustoren Bidasoa lanaren interpretazioagatik.


ASTEKARIA
2018ko azaroaren 18a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eguneraketa berriak daude