Gizon normal batentzako mendeku anormal bat

  • Tomiris antzezlanaren kronika. Urriaren 10ean, Iruñeko Kondestable Jauregian. Garaikide zikloaren baitan.

Argazkia: Adolfo Lacunza.

Asteazkena, iluntzeko zortziak. Kondestable Jauregiko areto gotikoa night club argiz iluminatuta, parean sei ikusle. Horrela izan ohi da, egun batean aretoa gainezka duzu, eta hurrengoan sei begi parek sostengatzen dizute ikuskizuna. Zenbaitetan, euskarazko antzerkiak merezi baino aulki gutxiago betetzen ditu gurean. Publiko urriak ez du, ordea, sorkuntza-lanen maila jaisten, eta are gutxiago Iñaki Ziarrustaren pareko aktoreekin. Euskaraz sortze hutsa opari bat den garaiotan, sei ikusleetako bakoitzak banan-banan jaso zuen zegokion oparia.

Tipo normala ei zen, familia-gizona, enpresako langilea, herrian ezaguna. Tipo normala: matxista ustela eta bortxatzailea. Horrela aurkezten du antzezlaneko protagonistak bere mendekuaren biktima. Kamerinoko aulkian eserita, azkazal larrosekin melena orrazten duen bitartean, mendekuaren arrazoiak banan-banan aletzen ditu zilegitasun osoz. Istorioaren oinarrian gure inguruko edozein herritan eta edozein familiatan bizitako gertaerak daude: bortxaketak eta jazarpen sexuala. Anaia txikiaren perspektibatik, gizon normal haren eskutan arrebek pairatutakoak haurtzaroa lapurtu ziola aitortzen digu amorruz. Normaltasunez makillatutako istorio gordin eta mingarrien adibide bat, beste behin ere.

Gordintasuna, baina, sentsualitatearekin nahasten da eszenatoki honetan. Night clubetako argiek anaia txiki hura pole-dancer indartsu bilakatzen dute tarteka, eta haurtzaroko oroitzapenak gau-giroko koreografia erotikoekin nahasten dira barran gora eta behera. Gizon normal hark egindakoa normaltzat hartzen den arren, protagonistak argi dauka jazarpen haiek ezin direla ordainik gabe utzi. Zehatz-mehatz, pausuz pausu eta odol hotzez planifikatuko du mendeku bitxia:

Lehenik eta behin, emakume bihurtu beharra dauka. Baina ez edozein emakume, bortxatzailea den gizon normal horrek kontsumitu nahiko lukeen emakume eredu hiperfeminizatu eta sexualizatua baizik. “Itzelezko putadea”, bere hitzetan, edertasun-kanon horrek exijitzen dituen sakrifizio estetikoak eta takoi altuak kontuan hartuta. Estetikaz aparte ere, emakumeek emakume izateagatik gizarte honetan senti dezaketen beldurra ere esperimentatu beharra du. Izan ere, beti gizon izandako batek bere rolak deseraiki behar ditu emakumearen papera interpretatu ahal izateko. Ederra da ikustea mendekuaren prozesua Ziarrustak pertsonaia eraikitzeko egindako prozesuarekin bat datorrela hein handi batean. Mendekuaren bigarren pausua pole-dancer bihurtzea da, eta tipo normala limurtuko duen dantza erotikoa prestatzea. Eta, azkenik, guztietan garrantzitsuena, mendekua burutzeko baldintza egokiei itxoitea. Hau da, antzezlaneko protagonistak gizon normal haren neurrira egindako mendeku ez horren normala deszifratzen digu. Edo bestela esanda, justizia poetikoa.

Baina ai! Ziarrustaren antzezlan bat da hau eta, hortaz ezin besaulkian lasai egon! Aurretik abisatzen dizuet, adi egon detaile guztiei, ez erlaxatu. Istorioak historiari buelta ematen diotelako dira istorio, eta imajinazioak gezur asko izkuta ditzake. Errealitatea eta fikzioa elkartzen direnean edonor eror daiteke errelatoaren tranpan. Ez saiatu ihes egiten, ez kendu begirada. Bortxatzaileak pertsona normalak diren heinean, Tomirisen biktima gutako edonor izan daiteke eta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


2025-01-14 | Euskal Irratiak
Urteko lehen maskarada eskaini dute Altzai-Lakarriko gazteek

Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

-------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


Aitortza berantiarra, metamorfosi gauzatua

Emakume baten borroka eta metamorfosia
Nork: Eneko Sagardoyk eta Vito Rogadok.
NOIZ: abenduaren 1ean.
NON: Santurtziko Serantes aretoan.

-----------------------------------------------------------

Plana proposatu eta berehala, sarrerak online erostea erabaki zuen... [+]


'Zorretan'
Berezko lore bat

ZORRETAN

Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.

----------------------------------------

Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]


Eguneraketa berriak daude