Everestek berak ere ez zuen nahi

  • India, 1823. William Lambton Indiako topografia superintendentea hil zen. 1802an hasi zen hegoaldetik iparraldera azpi-kontinentearen azterketa topografikoa egin eta mapatan jasotzen.

George Everest (1790-1866) galestar geografoak ekarpen handiak egin zizkion topografiari, neurketa zehatzak eginez eta tresneria hobetuz. Baina munduko gailurrik altuenari haren izena jarri ziotelako da ezaguna, mendia sekula ikusi ez zuen arren.
George Everest (1790-1866) galestar geografoak ekarpen handiak egin zizkion topografiari, neurketa zehatzak eginez eta tresneria hobetuz. Baina munduko gailurrik altuenari haren izena jarri ziotelako da ezaguna, mendia sekula ikusi ez zuen arren.

Lan mardula osatzeko mende ia osoa beharko zuten, baina Lambton hil zenean, azken bost urtetan haren alboan aritutako George Everestek hartuko zuen kargua. 1830ean Indiako topografia arduradun nagusi izendatu zuten eta lurraldea iparralderantz aztertzen jarraitu zuen. Lur-neurtzaile zehatza izateaz gain, asmatzailea ere bazen eta topografia tresnetan funtsezko hobekuntzak egin zituen galestarrak. 1843an erretiratu zen, Himalaiara iritsi gabe,  eta Andrew Scott Waugh izendatu zuten haren ondorengo.

1852an Radhanath Sikhdar matematikariak munduko tontorrik garaiena aurkitu zuen eta Waughi eman zion horren berri. Momentuz, XV. tontorra esan zioten mendi hari. Baina 1856an Waughek Everest izena proposatu zuen. George Everestek berak ez zuen nahi sekula ikusi ez zuen mendi hark bere izena izatea eta proposamen haren aurkako argudioak eman zizkion Royal Geographical Societyri 1857an: bertakoek ezin zuten everst idatzi eta ahoskatu, eta Indian jardundako topografo britainiarren irizpidea bertako jatorrizko toponimiari eustea izan zen. Horregatik,  Kangchenjunga, Cho Oyu, Manaslu, Nanga Parbat, Annapurna eta halako izenak dituzte munduko gailurrik garaienek. Baina Waughek argudiatu zuen XV. tontor horrek ez zeukala jatorrizko izen garbirik, tibetarrek Chomolungma (ama sakratua) eta nepaldarrek Sagarmatha (unibertsoaren ama) esaten zioten arren.

Munduko bigarren gailurrarekin, K2rekin, antzeko zerbait gertatu zen, eta kasu horretan hasieran jarritako kodeari eustea erabaki zuten –Godwin-Austen esploratzailearen izena iradoki zuten arren, ez da sekula izen ofiziala izan–. Baina Royal Geographical Societyk Everest izena ofizialdu zuen 1865ean, George Everest hil baino urtebete lehenago eta haren nahiaren kontra.

Ipar Amerikako gailurrik altuena Alaskan dago eta bertakoek Denali (handia) esan izan diote beti. Baina 1896an William McKinley AEBetako presidentearen omenez, haren abizena jarri zioten mendiari eta hori izan du urte luzez izen ofiziala. 2015etik aurrera, ordea, jatorrizko izena, Denali, eskuratu du gailurrak, beste oker batzuk ere zuzentzeko berandu ez dela erakutsiz.


ASTEKARIA
2018ko azaroaren 18a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kolonialismoa
Mickael Forrest
“Arbasoek ziotena errepikatzen ari gara: gu ez gara frantsesak”

Kanakyko Gobernuko kide gisa edo Parisekilako elkarrizketa-mahaiko kide gisa hitz egin zezakeen, baina argi utzi digu FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren kanpo harremanen idazkari gisa mintzatuko zitzaigula. Hitz bakoitzak duelako bere pisua eta ondorena,... [+]


Kanaky Herria
2024: deskolonizaziorako aukera oro sinesgaitz bihurtu zuen urtea

Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]


Ura erein daiteke, eta inkek bazekiten nola

Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura lurrean infiltratzen da eta horrek bizia ekartzen dio inguruari. Peruko... [+]


Mayotteko papergabeak: Chido zikloiaren biktima ikusezinak

Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]


2025-01-29 | Cira Crespo
Ez esan kolonizazioa

Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]


2025-01-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Groenlandia: betiko inperialismo kolonialista berriro ate-joka datorkigunean

Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Herbehereetatik etxera

2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea  itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Jaja Wachukuk ez zuen lo hartu

New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]


Kolono europarrek Afrikan lapurturiko 500.000 artelanak itzultzeko ariketa nekeza

Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]


Ginekologiaren ama esklaboak

Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]


Commonwelth-eko gailurra
Karibeko estatuek esklabotzagatik kalte-ordainak eskatu dizkiote Erresuma Batuari

Commonwealth-eko herrialdeen gailurra hasi da ostiral honetan Samoako Estatuan (Ozeania) eta bertan, Karibeko herrialdeak eskatu diote Erresuma Batuari onar dezala bere iragan esklabista, barkamena eska dezala eta kalte-ordainak egin ditzala.


2024ko Nobel sariak: ez da kasualitatea

Nobel Akademiak iragarri ditu Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako aurtengo irabazleak. Zazpi dira, eta zazpiak, gizonak, denak zuriak, eta AEB edo Erresuma Batukoak. Guztiz bete da, beraz, egun batzuk lehenago Nature aldizkariak egindako iragarpena. Aurreko urteetako irabazleen... [+]


Eguneraketa berriak daude