Jade Daniels (1992, AEBetako Ipar Carolina) etengabeko mugimenduan dabilen artista, ekintzaile eta idazlea da. Kazetaritza ikasketak egin zituen eta egun, Glassroots Global Justice Alliance elkartearentzat komunikazio arduradun gisa egiten du lan, Los Angelesen. Horrez gain, Black Lives Matter mugimenduko kide aktiboa da, baita Santchpower, artista afro-futurista queerrek osatutako kolektiboaren zuzendaritzako kide ere.
Beltza eta emakumea, AEBetan. Noiz hasi zinen kateak sentitzen?
Nerabezaroan sentitu nuen haien estualdia. Ipar Carolinako haurtzaindegian kolore guztietako haurrez inguratuta ginen, baina gero, institutu garaian, Coloradora mugitu ginen; eta klaseko beltz bakarra nintzen. Onartua izan asmoz, txuriak bezala janzten eta hitz egiten hasi nintzen.
AEBetan emakume beltz eta queerra izateak, ikusezin izatea dakar. Ez zara existitzen. Ez zaituzte ikusten, ez zaituzte aditzen. Eta ikusia edo aditua bazara, berehalakoan “arazo” bilakatuko zara eurentzat. Gehiegi hitz egiten omen dugu, espazio larregi geureganatzen. Testuinguru horretan biziraun ahal izateko, isilik egoten ikasten duzu gazte-gaztetatik, ezinbestean.
Zerk eragin zuen aktibismorako jauzia ematea?
2016ko udara zen. Poliziak Philando Castile erail zuen, haren neska-lagun eta umearen aurrean. Handik egun gutxira, New Yorken, beste pertsona beltz bat tiroz hil zuen Poliziak. Garai hartan, ume-zaindari lanetan ari nintzen Los Angeleseko familia txuri batentzat. Facebooketik ikusi nuen Black Lives Matterrekoak Los Angeleseko udaletxean kanpaldia egiten ari zirela, protesta gisa.
Hara nindoala, jendea haserre topatuko nuela espero nuen. Hedabideek beti islatu ohi dituzte pertsona beltzak haserre eta oihuka protestaldietan. Iritsi nintzenean, hura sorpresa! Denak borobilean jesarrita ikusi nituen, abesten eta danborrak jotzen, lagun-giroan. “Hi sister!”, beso zabalik hartu ninduten. Gau hunkigarria izan zen, malkoren batzuk ere isuri nituen. Estreinakoz, etxean sentitu nintzen. Udara osoa igaro nuen bertan, gau eta egun kideekin. Liburutegi bat ere bagenuen, eta bertan irakurri nituen Assata Shakur eta Malcolm X-ri buruzko biografiak. [Kwame] Nkrumah edota askatasunaren aldeko beste hainbat borrokalariren inguruan solastu ginen. Bertan erradikalizatu nintzen. Lehen haserre gisa bizi nuena, pentsamendu politiko bilakatu nuen. Ordura arte bakarrik jasan izan nuena, kolektiboki artikulatzen hasi nintzen kanpaldi hartan.
Zein testuingurutan sortu zen Black Lives Matter mugimendua?
Trayvor Martinen erailketaren erantzunak leherrarazi zuen egoera. Ohiko manifestaldiak eta protestak jada ez ziren nahikoa, jendeak haratago joan nahi baitzuen. Asanblada horietako batean, Black Lives Matter traola jaurti zen sarera eta hortik aurrerakoa, jakina da. Egin ahala sortzen joan den mugimendua da gurea.
Noski, ez ginen ezerezetik sortu, ongi ondutako lurretik baizik. Pantera Beltzak dira gure erreferentzia nagusia. 1970. hamarkadako testuinguru hartan garaipen handiak izan zituen beltzen askapen mugimenduak. Geroztik ordea, etena egon da. Errepresioak eragin handia izan du. Alde batetik, crack kokaina hedatu zuten beltzon auzoetan, eta aitzakia horren pean beltz drogazale gaizkilearen irudia eraiki. Auzoko edonor sartu zuten kartzelan, beltza izate hutsagatik susmagarria izan zitezkeen. Aldi berean, mugimenduko liderrak kartzelaratu zizkiguten. Mumia [Abu-Jamal] esaterako, oraindik presondegian dago. Eta Assata Shakurrek FBIren zerrendako bilatuenen artean jarraitzen du. Memoria kolektibo horretatik sortu gara gu.
2009. urtean Obama hautatu zuten presidente. 2017an berriz, Donald Trump. Zer gertatu da tarte horretan?
Obama sinbolo baliagarria izan zen pertsona beltzontzat. Baina aldi berean, eragin kaltegarria izan zuen, jendeak erakundeetan delegatu zuelako beltzon askapen prozesua. Horrexegatik, aldi berean, gure etsaia izan zen [Obama]. Egia esateko, ezer gutxi egin zuen beltzon alde. Aurreko presidenteek baino pertsona gehiago deportatu zuen, aurrekoek baino lehergai gehiago jaurti zuen drone bidez guda eremuko herrialdeetan; oso presidente bortitza izan zen.
“Biluzik dagoen enperadorea da Trump”
Bestalde, Trump AEBetako neurri-neurriko ispilua baino ez da, egoki ordezkatzen ditu jendarte arrazistaren baloreak. Okerrena zera da, karguan dagoenetik, pertsona arrazistak ahaldunduago sentitzen direla. Deabru guztiak ilunetik argira datoz orain. Biluzik dagoen enperadorea da Trump. Ezin dugu, inolaz ere, haren indarra gutxietsi. Jendartea politizatu egin da eta banaketa handia eragin du. AEBei ispiluan begiratzeko unea iritsi zaie, genozidio baten ondorioz eraikitako herrialdea dela onartzeko garaia da. Egun, gure herrialdearen izenean munduan egiten diren sarraskiez ere hausnartu beharko da.
Mundu mailan faxismoaren gorakada gertatzen ari den honetan, kalean beltzen aurkako erasoak ugaritzen ari direla sumatzen al duzue?
Duela egun batzuk, 18 urteko neska bat autobusetik bota zuen gizon txuri batek San Frantziskon. Astero-astero tirokatzen dute gure jendea. Erasoak eguneroko ogi zaizkigu. Pertsona beltzok ez diogu Poliziari deitzen eraso bat edo lapurreta bat jasanez gero. Erasoaren biktima izan arren, sarri poliziek pertsona beltzari atxiki ohi dizkie karguak. Genero indarkeriarekin gauza bera gertatzen da; Polizia etorriagatik, erasotzaileak aske gelditu ohi dira eta biktimak berriz, babesgabe. Kontuan izanik Estatuak ez gaituela babestuko, gure komunitateko sareen barruan autodefentsa sistemak eraiki behar ditugu.
Beltzen askapen prozesuak zer eragin du beltzak ez diren pertsonengan?
Beltzon askatasunak pertsona oro askatuko du. Arrazismoaren aurka borroka egin nahi badugu, nahitaez, Afrika askatu behar dugu. Aldi berean, gure jendartean barne-lanketa handia egin beharra dago. Benetan sinetsi behar dugu ezin dela inor mendean hartu.
“Erasoak eguneroko ogi zaizkigu. Pertsona beltzok ez diogu Poliziari deitzen eraso bat edo lapurreta bat jasanez gero”
Beltzok bakarrik ez, nazioek edota zapaldutako edozein kolektibok daukate autodeterminazio eskubidea. “Black lives matter” (Beltzon bizitzak axola du) oihukatzen hasi ginenean, jendeak egotzi zigun “All lives matter” (Bizitza guztiek axola dute) beharko lukeela. Leloaren harira sortu zen zalapartak argi erakutsi zuen zeinen beharrezkoa zen beltzon bizitzak erdigunean jartzea. Egun oraindik, beltzon bizitzak ez baitu balio bera.
Nola antolatzen zarete?
Lidergoa deszentralizatzen saiatzen ari gara. Black Powers mugimenduetan historikoki, liderrari eraso egitea nahikoa izan da mugimendua hiltzeko. Horrelakorik gerta ez dadin, bururen bati eraso eginez gero, berehalakoan lema hartuko luketen askotariko gidaritzak sortzen ari gara.
Koordinakunde nazionala dugu, baina lurraldeetako taldeak autonomoak dira. Horrez gain, mugimenduaren barruan, emakumeak, queerrak edota bestelako identitateak geure kabuz biltzen gara. Badago “White people for black lives” izeneko taldea ere. Arrazismoaren aurkako pertsona txuriek osatzen dute. Ezin dira gure asanblada orokorretara etorri, baina eurekin koordinatzen gara. Esaterako, manifestaldi batean tentsio momenturik egonez gero, Poliziaren aurrean jartzen dira. Pertsona txuriak lehen ilaran egonez gero, poliziek tentu handiagoz jokatzen baitute.
AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bisitarekin batera egin ditu adierazpenak AEBetako presidenteak, Etxe Zurian. Zerrendan bizi diren 1,8 milioi palestinarrak Egipto edota Jordaniara lekualdatzea proposatu du.
Muga-zergak ez ipintzearen truke, AEBen eskakizunak konplitzeko konpromisoa hartu dute: bakoitzak 10.000 soldadu ipiniko ditu mugan, AEBen segurtasunaren izenean.
Donald Trumpek agindutako muga-zergak indarrean sartu dira: Kanadak eta Mexikok %25ekoak izango dituzte eta Txinak %10ekoa. Kanadak zifra bereko arantzelekin erantzungo du. Mexikok arbuiatu du AEBko Gobernuak esan izana organizazio kriminalekin loturak dituela herrialde horrek... [+]
Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.
ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]
Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]
AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.
Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]
Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]
Stargate izeneko proiektuarentzat 500.000 milioi dolarreko inbertsioa iragarri du AEBetako presidente izendatu berriak. OpenAI, SoftBank eta Oracle konpainiek hartuko dute parte.
Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]
"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]