Konpainia handiek gutxitan egiten dituzte beren banaketa lanak beren jabegoko kamioiekin, ia beti kontratatzen dizkiete garraioan berezitutako multinazionalei, hauek zerbitzua lotzen Europar Batasuneko eki edo hego aldeko beren filialen bidez, sarri hauek lekuotako txikiagoei azpikontratatuz. Azkenean, huskeria pagatzen zaien txoferrak erabiliko dituzte –dena lege barruan, prefosta– mugak zeharkatuz gure errepideetan barrena esklabo lana egiteko.
Kamioilariok basati hutsak dira, edo hala irudiko zaizkizu errepide eta autopistetan zoro moduan aurreratzen edo atzetik bultzaka datozkizunetan. Sarri atzeko atoi luzeetan autoz edo furgonetaz gainezka, aurreratuko zaituzte zaman daramatzan kotxeak hurrengo bihurgunean zure gainera jaurtitzeko mehatxuz. Gipuzkoa zeharkatzen duen N-I errepidean abiadura mugak errespetatuz gidatu nahi baldin baduzu, hobe duzu Arantzazuko Andra Mariri promes egitea zure osasunaren truke, hemen kamioi gutxi topatuko duzu orduko 100 kilometro azpitik dabilenik, Donostiatik hasita Etzegarateraino 80tik pasatzea libre ez badute ere. Zer ematen diete, ordea, astazakil hauei?
Erantzuna Investigative Europe elkarteko kazetariek bilatu dute, aurkitutakoa erreportaje zabalean bilduz: “Gurpil gaineko tailer klandestinoak”. Europako hainbat hizkuntzatan –ez gaztelaniaz– publikatu den kronika Portugaleko Diario de Noticias-ek titulatu du “Eskubiderik gabeko kamioilariak Europako errepideetan barrena” eta Frantziako Basta! aldizkariak “Txoferren bizimodu jasan ezina: Europako auto industriaren galerianoak”. Aspaldiko zigor hura desagertu ez baina arras orokortu balitz bezala, hil arte galeretan derrigortutako lanera kondenatutako galerianoak direla kamioizaleak.
“Renault, Volkswagen, Jaguar, Fiat… Europako autogintzako ekoizle erraldoien fabriketatik ateratzen diren karrozeria distiratsu horiek barru askoz ilunagoa estaltzen dute: berebil horiek eta aurretik beren osagaiak batetik bestera eramateko dozenaka milaka kamioilarik nozitu behar dituzten lan baldintza tamalgarriak. Europako hamalau herrialdetan sortutako ehunka txoferrekin elkarrizketatu dira, zenbait hautetsirekin, sindikatuekin, fabrikatzaileekin ere bai. “Denetan –diote Investigative Europe-koek– ondorioak lur jota uzteko modukoak dira: autoak edo horien piezak garraiatzen dituzten txoferren zanpaketak erakusten du Europar Batasunaren aurpegirik txarrenetako bat”. Europarrok ohartu ez arren, Txina edo Bangladesheko langileek nozitzen dituzten bizi baldintzen bila ez dago hain urrun joan beharrik.
Autopistetako nomada hauek gehien bat etorkinak dira, lanean ari diren herrialdeetako gutxieneko soldata baino askoz gutxiago kobratzen dutenak. Sarritan ez dute osasun asegururik, opor eskubiderik ere ez, deskantsu egun oso gutxi eta lanagatiko nekea eta estresa daramate soinean. Kamioi barruan lau metro karratuko espazio itxietan igarotzen dituzte asteak, bertan sukaldatu, jan eta lo eginez, komunekoak eta garbiketa ere kamioian bertan edo aparkalekuetako zerbitzuetan eginez.
Dena hasi zen mugitzeko askatasunaren izenean garraioa liberalizatu zutenean. Kosteak murriztu eta etekinak handitzeko, garraio enpresak hasi ziren Eki Europako txoferrak kontratatzen. Baina eskulan merkearen bilaketa ez zen hor amaitu, gaur egun enpresa askorentzat ari diren gidariak Europar Batasunatik kanpokoak dira, Ukraina, Moldavia, Bielorrusia, Kazakhstan edo Filipinetakoak.
Miseriaren hedatzearen erantzule bila hasita, berehala ohar daiteke txoferrak kontratatzen dituzten konpainien haritik tiraka, etekinak handitzeko kate berean daudela sartuak garraio eta logistikako korporazio handiak eta autoak ekoizten dituzten marka nagusiak: Renault, BMW, Jaguar-Land Rover eta Volkswagen. “Gurpil gaineko tailer klandestinoak: horra zer dagoen auto ustezko ‘etikoen’ atzean”.
Orduka ez, kilometroka kobratuz
Renaultek Paris ondoko Flinsen daukan faktoria itzelean –237 hektarea lur, 67 hektarea pabilioi– Leila Miñano kazetariak atarian aurkitu du Cosmin 26 urteko txofer errumaniarra. Hiru hilabete dira Bukarestetik irten zela eta geroztik behin bakarrik egin du lo benetako ohe batean, gainerako gau guztietan kamioiaren kabinan. Bere kideek bezala otorduak su portatil txikian berotzen ditu, dutxatzen da zerbitzuguneetan... dutxa txukunik aurkituz gero.
Hilabetean 1.200 kobratzen ditu, horietatik 400 gastuetarako. Horiekin pasatu behar da hilabete osoa Frantzian, Alemanian edo Suedian! Eta hala ere dio moldatuko litzatekeela, ez balitz etxekoak faltan botatzen dituela. “Bi urteko alaba daukat. Etxeratu nintzen azken aldian, ez zen nire izenaz ere gogoratzen...”. Bi aste gogor gehiago falta ditu etxera itzultzeko, “ea denbora ahalik eta azkarren pasatzen den”.
Mendebaldeko langileen soldaten eta ekialdekoenen arteko leizea izugarria da. Txofer poloniar batek hilean 602 euro gordin jasotzen ditu, Frantziakoak 2.478, beti gordinetan. Poloniakoak laurdena. Hala bihurtu da Polonia nazioarteko garraioan Europako txapeldun: 32.000 enpresa, 3,2 kamioi handi, hamar biztanleko kamioi bat.
Baina konpainia handiek hondoratu dituztenean mendebaldeko kamioi enpresa asko eta izorratu txoferren bizi baldintzak –milaka lan barik lagata– orain Eki Europakoek ere jasan behar dute konkurrentzia are merkeagoa, Europar Batasunaz kanpotik datorrenena. 2012tik 2017ra %286 ugaritu dira. Moldavia, Bielorrusia, Errusia, Ukraina, Filipinak, Kazakhstan eta baita Sri Lankako langileak dira orain errepide gaineko proletario zanpatuenak.
Errepideko galerianoetako askok ez dute osasun asegururik ere. Kazetariei lekukoek bezala protagonistek aitortu dietenez, gidatzen jarraitu beharra daukate nekatuta egon edo gaixo, ezin dira gelditu. Gehienak garraiatutako kilometroko kobratzen du. Ilegala da langileari ordaintzeko modu hau. Horrek esplikatzen du ez gelditzeko eta ahalik eta azkarren zirkulatzeko itsutasuna, Europa osoan hainbeste istripu hilgarri eragin dituena.
Gidari batzuek aitortu dute ugazabek behartu dituztela kamioien takografoak manipulatzera, legezkoak baino ordu gehiagotan ibili ahal izateko. Konpainiek geolokalizatzailearekin jarraitzen dituzte gidariak, azkarrago mugi araziz mantsoegi badoaz edo atseden hartzera gelditu badira. Eta industriako management zaharretan bezala, sariak eta zigorrak banatzen dituzte: zigorra kamioaren pinturan arrasto bat egiten badizute, bonusa astean 11.000 kilometro egitera iristen baldin bazara.
Renaulteko atarian kazetariak aurkitu ditu Micka eta Lucas –71 urte– bulgariarrak. Bikote gisa kontratatu ditu ugazaba turkiarrak, bat bolantean ari denean bestea lotan eta alderantziz. 600na euro hilean. Harro diote Renaulten Parisko eta Turkiako Oyak-Borsako usinen arteko 3.000 kilometroak behar izanez gero egun bat edo egun eta erditan osatu ditzaketela. Eska iezu orduko 60 km-tara mantsotzeko Tolosa parean obratan dagoen errepide estutuan...
SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.
MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.
Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]
ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]
LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]
Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.
Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.
Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]
Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]
Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.
Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.
Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.