“Hegoko herriek dute pairatzen probokatu ez duten aldaketa klimatikoa”

  • Aldaketa klimatikoa politikoaz ezin banaturikoa dela argi du Mariama Diallok: “Arazoa ez da ekologia edo ingurumenari mugatzen, sistema dugu txarra”. Hori horrela, alternatibak garatzeaz gain, esparru politikoan eragin behar dela dio senegaldarrak. Eta hori laster, berantegi izan aitzin. Hegoko herrien ahotsa entzunarazten egon berri da Baionan antolaturiko Alternatiba egunetan. Justizia klimatikoaren gaian sakontzeko tartea eskaini digu.

“Alternatibaren mezuaz jabeturik, mundu mailan 175 herritar talde sortu izana baikorki baloratzen dut ”. (Arg.: Jenofa Berhokoirigoin)
“Alternatibaren mezuaz jabeturik, mundu mailan 175 herritar talde sortu izana baikorki baloratzen dut ”. (Arg.: Jenofa Berhokoirigoin)

Nolakoa da aldaketa klimatikoaren kontzientzia hartzea Senegalen?
Badakigu itsasoa aurreratuz doala, ingurumen arazoak daudela, baina “aldaketa klimatikoa” nozioa ez da baitezpada erabilia, batez ere baserri munduan. Eskolan ibili ez direnek ez dute baitezpada termino hori erabiltzen, baina arazo bat badela ohartuak dira, natura andeatuz doalako. Arrangura hau sendi da maila instituzionalean, baita Gobernuz Kanpoko Erakundeetan ere. Azken lauzpabost urteetan herritar dinamika bat ere garatuz doa. Pozik naiz, Alternatiba sortuz gaia jendarteratzea genuelako xede.

Alternatiba taldeak biderkatzeko deia luzatu zenuten duela bost urte Baionatik.
Alternatiba denetan ereina da, oso ongi gainera. 175 talde sortu dira azken bost urteetan mundu guztian zehar. Gainera, oihartzun handia duela ohartzen gara, ikusiz zenbat herritar batu den Baionan, zenbat hizlari, zenbat komunikabide.   

Ez da nahikoa maluruski.
Hozka hau gainditzea da gure erronka, askoz urrunago heltzeko. Besteak beste, mundu mailako dinamikak garatu behar ditugu, Iparraren eta Hegoaren arteko harremanak landuz, eraginkorragoak izateko, indar harreman bat eraikitzeko. Ezinbestekoa dugu. Arazoa ez da ekologia edo ingurumenari mugatzen, sistema dugu txarra. Demokrazia arazoak, garapen ekonomikoaren ereduak... guztia lotua da. Iduritzen zait sistema bere orokortasunean galdekatzeko bide interesgarria dela aldaketa klimatikoaren gaia. Sistema aldatzeko eta mundu iraunkorrago bat espero ahal izateko aukera dugu justizia klimatikoaren bidean.

Nola lortu Ipar-Hego harreman justu eta errespetuzkoa?
Koordinatu behar gara, elkarrekin aitzinatu behar gara. Ez du ezertarako balio Frantzian klima defenditzeak, munduaren beste puntan egitasmo klimatizidioak burutzen uzten baditugu Frantziako enpresak. Aldaketa klimatikoaz hitz egiterakoan, Ipar-Hego harremanaren gaia ezin baztertuzkoa dugu.

Zuri irakurria: “Mendebaldearen erantzukizun historikoa eta zor ekologikoa ez dugu ahantzi behar”.
Hegoko herriak ari dira probokatu ez duten aldaketa klimatikoaren ondorioen pairatzen. Mendebaldearen ardura ez da bakarrik historikoa, gaur egungoa ere bada: berotegi efektua dakarten gasen %3,8 igortzen zuen 2015ean Afrika Subsahararrak, %19 Ipar Amerikak, %10 Europak. Hori horrela, justizia klimatikoa behar dugu, Iparreko herriek behar dituzte bestetan eragin kalteak konpentsatu. Ezinbestekoa izan arren, oso gutxi tratatua den eskaera dugu hau.

Argazkia: Jenofa Berhokoirigoin

Zer nolakoak dituzue ondorioak?
Tenperaturaren emendioaz gain, erran bezala, itsasoaren aitzinamenduak ditu sekulako makurrak eragiten. Herri osoak dira irentsiak Senegalen; herritarrak behartuak dira lekuz aldatzera, dena galduz: etxea, lana, tokiko kulturarekiko lotura, lur horietan ehortziriko arbasoak... Arazoak hamaika dimentsio ditu: geografikoa, ekonomikoa, humanoa, kulturala eta abar. Batzuk piragua hartu eta immigrazio klandestinora arriskatzen dira, beste batzuk Hegoan gelditzen dira, hirietan, egoera gogorrean. Laborantzatik bizi zirenek ezin dute gehiago, itsasoaren aitzinatzearengatik lurrak gaziegiak direlako. Arrantzaleek haiek ez dute gehiago aski erreserbarik itsasoan. Hori horrela, egunerokoa ezin dugu lasaiki bizi. Elikadura segurtasunaren erronka hor dugu: behar bezala jaten ahalko dugu?

Baina, nola eragin erabaki politikoetan?
Aterabidea ez dugu oraindik, landu behar dugu, irudikatzen lortu behar dugu. Presazkoa da. Betidanik baztertu izan dut politika, ez dut gustuko, zikina iduritzen zait. Baina, gaur egun ari naiz gu ere herritar gisa doi bat hobendun garela,  sistema politikotik bazter egonez beste batzuen esku uzten dugulako. Gure helburuaren alde doazen legeak pasarazteko bidea izan daiteke politikan inplikatzea... Ekologia gainditu eta ekologia politikora pasa behar gara, politikaren muinean kokatu behar dugu ekologia, politika produktibista kapitalista hor duguino, ingurumenaren babeserako neurriek ez dutelako emaitzik ukanen. Ingurumenaren babesteak berekin dakar sistema ekonomikoaren aldaketa, ekoizpen eta kontsumo moduen aldaketa.

Gerora begira, zer?
Benetako indar harreman bat lortu behar dugu, alternatibak ez direlako nahikoak. Presionatu behar dugu tokian-toki, nazional zein nazioartean. Urrats ttikiak ez dira nahikoak, aldaketa konkretuak behar ditugu, berantegi izan aitzin. Lan handia dugu, indar harreman hau eraiki behar dugu eta horretarako, estrategiak xeheki marraztu behar ditugu.

Itsasoari begira

“Salumgo delta nuen ikerketa eremu, masterrarentzako. Itsasoaz bi urratsetara, bertakoek kontatzen zidaten ume zirela itsasoa oso urrun zutela. Orduan konturatu nintzen arazoaz. Arrain gutxiago, laborantzan ekoizpen ahulak, uholdeak... aldaketa klimatikoaren ondorioak geroz eta argiago nituen. Nazioarteko negoziaketei interesaturik, laster ulertu nuen klimaren gaia politikoa zela”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Munduko batez bestekoa baino bi aldiz azkarrago berotu da Europa 2024an

Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik, Europan. 


2025-04-09
Bikote perfektua

Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]


2025-04-02 | Nicolas Goñi
Angolan lehorteak 2,3 milioi pertsona mehatxatzen ditu, baina nori axola zaio?

Munduan gutien aipaturiko krisi humanitarioa da Angola hego-mendebaldean 2019az geroztik irauten duena. Klima aldaketak indarturiko lehorte luze baten ondorioz milioika pertsona janari eskasean edo desegokitasunean bizi dira eta ura bilatzeko ahalegin handiak egin beharrean... [+]


Aztarnak

Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Eredu inspiratzaileak martxan jartzera animatu ditu Antzuolako ikasleak Fenando Valladares biologoak

Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute

Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.  


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Muturreko beroak 2,3 milioi hildako eragingo lituzke Europan mende bukaerarako

Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.


Greenpeace-k Guggenheim museoan Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu du

Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude