Saiatzen naiz artisten lana ahal bezain hotz eta zorrotz ekartzen orrialde honetara, baina beti ezin da. Batzuetan, zorionez, zeure bizitzara sartzen dira artelanak, eta haurtzarora zaramatzate ezustean. Eta haurtzaroa, familia, genealogia bera, arraroa suertatzen zaizu bat-batean, ez egonkorra.
Aitaren aita okina zen, baratzea zeukan etxe ondoan, oiloak. 1899ko urriaren 30ean jaio zen Ikaztegietan, artzain bidali zuten 9 urterekin, Azkoitian okinak behar zirelako iritsi omen zen herrira. Lur zati bat erosi nahi zuen hil aurretik.
Lur zati hartan oilategia jaso zuten seme-alabek. Altzari denda ireki zuten gero, oilategia biltegi bilakatu zen, baimenik gabe eta presaka jasotako eraikin izugarri bat, adreiluak bistan zituena alde batetik, teilatuan putzuak, barandarik ez balkoietan, hormigoizko blokeak beste aldetik, marrazki honetakoak bezalakoak. Euriarentzat zela esan izan ziguten beti, angeluei esker urak erraz egiteko behera. Barraskiloak egoten ziren irtenguneen azpian. Arkitekto batek esan dit estetikoa dela erabat; ez funtzionala, ulertu dut. Eta ni pareta haiekin gogoratu naiz, tantaka erpinetatik, beti umel. Hantxe eman genuen gure haurtzaroaren zati handi bat, biltegi zikin hartan, paradisuan.
Ez naiz akordatzen aitonarekin. Oso txikia omen nintzen Errege egunez bilobei goxokiak banatu ostean ohean etzanda hil zenean. Hor amaitzen da nire abizena.
Biltegiari ez zioten izenik jarri. Ez izenik, ez barandarik, ez teilaturik, beti zegoen bukatzeko. Eta inoiz bukatzen ez.
Erakusketa ikusi nuenean Egian, pentsatu nuen artistak marrazteko modukoa zela, kezkagarria, arraroa, bere sendoan ez egonkor. Etxe guztiak bezala. Berak asko jakin gabe, nire artista maiteen zerrendan sartu zen Julen Agirre Egibar (Azpeitia, 1984ko uztailaren 27a).
Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]
Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri... [+]
Uda osoan ikusgai egon dira Yun Ping artistaren argazkiak Donostiako Cibrian galerian. Identitate-prozesuak dituzte langai, generoaren eta arrazializazioaren bidegurutzean. Irailaren 12an, erakusketaren aktibazio eta itxiera gisa, Yun Pingek performance publiko bat egin zuen,... [+]
Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.
Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]
Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]
Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.
Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]
Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]
Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]
Interneten oinarria duen argazkigintza lehiaketa batean, 1839 Color Photography Awards delakoan, tranpa gertatu da. Kategoria berezia sortu zuten 2024ko ediziorako, Adimen Artifizialeko irudiak aurkeztekoa, eta irabazleak tranpa egin zuen, argazki erreala aurkeztuta irabazi zuen... [+]