Ni hiltzen naizenean, ez ehortz elizan kantu zaharrak garapena izan du: Donostiako Udala areto apropos bila dabil, herritarrek hileta laikoak antola ahal ditzaten. Ongi iruditzen zait, kristaua naizen aldetik ere. Bakoitzak bere hilak egokien deritzon eran agurtzeko modua izatea elkarbizitza mailaren neurri ona da eta.
Hobe legoke kristau komunitateek euren elizak zabalduko balituzte eginkizun horietarako ere. Badira eliza moderno askotxo, non tradizio kristauaren apaingarri gutxi dagoen, eta bi funtzioetarako aise egoki litezkeen. Orain gure auzoko elizetan ez dago bake apur baten bila sartzerik, turista zaratatsuez beteta daudelako. Garapen hauxe iruditzen zait niri desegokia.
Hileta erlijiosoek ere garapena behar lukete: laikotasunari tartea utzi. Erlijiosoaren hautua egin arren, familiek ez dute ukatzen azken agurraren adiera soziala
Hileta erlijiosoek ere garapena behar lukete: laikotasunari tartea utzi. Erlijiosoaren hautua egin arren, familiek ez dute ukatzen azken agurraren adiera soziala. Gainera Gipuzkoako azken apaiz gazte-karka aldrak sarri garapen teologiko lotsagarriaz burutzen ohi ditu zeremoniak. Entzundako sermoi baten haria: “Inork ez du ukatzen arima hilezkorra denik (horixe ezjakintasuna). Baina gure fedearen berezitasuna hauxe da: hezur haragitan berpiztuko garela sinestea. Juan ezagutu dugun bezalaxe, berdin-berdin, piztuko da azken egunean”. Horri jarraiki hogeita piku minutuko saioa bota zuen delinkuenteak. Fededun izateko babu-plasta izan behar dela pentsarazi nahi zigun nonbait. Nola piztuko da Juan, hamabi urteko galtza motxetan edo zahartzaroko makuluaren laguntzaz?
Pertsona asko aztoratu omen ditu Sapiens liburuak. Utzita irakurri dut amerikar kutsuko best-seller erdi zientifiko-tranposoa: garapen zientifikoaren ondorioz, etorkizunean ez dugu hiletarik beharko, hilezkorrak izango garelako. Gertatzekotan, boteretsuen pribilejioa izango da. Horretan ez da garapenik: behekoak betiko legean hilko gara.
Utzita irakurri dudan beste liburua Patria da. Fernando Arámburu ikasle ohiak idatzia. Irakurterraza eta eskasa, lore eta ohore mordoa bildu duen arren. Horren gainean telesaila garatzekotan dabiltza, baina aktore protagonista euskalduna lortzea zail gertatzen ari zaie. Patria jarri nahi lukete batzuek ikastetxeetan material didaktiko gisan, Herenegun proiektuaren ordez. Fernando ikasleak hamasei urtez zituen obsesio berberak agertzen ditu liburuan. Ez du garapen handirik izan.
Gure zirkua uda honetako poz handia izan da. Iker Galarzak eta konpainiak garatutako ekimena arrakastatsu gertatu da. Merezi ere bai. Apustu egin dute eta haur eta helduen barreak, arreta, harridura lortu. Bejondeiela. Barreak ez du hiletarik behar. Hilezkorra baita.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]