Khaxoggiren haragia Ekialde Hurbileko xake taula bihurrian

  • Jamal Khaxoggi ez zen Saudi Arabiaren Istanbuleko kontsuletxean sartuko baldin eta burutik pasa balitzaio ondotxo ezagutzen dituen borrero saudiak berekin hain basatiak izan zitezkenik. Aldiz, nahi gabe asmatu zuen kolpea emozioa jarri nahi bazuen Ekialde Hurbileko xake taulan. Donald Trumpek eta AEBek daukaten saudien beharra, Mohamed bin Salman erregegaiaren etxeko borrokak, Turkiak indartzeko behar zuen estakurua, Israelen urduritasuna... Dena petrolio usain artean.

'Al Arab' telebistaren irudian, Jamal Khaxoggi berak antolatutako biltzar batean. Disidenteen edo etsaiarengana pasatako agente kualifikatuak atzerrian espres bidalitako komandoek kalitzea gertakizun klasikoa den arren –berrikitan errusiarrek Sergueï Skri
'Al Arab' telebistaren irudian, Jamal Khaxoggi berak antolatutako biltzar batean. Disidenteen edo etsaiarengana pasatako agente kualifikatuak atzerrian espres bidalitako komandoek kalitzea gertakizun klasikoa den arren –berrikitan errusiarrek Sergueï Skripal pozoitu nahi izan zuten ‘Novitchok’ toxikoz– Khaxoggiren kasua historiak oroituko du bere krudelkeriagatik. Mohamed bin Salamek erregetza laga beharrarekin ordainduko du ziurrenik. Baliteke hariak mugitu zituenak justu horixe bilatzea ere, horrela dira gerra zikinak.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Alde batetik daude urriaren 2ko gertakizunak, edonori oilo ipurdia ateratzeko moduko osagaiekin. Jamal Khaxoggi, 1958an sortua, kazetaria eta luzaz Saudi Arabiako elitean goi karguak eduki ostean AEBetan babestua, Istanbulen bere herrialdeak daukan kontsuletxean sartu zen 13:14 minututan dibortziatzeko paperak egitera, atarian zain utzi zuen Hatice Cengiz turkiarrarekin ezkontzeko. Honek luzaz itxaron eta egoitza itxita gero ere ez azaltzean polizia turkiarrarengana jo zuen senargaiaren falta salatzera. Khaxoggi inoiz ez zen bizirik irten, eraikinaren kanpoko kamerek erakutsi dutenez, hasieran Riadeko agintariek esandakoa gezurtatuz.

Kontsulatu barruan Khaxoggiri gertatu zitzaionaz dakigu Turkiako zerbitzu sekretuetako arduradunek prentsari ondoko egunetan filtratutakotik. Khaxoggi baino ordu batzuk lehenago sartu zen kontsuletxean 15 agentez osatutako talde berezi bat, Ankarara bi jet pribatutan iritsi ostean lekuraino furgoneta ilunetan hurbilduta. Hamabosten artean zihoazen Salah Muhammad al-Tubaigy saudien segurtasun departamenduko ikerketa forenseen burua eta Mohamed bin Salman printzearen goardia pertsonaleko zazpi agente.

Kronika hau idazterakoan kontsuletxeko sarraskiaren grabaketak –seguru ba omen daudenak– ikusi eta entzun ahal izatea baizik ez zen falta. Prentsak idatziz zabaldu ditu, Middle East Eye hedabideari turkiarrek kontatu bezala: “Tubaigy hasi zen Khaxoggi mahai baten gainean ipinita haren gorputza zatikatzen artean bizirik zegoenean. Hiltzeak zazpi minutu hartu zizkion, iturri turkiarraren arabera. Gorputza zatikatzeari ekindakoan belarrietan audiofonoak jarri zituen musika entzuteko eta taldeko beste kideei gauza bera egiteko esan zien. ‘Lan honetan ari naizenean, musika entzuten dut, zuek ere hala egin behar zenukete’, entzuten da grabaketan. Gertatuaren hiru minutuko grabazioa pasatu diete [Turkiako zerbitzuetako iturriek] Sabah egunkariari, nahiz eta honek ez duen oraindik zabaldu. New York Timesek, berriz, iturri turkiarren bidez jakin du Tubaigyk hezurrak ebakitzeko zerra zeramala. Tubaigy Saudi Arabiako Patologo Forenseen Elkarteko kidea da”.

Zergatik horrelako krudelkeria disidente bat hiltzeko? Duela hilabete gutxi bere familiako eta elite saudiko kide boteretsu asko atxilotu, torturatu eta diruz hustu zituen Saudi Arabiako erregegai berriak oraingoan eskarmentu gordinago bat beharko zuen, etxe barruko arerioak aski menderatu ez zituelakoan.

Adnan Khaxoggi arma trafikatzaile famatuaren iloba, Jamal Khaxoggi elite horretako kidea zen, kazetariz gain gobernuko ministro bat baino gehiagoren komunikazio aholkulari izana luzaz eta inteligentzia zerbitzuetako kide ere bai. 2003tik hasia zen gora beherak izaten Saudi Arabian indar handia duten wahabi ortodoxoekin; Al Arab eta Al Watan hedabide indartsuetako goi karguak eta atzerriko egonaldiak –Londres, Bahrain...– tartekatu zituen, erreformistegia zelakoan.

Baina zer da erreformista izatea Saudi Arabiako elitean? Geopolitikaz hain informazio zehatzak eskaintzen dituen Moon of Alabama blogak oroitarazi du nola Khaxoggik harreman estua izana zuen Osama bin Ladenekin, frogatzat erakutsiz bere garaian egunkari batean plazaratutako kronika baten kopia, argazki hau eta guzti: Bin Ladenen elkarrizketa dakarren orri berean, Afganistango gudari islamisten artean ageri da Khaxoggi RPG granada jaurtitzaile bat bizkarrean!

Erdogan, Trump eta MbS

2007an AEBetara atzerriratuta, Washington Postek kolaboratzaile fitxatuta, Khaxoggik sekulako harreman sarea josi zuen Ipar Amerikan, kongresista eta senatarien lagun egina zen, enpresaburu handi askorena, think tank ospetsuek gonbidatzen zuten... Botere horrekin konspiratzen zuen Mohamed bin Salmanen –MbS laburbiltzen du mundu guztiak– gobernuaren kontra, honek boteretik kanporatutako printze eta gainerako aberatsen informazio eta iritziak zabalduz. Twitterren 1,7 milioi jarraitzaile dauzkan gizon zalapartari bat akabatzeko gogorik ez zuen faltako  MbSk. Baina Tubaigyren zerrak disidente lotsagabearen haragi-hezurrak adina txirtxilatu ditu printze gaztearen irudia eta erregetza planak, ziurrenik betirako.

Orain zer egin behar du afera odoltsuan sartuta dauden protagonistetako bakoitzak? Kartak ahalik eta ondoen jokatu azkenean nola edo hala borobildu beharko den negoziaketa bati begira.

Musean ari balira, Turkiari MbSren baldarkeriak hiru errege ipini dizkio eskuetan. Erdoganek urrea atera nahi dio aukerari eta bere prezioa eten gabe garestitu du egunez egun, Khaxoggiren sarraskiaren xehetasunak atalka zabalduz hedabideei. Ez da bakarrik Siriako gerra nola amaitu edo kurduei amerikarrek bezala saudiarrek ematen dieten laguntza etetea. Turkiak eta Saudi Arabiak betidanik lehian daukate –Iran alde batera utzita– musulmanen lidergoa, Ankarak otomandarren inperioa gogoan, Riadek Meka eta Medinaren jabegoa erakutsiz.

Donald Trumpi eta MbSri nahastu zaie harreman pertsonalen bidez –Jared Kushner bere suhia tarkeko– Saudi Arabiako agintari berriekin jositako sarea. Saudiak aspalditik dira yanki-en soziorik beharrezkoenak, eta alderantziz berdin. Haiek ez lukete Pertsiar Golkoan zutik bi minutu iraungo hauen sostengu militarrik gabe. Eta amerikarrek dar-dar egiten dute pentsatze hutsarekin zer litzatekeen saudien erabakiz –iturria egokitze kontua da– petrolioa  behar baino gehiago garestitzea, edo Teheranen parean Riad balantzaka hastea. Tartean daude saudiarren arma erosketa oso handiak. Horiek horrela, nor ausartuko da Riadi zigorrik ezartzen?

Trump hasieratik saiatu da MbSri krisiarentzako irtenbideak markatzen, Khaxoggirena Riaden kontrolpetik ihes egindako gorilen –rogue killers– astakeria izan dela eta istorio. Aitzakiok egunez egun baliogabetu ditu Erdoganek bere filtrazioekin. Trump bera ere ez dago susmoetatik libre: nola utzi diote erortzen babespean zegoen Khaxoggiri?

Moon of Alabama-ren pronostikoa: “Erdogan bezala Trump edo MbS, tipo gogorrak dira, ez dute errukirik merezi. Khaxoggik ere jende askoren suntsiketan lagundu zuen. Beren artean borrokan ikustea entretenigarria da. Baina gatazka arriskutsua ere bada. Zabaldu daiteke jende askorentzako mingarri gertatzeraino. Zoritxarrez, ez dirudi inor dagoenik tipo horiei zentzuz hitz egin eta gertakizuna lurperatzeko bidean jartzeko gai izango denik. Hasieran uste nuen kasu hau luze baino lehen adostuta itxiko zutela, baina gaur iruditzen zait gatazka aste edo hilabeteetan luzatuko dela, bere inguruan alboko kalteak ugarituz”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekialde Hurbila
2024-04-15 | Axier Lopez
Iranen erasoa Israelen aurka
Gerra gehiago, hipokrisia handiagoa


Iran, Hezbola, Itsaso Gorria… Gerra Gazatik Ekialde Hurbilera zabaltzeko arriskua erreala da

Azken asteetan zabalduz zihoan mehatxua geroz eta errealagoa da: Gaza erabat suntsitzen dabilen gerra Ekialde Hurbilera hedatu daiteke. Hiru lurralde dira tentsio gorenean –Hezbolaren bidez Libano, Iran eta Itsaso Gorria– eta beste batzuk ere sartu daitezke dantza... [+]


Sei Egunetako Gerra: ezpata esku batean, gezurra bestean

Gerra eta gezurra bat doaz eta oso gaitza da jakitea gerra batean nor zertan dabilen kazetariak edo bestelako iturriak tartean ez badira. Israelek historikoki erakutsi du ezpata dantzatzeko indarra eta gezurra maneatzeko abilezia. Orain Gaza bonbardatzen ari denean, ospitaleei... [+]


Gerra Hotza eta Erromatar Inperio baketsua

Ekialde Hurbila, K.o. II.-III. mendeak. Erromatar Inperioak 1.000 kilometro inguruko defentsa lerro bat osatu zuen ekialdeko limes edo muga zaindu eta persiar armadaren nahiz tribu nomaden erasoei aurre egiteko. Lerro hura iparraldetik hegoaldera luzatzen zen, Palmiratik egungo... [+]


Indarkeriaren gailurra duela 6.400 urte

Nature aldizkarian argitaratu berri duten lan batean, duela 14.000 eta 2.400 urte arteko 3.500 indibiduoren hezurrak aztertu dituzte, indarkeria seinaleen bila, egitura politikoen garapenak gizakien arteko indarkerian nolako eragina izan zuen aztertzeko.


2023-10-13 | ARGIA
Macron: “Israelek Hamas suntsitzeko eskubidea du, baina herri zibila babestuta”

Frantziako Barne ministroak Palestinaren aldeko protesta oro debekatu du, ordena publikoa aztoratu daitekeelakoan. Macron presidenteak adierazi du, “Palestinako kausa eta terrorismoaren justifikazioa nahasten dituztenak akats moral, politiko eta estrategikoa egiten... [+]


Israelek dio blokeoak jarraituko duela Hamasek bahituak askatu arte

Israelgo Energia ministroak txiokatutako mezua da hori. Milaka hildako dira dagoeneko Palestina eta Israelen arteko oraingo gerra honetan. Lurreko erasoaren prestaketan, Israelgo Armadak aire erasoekin jarraitzen du oraindik, lege eta araurik gabeko gerra geratzeko NBEren eta... [+]


Arrain egosia, hominido erara

Jordan ibaiaren harana, duela 780.000 urte. Hominido talde batek arrain egosia jan zuen Hula lakuaren ertzean. Israelgo Gesher Benot Ya’aqov aztarnategian arkeologoek aurkitutako arrain arrastoei esker iritsi dira ondorio harrigarri horretara.


4.000 urteko ontziaren azala

2018an Arkeologiako Alemaniar Institutuko ikerlariek 7 metro luze zen ontzi baten arrastoak aurkitu zituzten Mesopotamiako Uruk hiriko aztarnategian lanean ari zirela.


2022-03-31 | Leire Regadas
Natalia Sancha. Kazetaria
“Gerra testuinguruan emakumeak biktima gisa islatzen dituzte hedabideek”
Ekialde Hurbileko eta Magrebeko gatazketan zein toki izan dute emakumeek hedabideetan? Narratibak aldatu dira bertako zein nazioarteko emakumeek euren errealitateaz informatu dutenetik, fokua aldatu dutenetik. Natalia Sancha kazetaria (Huelva, Espainia, 1979) Balas para todas... [+]

Abu Sittah zirujaua: “Gazan gaur osatu dituzun haur zaurituok hurrengo gerran berriz zaurituko dituzte”

Maiatzean, Gazan, hamaika eguneko azken guduan Israelgo armadaren bonba eta obusek 252 palestinar hil eta 1.900 zauritu dituzte. Umeak, horietako asko. Leherketetan eta etxeak gainera jausita zaurituak artatzen aritu diren medikuen artean ARGIAko irakurleek ezagutuko dute... [+]


2020-07-20 | Mikel Eizagirre
Siriarrek parlamentua hautatu dute igandean

Gatazka armatuan bederatzi urte beteta eta musukoak jantzita hautatu dituzte parlamentuko kideak Sirian. Assaden aldeko hautagaiak nagusitzea aurreikusten da. Bitartean, konstituzio berri bat osatzeko negoziatzen ari dira oposizioa eta Baaz alderdia.


Eguneraketa berriak daude