Ezohiko egitasmoa dute martxan Hernanin otsailetik: urte amaierara bitarte, orain arte dituzten hizkuntza ohiturak irauli eta harremanak euskarara ekartzeko ahaleginean ari dira ehunka herritar. Hilero, 100 norbanako gehitzen dira ekimenera eta dagoeneko 800 herritarrek baino gehiagok heldu diote desafioari.
Badira bost urte Euskara Ari Du ekimena martxan jarri zutela Hernanin. Euskararen erabilera bultzatzeko asmoz sortu zuten eta 2016an indar-proba deitu zioten hilabete eta erdiko egitasmoa jarri zuen martxan taldeak. Astebeteko txandatan guztira 1.800 pertsonak hartu zuten parte euskarari eustea xede zuen ekimen hartan. 2016. urteko ekintza hura, ordea, pizgarria izan zen hernaniar askorentzat eta hasitako bide hari jarraipena eman behar zitzaiola ikusi zuten hainbatek.
Herritar talde batek esperientzia hari nolako jarraipena eman pentsatzeari ekin zion. 2017an zehar egosi zuten egitasmoa eta 2018ko otsailaren 3an jarri dute martxan, Baietz Hernanik! izenpean. Abenduaren 23a bitarte, gutxienez hilabeteko iraupena izango duen erronka pertsonala hautatzen dute norbanakoek, euren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin. Hilabetero 100 lagun berri erronkara biltzeko helburua jarri dute egitasmoan eta momentuz, hasierako helburua betetzen ari dira: otsailetik urrira, 800dik gora erronkalari bildu ditu Baietz Hernanik!. Ekimenaren antolakuntzan diharduen Malores Etxeberriaren iritziz erritmo onean ari dira erronkalariak lortzen: “Helburua zen hilabeteko 100 parte-hartzaile berri lortzea eta helburu hori goitik jarri genuen, lortzea ikaragarria izango zela pentsatuz”.
Erronkalari bakoitzak helburu pertsonal bat hautatzen du izena ematerako garaian: Hizkuntza ohitura pertsona zehatz batekin aldatzea izan daiteke asmoa edo xede talde batekin; orain arteko hizkuntza ohitura euskarara ekartzea da hautatu beharreko erronka. Aldi berean, euskaraz hitz egiten ez dakitenek ere parte hartu dezakete egitasmoan, helburu gisa bigarren batek berari euskaraz egiteko eskatzea jarriz. Momentuz, egitasmoko parte-hartzaileen %89 da euskaraz hitz egiteko gai eta %11k euskara ulertzen du baina zailtasunak ditu hitz egiterakoan. Hilabete pasa ostean, jarraipen inkesta labur bat bidaltzen diete erronkalariei Euskara Ari Du elkartekoek eta bertan, erronkarekin jarraitu edo erronkaz aldatu nahi duten aukeratu behar dute.
Parte-hartzaileek, beraz, helburu espezifiko bat hautatzen dute ekimenean parte hartzea erabakitzen dutenean. Helburu hori izan daiteke eguneko 24 orduetan eta edonorekin euskarari eustea, edo pertsona jakin batekin duen hizkuntza ohitura aldatzea, bakoitzak berak aukeratutako erritmoan. Erronkari ekin diotenen gehienek, %72,7k, hizkuntza ohitura pertsona talde edo kolektibo batekin aldatzea hautatu du, pertsona konkretu bat aukeratu beharrean. Orain arteko parte-hartzaileek erronkak zein eremutan hartu dituzten aztertzean, ikusi daiteke %29,3k harreman posible guztietan euskaraz egitearen aldeko hautua egin duela. Horren ondoren, lankide, bikotekide, lagunarte eta senitartekoak izan dira gehien errepikatutako eremuak, hurrenez hurren.
Parte-hartzaileei aholku saio bat eskaintzen diete Euskara Ari Du-koek erronkari ekin aurretik. Bertan, zein zailtasun topatu ditzaketen aztertzen dute eta gomendioak ematen dizkiete. Hilabetero, jarraipen saioak ere egiten dituzte. Saio irekiak izaten dira azken hauek eta oso arrakastatsuak ez zirela ikusita, bertaratzeko deia espresuki erronkan ari diren hogei laguni zuzenean luzatzea erabaki zuten.
Jendearen balorazioekin eta iritziekin oso gustura daude elkartean. Hala ere, ariketa parte-hartzaile guztientzat dela zaila azpimarratu nahi dute: “Denentzat izaten da zaila erronka. Ia denek esaten digute hasieran kosta egiten dela eta halaxe da, ez da tontakeria bat; ohitura bat aldatzea ez da erraza, baina lortu daiteke” azpimarratu du Malores Etxeberriak. “Gehienek esan digute oso kontziente egin direla gaiaz, horretarako ere balio du egitasmo honek” gehitu du. Parte-hartzaileek hizkuntza ohiturak aldatzerakoan zailtasun handienak gertukoen dituzten pertsonekin dituztela ikusten du elkarteko dinamizatzaile Leire Otxotorenak: “Familiako kideekin eta bikotekidearekin zailagoa izaten dela esan digute. Badira lortu dutenak, baina lortu ez dutenak ere badaude”.
Ekimeneko erronkalarien artean badira hernaniarrak ez direnak. Leire Otxotorenak egitasmoak beste herrietako jendea ere ukitu duela dio: “Herriko enpresetara ere zabaldu dugu ekimena eta Hernanin lana egiten duten kanpoko jendea ere animatu da erronkalari izatera”. Izan ere, euskalgintzak begiz jota duen eremu garrantzitsuetako bat da lan mundua eta hor ere bere bidea egitea lortu du Baietz Hernanik!. Ekimena finantzatzeko laguntza bila jo dute hainbat enpresatara eta egitasmoarekiko interesa piztu zaie hainbati. “Enpresek ikusi dute beraientzat baliagarri izan daitekeela egitasmoa eta irailetik aurrera buru-belarri sartu dira, langileak lan eremuan hizkuntza ohiturak aldatzera animatuz” azaldu du Etxeberriak.
2018ko egitasmokoak erronka pertsonalak izan badira ere, kolektiboki jende asko ideia baten baitan mugitzeak ere bere garrantzia duela uste du Malores Etxeberriak: “Desafio indibidualak izateak inurri lana ematen dio egitasmoari, egunerokotasunean egin beharra. Kolektiboak, aldi berean, babesa ematen du, erronkalaria bakarrik dagoela ez sentiarazteko balio du”.
Horregatik, ekimena bestelako ekitaldiekin ere girotu eta babestu nahi izan dute orain arte. Kirola, generoa zein beste hainbat arlo euskararekin lotzeko hitzaldiak antolatu dituzte eta urte amaiera bitarte badituzte hainbat hitzordu finkatuta. Azarorako mintzodromoa antolatu dute Udal Euskaltegiarekin batera eta abendurako, ekimena amaitzeko ekitaldia egingo dute. Aurrera begira, Euskaraz Ari Du elkarteak ere badu erronka handi bat Leire Otxotorenaren esanetan: “Gure oraingo erronka, talde bezala, abendutik aurrera zer egin pentsatzea da. Honi jarraipena nola eman pentsatu behar dugu”. 2016ko egitasmoak sortutako olatuari emandako erantzuna izan da aurtengoa eta aurtengoak, dagoeneko, sortu du beste bat. Ikusteke dago zein izango den hurrengo desafioa.
Zenbat komunikazio egoeratan ateratzen da galtzaile euskara? Arduradunak ez duelako aurrez pentsatu hizkuntzak nola kudeatu, erresistentziak egoten direlako eta haiei erantzuteko argudioak prest ez daudelako… Soziolinguistika Klusterrak jendaurrean.eus gida ipini du... [+]
Argantzonera (Araba) iritsiko da asteazkenean Euskarabentura espedizioa, Gesaltz-Añanatik pasa ostean aurreko egunean. Hamar egun dira espedizioa hasi zela Atharratzen (Zuberoa). 15-17 urte bitarteko 125 Jzioquitar (Euskarabenturako parte-hartzaileek jasotzen duten izena... [+]
Erripako kaian euskaltzale ugari bildu dira euskaraz libre aritu ahal izateko sortu den mugimenduaren aurkezpenean. “Urte luzez bilbotarrek egindako lan ikaragarriaren ondorio eta ondorengo” izango dela adierazi dute.
Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.
Jaime Altunak Hizkuntzaren funanbulistak. Hizkuntza-sozializazioa kirol eremuan adin eta generoan ardaztuta doktoretza tesia uztailean bukatu du. Gaiaren ezagutza sakonetik eta aurrez beste ikerlariek idatzitakotik hurbildu da begirada berezi bezain zorrotzaz Gipuzkoako zenbait... [+]
Audiogidak frantsezez, alemanez, ingelesez eta gaztelaniaz daude. Biarritzeko turismo bulegoko zuzendari Genevieve Fontainek argudiatu du euskara ez dela “berehalako eskarietako bat”.
Haurren aurrean helduok heldu ekimena urriaren 19tik 29ra egingo da Hego Euskal Herriko 80 herritan. Protagonistak, batez ere, gurasoak izango dira eta bi helburu azpimarratu ditu Euskaltzaleen Topagunea antolatzaileak: batetik, gurasoek hizkuntza ohiturak aldatzeko pausoak... [+]
Euskarafobia legalaren historia legez lege eta arauez arau aztertu du Iñigo Urrutiak (1966, Jatabe-Maruri), Xabier Irujorekin batera. Horren emaitza da Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023) liburu mardula. Irujo atzerrian zegoenez, Urrutiarekin mintzatu... [+]
Umap Twitterreko euskarazko jardunaren biltegia 2010eko urrian hasi zen martxan, CodeSyntax-en eskutik. 2023an, hil egin da. Elon Musk-ek hil du, berak zer garen eta nor garen ez dakien arren. Umap-en hainbat zerbitzuren oinarri izan da, euskarazko txiolarien, hedabideen eta... [+]
Ekainaren 24an bigarrenez egingo da Euskara jalgi hadi plazara lagunarteko futbol txapelketa Lezaman. Euskal Herri osoko lau kirol elkartek hartuko dute parte, eta helburua kirolean ere euskararen erabilera sustatzea izango da.
Erronkaribarreko ehunka lagun biltzen duen urteroko zita ospatuko dute maiatzaren 20an Erronkariko herrian bertan. Uskararen Egunak 26. edizioa du aurtengoa, eta ibarreko herritarrak kohesionatzeko eta jendartea biziberritzeko ezinbesteko ekimena bihurtu da.
Errealitatea eraldatzeko, gauzak ahalik eta zehatzen ezagutu behar direla sinetsita dago Iñaki Iurrebaso Biteri (Legazpi, 1967). Soziologoa ikasketaz, ofizio horretan aritu izan da beti, hasi Donostiako Udalean, Aztikerren ondoren, eta bere kabuz gero. Azken zortzi urteak... [+]
Nafarroako 7. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak eman ditu jakitera Euskarabideak, Nafarroako Gobernuaren euskara zerbitzuak. 2021ekoak dira neurketak, eta bertan jasotako datuak laburbilduz, Kike Amonarriz soziolinguistak egin duen bezala, "ezagutzan irabaziak, erabileran... [+]
Amikuzeko Zabalik elkarteak aste honetan ekingo dio euskara hutsezko Otsail Ostegunak hitzaldi zikloen 26. edizioari. Aurtengoan, gainera, ekitaldia otsailetik martxora zabaldurik lau ez baina bost ostegunez burutuko dira hitzaldiak Donapaleuko Bideak gunean, duela gutxi arte... [+]