Maddi Noguera ataundarra musikaren munduan bakarka hasi zen 2015ean eta orain Maddi taldeko gidaria da, 2017tik hona hain zuzen. 2015ean, folk eta indie kutsuko sei kanta lasai biltzen dituen Ezagutu, onartu, maitatu bere lehen diskoa kaleratu zuen. Bilatu eta aurkitu duen bide berri batetik aurrera eginez, talde baten babesean, baina bere nortasuna galdu gabe plazaratu du aurtengo urrian Ying Yang bere bigarren lana.
Teknikari lanetan aritu den Karlos Osi nagaren laguntza estimagarriarekin soinu indartsua gauzatu dute taldekideek, melodiak, leloak eta moldaketak ederki landu dituzte, eta diskoan entzun daitezkeen pop-rock kutsuko kanta ederrak dira lan horren emaitza. Bateriak eta baxuak sortutako erritmo oinarri sendo baten gainean, gitarren akorde, marrazki eta ukitu politak entzun daitezke, eta Maddiren abesteko modua nabarmentzen da, bere izaera.
Harentzat kantak konposatzea terapia moduko bat da, barruak husteko, Maddi Noguerak berak onartu duenez, eta bere gogoetak, kezkak eta sentipenak kanten bidez azaltzen ditu, bere erara, ezkortasunean eta malkotan ito gabe. Azken batean, bizitzea bilaketa bat baita, mingotsa askotan, baina adore pixka batekin aurrera egiten saiatu behar baita, itxaropena galdu gabe: “Desertuan bilatzen, loreak non diren bilatzen nabil gau eta egun, desertuan ikasten; hotza badirudi ere bihotzean badu xarma, utziozu erakusten, altxorrak deskubritzen” (Ying Yang); “Mila zatitan inoiz ez apurtzeko, indarrez zaude orain, irribarrez distiratsu” (Nora); “Zurea omen den bidetik, noizbehinka zubiak eraiki, ziur zauden horren inguruan, ‘gai naiz’ errepikatuz” (Nahi gabe); “Desertu hila loratzen hasi zen, halako batean ernaldu egin zen” (Desertu hila).
Diskoan entzun daitezkeen kantak aurten konposatu ditu, mimo handiz. Kanta horiek jendaurreko emanaldietan aurkezten hasi dira jadanik Maddi (ahotsa eta gitarra elektrikoa) eta bere taldekideak, eskarmentu handiko musikariak, trebeak beren tresnekin: Pitxu (gitarra elektrikoa), Haritz (baxua), eta Julen (bateria).
Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022
--------------------------------------------
Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]
Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024
-------------------------------------------
Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]
DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024
----------------------------------------------
Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024
---------------------------------------------
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]
PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024
--------------------------------------------------
Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]
Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024
----------------------------------------------
Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]
Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024
----------------------------------------------------
Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]
Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024
---------------------------------------------
Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]
Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020
-------------------------------------------------------
Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024
------------------------------------------------
Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]
PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022
-----------------------------------------------
Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]
Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022
--------------------------------------------------
Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]
Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022
------------------------------------------------
Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]
Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa: Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024
-------------------------------------------------------
Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]