“Gure lehen kezka da Euskal Herriaren iraunkortasuna XXI. mendean”

  • Bea Akizuk (Soraluze, 1969) Eusko Ikaskuntzako bi eremu koordinatzen ditu, sozio-politika bata, eta gizartea eta aniztasuna bestea. Antropologoa formazioz, irakaskuntza, musika eta artean ere jardun du hainbat urtez. Erakundeko gainerako kideak bezala Eusko Ikaskuntzaren mendeurrenean buru-belarri dabil, besteak beste Euskal Herriko Lurralde(ar)en Liburu Berdea-ren gauzatzean. Liburu berde batek gai bati buruz askoren artean egindako hausnarketa biltzen du eta sarri liburu zuriaren atarikoa da, kasu honetan bezala.

     

Bea Akizu, Eusko Ikaskuntzako sozio-politika eremuko koordinatzailea. (Arg.: X. Letona)
Bea Akizu, Eusko Ikaskuntzako sozio-politika eremuko koordinatzailea. (Arg.: X. Letona)

Euskal Herriko Lurralde(ar)en Liburu Berdea egin du Eusko Ikaskuntzak. Zergatik?
Duela ehun urte antzeko erronka izan genuen, herri honek bere baitatik egin beharreko hausnarketan laguntzea etorkizun berri bat irudikatzeko. Orduan, oraindik jorratu gabeko bideak irudikatu behar ziren. Gaur, galdera berari erantzun beharrean gaude, baina egoera konplexuago batetik. Gizarte zibil oso aktibatua dugu, ezagutza gune desberdin eta askotan dago, euskal lurraldeak erakundetuta daude… Konplexutasun honi erantzuteko, gure etorkizuna erabakitzeko modu berritzailean erantzutea dagokigu.

Euskal lurraldeen kohesioa eta elkarkidetza ardatz hartuta, 2014an hasi ginen askoren arteko hausnarketa honekin. Hasieratik argi genuen logika gehigarria eta integratzailea aplikatu behar genuela, lankidetzan oinarritutako bidea ireki; begirada poliedrikoa jaso, ezagutza akademikoa eta praxitik datozen ezagutzak bildu.  hasi ginen Liburu Berdearen oinarriak jartzen.

Duela 100 urte Euskal Herriko lau diputazioetatik etorri zitzaion enkargua Eusko Ikaskuntzari. Orain nondik datorkio bultzada?
Eusko Ikaskuntzaren sorrera orduko elite sozialak, politikoak eta kulturalak bultzatu zuen lau diputazioen babesa eta zaintzarekin batera. Eusko Ikaskuntzaren kapitala pertsonak dira eta erakundeekin duen lotura. EIren potentzialitaterik handiena da pertsona desberdinen arteko solaserako esparruak eraikitzeko ahalmena eta duen lurraldetasuna izaera  –lurralde guztietan ondo kokatua dago eta begirunez hartzen da historian egin duen lanagatik–. Liburu Berdean ikuspegi desberdinak metatu ditugu hainbat esparruren bueltan. Pertsonetan oinarrituta, eragile eta erakundeen arteko konfiantza kateak bideratzean dago gure arrakasta.

Beraz, Euskal Herriko esparru sozio-politiko eta kultural ugarietako pertsonak daude lanean Liburu Berdean.
Halako hausnarketetara datozen lehenak dira Euskal Herria subjektu gisa hartzen dituzten sektoreak. Geruza gehiagotara zabaldu behar dugu, baina ari gara apurka. Askotariko fosilizazioei egin behar diegu aurre; politika egiteko era, ezagutza sortzeko eta zabaltzeko era… askoren artean ekin behar diogu gure etorkizunari, deliberazio esparru estrategiko berritzaileak sortuz eta taktikak beste eszenatokietan landuz.

Garrantzitsua da baita ere lurralde guztien narratiba biltzea. Askotan hitz egiten dugu Euskal Herriaz, baina bizkaitarrismotik edo EAEzentrismotik. Bakoitzak bere nortasuna du eta guztien artean elkar aberasten dugu.

Liburu Berdearen helburuetako bat da lurraldearen demokratizazioan sakontzea. Non dira horretarako klabeak?
Herritarren ahalduntze politikoa, deliberazioa, berdintasuna, bermea, behetik gorako erabakimena… Demokratizazioan oinarritutako gobernantza eredu berria sortzeko, herritarrek jarrera demokratizatzaileak sustatzeko, gizarte zibilak eta erakundeek egin behar dituzte euren deliberazio prozesuak, denon artean trukatzeko eta elikatzeko. Inteligentzia kolektiboa aktibatuko duen prozesu sakonaren aldeko apustua egin beharrean gaude.

Argazkia: X. Letona

Liburuaren sarreran deigarria egin zait honi guztiari erreferentzia egiten dion puntua hasiera samarrean egon beharrean 21. puntuan dagoela, Herritartasuna izenburupean.
Ordenak ez du garrantzirik lan honetan, osagai eta ikuspuntu oinarrizkoenak biltzea da inportanteena. Lau poltsa nagusi ditugu. Poltsa bat da nortasun anitzeko gure jendartea: zer gara eta zer nahi dugu izan? Nola eraiki proiektu partekatu bat? Nola sendotu herritartasuna? Beste bat lurraldea eta lurra: nolako harremana nahi dugu beste lurraldeekin, nola trinkotu harremanak? Hirugarren bat sozio-ekonomia da: sortu-banatu horretan, zer eta nola? Ze ongizate eredua behar dugu? Eta laugarren bat  demokratizazioan oinarritutako gobernantza da: zer harreman nahi dugu estatuekin? Europarekin? Zer nolako demokratizazio prozesuak behar ditugu aktibatu globalizazio prozesuari eusteko?

Eta honetan guztian ba al dago kezkarik Euskal Herriaren ideiaz? Euskal Herria indartzen edo ahultzen ari ote den?
Bai, gure prozesua 2014an Iruñean, Baionan eta Durangon gauzatutako dinamika parte-hartzailean oinarritzen da. Orduan bildutako eragileek eta herritarrek identifikatu zituzten erantzun beharreko kezkak eta erronkak. Lehen kezka zen Euskal Herriaren iraunkortasuna XXI. mendean eta hori sostengatzeko adarrak: sozio-ekonomia, sozio-politika, euskara eta errealitate sozio-kulturala. Beti geroa eraikitzeari begira.

Hego Euskal Herria frankismotik atera zenean ere hori zen kezka nagusietako bat. Orduan abiatu ziren Gernikako Estatua eta Foru Hobekuntza. 40 urtetan behar bezala baliatu dira tresna horiek Euskal Herriaren errealitatea sendotzeko?
Horren inguruan hainbat iritzi egon daitezke. Tresna horiek eman dizkigute gure autogobernurako bide bat Hegoaldean, aurrerapauso handiak eman dira eta oraindik badute potentzialitate handia. Baina, orduan egin zen bezala, orain ere posible ote dugu beste aurrerapauso bat eman? XXI. Mendeak planteatzen dizkigun erronkei erantzuteko, gero eta beharrezkoagoa ikusten da eredu eta marko berrien premia. Batez ere demokratizazioari begira eta, honetan, gakoak dira herritarren borondatea errespetatzea eta lurralde bakoitzaren erritmoa kontuan hartzea. Esate baterako, Europari begira, berau egituratzeko printzipioak herritarrak eta herriak ziren, baina gero estatuen eta merkatuen Europan bilakatu da. Beraz, erakutsi diezaiokegu Europari hasierako printzipioetan oinarritutako beste harreman mota bat posible dela?

Euskal Herrian askok pentsatzen du lurralde administratiboen zatiketa horrek ekarri duela bakoitza berean zentratzea eta ikuspegi orokorra galtzea.
Kezka hori ere atera da. Sektorekako hainbat harreman badira, baina gero ez dugu ahalmenik –gure beldurrak ere hor daude– beste erabateko lotuneak sortu eta hainbat esparru trinkotzeko. Hainbat klusterretan badira loturak, euskalgintzan ere bai… baina dugun kultura politikoak ez digu lagatzen pentsatzen maila instituzionalean ere beste modu batera aritu daitekeenik. Horregatik ematen diogu indarra gizarte zibilari, herritarrak, erakundeak eta akademia herri proiektu klabean aktibatzeari.

Komunikazioaren esparrua gaur egun giltzarritzat jotzen da herri baten nortasun osagaiak eraikitzeko. LARRUN honetan Josu Amezagak dioenez, ez dago nazio komunikazio espaziorik Euskal Herrian. Oso ahulak gara alde horretatik.
Hala da, bai. Komunikazio sistema sendo bat gakoa da elkar ezagutzeko eta dugun agenda komunikatiboaren hegemonia apurtzeko. Euskal Herria desagertu egiten da eskaintzen diguten agenda horretatik, lurraldeen eta ikuskeren arteko gatazkak elikatzeko agendak dira eta ez lotuneak, zoru komunak eta proiektu partekatuak osatzen lagunduko digutenak. Kohesio bideak irudikatzen laguntzeko erantzukizun izugarria dute komunikabideek.

Ardura instituzionala dutenen artean, ba al da  borondaterik komunikazio esparru hori eraikitzeko? Esparru horretan gabiltzanok sarri boluntarismo ariketa handia egin behar dugu hori sinesteko.
Hala da bai. Baikorragoak garenok badakigu maratoian gaudela, baina ez zenbat kilometroko maratoia den. Zaila da eta gainera ohituta gaude halakoei gure gotorlekutik erantzuten. Komunikazioa esparru garrantzitsuetako bat da, hezkuntza sistema beste bat, unibertsitatea… Ongi gaude, aurrerapauso handiak eman dira, baina krisialdia hor nabaritzen da. Erakundeek berritzaileak eta oso ausartak izan behar dute. Ohikoan gizarte zibila erakundeen aurretik dabil. Horregatik, sinetsi behar dugu gizarte zibil sendo batek lagunduko diela erakundeei beldurrak uxatzen eta eraberritzen. Ezin dugu erakundeen tokia hartu, ezta haiek bortxatu, bakoitzak gure betebeharrak eta erritmoak ditugu, baina ausartak izatera lagundu bai.

Azken 40 urteetan ez gara gai izan festa bateratu bat egiteko Euskal Herrian, ezta liburutegi nazional bat ere, estatistika erakunde instituzional bateratua… eta berdin herri baten nortasun bateratua eraikitzeko beste hainbat alorretan. Maratoi latza aipatzen duzuna.
Bai, eta berau egiteko klabea da ulertzea hori askoren arteko lana dela. Euskal Herriari begira lan egiten duenak zailtasun handiak ditu datu bateratuak eskuratzeko, erakunde bakoitzaren diru-laguntzetan arakatzeko, bestelako deialdiak oso egituratuta daude euren esparruetan eta oso zaila egiten da handik harantzago joatea, dauden tresnak ez daude prestatuta osotasuneko logika horri erantzuteko.

Ezaguna da ur berotan dagoen igelaren kasua, apurka berotzen da hura eta igela goxo, baina ohartu orduko ura gehiegi berotu da eta igela hil. Ba al da halako arriskurik Euskal Herriarekin?
Kezka hori da, eta lortu behar dugu kezka horretaz gizartea ohartaraztea. Guk nahi dugu herritarrak bere barneko indarrak aktibatzea, ohartaraztea bere ongizatea nortasun kolektiboa aktibatzetik datorrela eta horrek, gainera, lagunduko digula Europan eta munduan kokatzen. Liburu Berdearen prozesuan ari garenak hainbat ikuskerakoak gara, baina hortaz jabetzen gara, partekatzen dugun zorua da. Gizartea ez dago lo, baina konektatzea falta zaio.

Baina ez gaitezen engaina, botere politikoa klabea da Euskal Herri mailako edozelako proiektu eraikitzeko. Erabiltzen ari gara dugun botere politiko hori norabide horretan?
Hori da kontua. Lurralde desberdinetako gizartean botere maila bat duten eragileak bildu eta elkarrekin solasean jartzen ari gara eurentzat ohikoa ez den eszenatoki batean, eratzailea izan daitekeen herri proiektu baterako oinarriak eztabaidagai hartuta.

Eta ba al dute horretarako borondaterik?
Intentsitate desberdinarekin, baina bai. Liburu Zurirako planteatuko ditugun oinarriak norabide horretan doaz, indar politiko horiek elkar lanean jartzera. Abiadura desberdinak egongo dira, ekimen batzuk geldoagoak, baina izan behar dira praktikara ere eramateko moduko ekimenak. Ideia edo ekimen batzuk izango dira politika publikoetan berehalakoan abiarazteko modukoak eta beste batzuk konfiantza, sareak eta harremanak garatzeko bideak.

Liburu Zuriaren oinarrietan hitz egiten da epeen gainean?
Finkatuko dira halakoak, baina gure Liburu Zuria batez ere maratoiarekin lotua dago. Liburu Zuria ez dator inongo instituzioren enkargutik, gizarte zibiletik dator eta oraindik lokarri eta sinergia ugari lotzeko ditugu. Baina lortu dugu izaera, lurralde eta jatorri ezberdinetako mila pertsona aktibatzea hausnarketa prozesu honetan, eta hori asko da. Liburu Zuriak konpromisozko oinarriak izango ditu.

Liburua bera noizko bukatu nahi da?
Aurten landuko duguna 2019an gauzatzeko modukoa izango da. Gai batzuek epe luzera begiratuko dute. Kulturaren arloa eta hezkuntza sistema ez ditugu asko sakondu oraindik. Baina gobernantza demokratikoa, ongizate eredua, aniztasunaren kudeaketa eta euskaraz bizi nahi duen komunitatearen alorrean, adibidez, agenda konprometituak sortuko dira, arkitektura eta bide-orri batekin. Uste dut aurten aterako denarekin izango dugula hiruzpalau urterako bultzada, gero beste aurrerapauso bat eman beharko da, etengabeko konplizitateak kateatuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Herria
Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Betiereko Wagner

'Tristan und Isolde' opera

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]


Zestoan euskararen erabilera handitzea helburu, aisialdia doan baliabide urriko haurrentzat

Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita

52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-30 | Gorka Intxausti
Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


Eguneraketa berriak daude