Baratxuria, Allium sativum, sekula ez da falta gure sukaldean. Lehortutako buru-sorta zintzilik urte osoan, eta berria lehen sei hilabeteetan. Etxetik baratzerako bidea hartzen ari dira orain baratxuri buruak eta aleak, ereintza sasoia. Gero ere, ereintza garaitik kanpora, makina bat bider joan beharko du baratxuriak baratzera. Baratzeko beste landareen gaitzei eta izurriteei aurre egiteko oso ona da baratxuria.
Gutako asko bezala, baratxuriaren usainak landareetan kalteak sortzen dituzten intsektu ugari uxatzen ditu. Eraginkorra da zorriekin, akaroekin eta har askorekin: Harren artean, adibidez, lan ederra egiten du aza jendearen izurrite ezagunena den harraren aurka.
Lan horretarako baratxuria beratu egin behar da: eduki egun betez 100 gramo baratxuri txikitu goilarakada pare bat liho oliotan . Iragazi, litro bete ur erantsi eta bertan eduki astebetez beratzen. Intsektuak uxatzeko landarea bustitzeko orduan, urardotu are gehiago: %5 baratxuri ura eta %95 ur hutsa. Animalia basatiei ere, orkatzei, adibidez, ez zaie baratxuria gustatzen, usaindu ordurako muturra okertu eta alde egiten dute baratze sagasti eta abar pakean utziz.
Zenbaitek baratxuria han eta hemen, toki ugaritan ereiten dute. Usain guztia sail bakar batean bildu beharrean, denean heda dadin, uxagintzan.
Gaitzak sortzen dituzten onddoen aurka (mildiua, gorrina, zurina, muxikaren lepra, monilia eta abar) irakinda edo egosita erabiltzen da: jarri 100 gramo baratxuri ale (txikitu beharrik gabe) litro bete uretan eta irakin 20 minutuz gozo-gozo, estali eta utzi 10 orduz hozten eta pausatzen, iragazi eta lainoztagailuarekin busti landarea. Gaitzari aurrea hartzeko, 3-4 egunero, busti ondo landarea, goi eta behe. Onddoa sartu bada, busti egunero, hamar bat egunez. Hazitegietako landaretxoen gaitzaren aurka, ureztatu baratxuri-egoskinarekin.
Jakia eta jakintza dakartza oraintxe ereiten ari garen baratxuriak. Jateko gutizia eta nekazariarentzako adiskide mamia.
Datorren uztailean izango al dugu lanik? Izango al dugu labore uzta biltzeko lanik? Gure aldean, etorkizuna planifikatzeko eta antolatzeko gaitasun handia dute landareek; ia landare guztiek. Bere zikloa biziko den tokian gertatuko diren gorabeheretara egokitua izango da... [+]
Omiasainduz fruitu guztiak sartuak” dio esaerak. Mandio bete sagar, kuia eta kiwi da geurean (Malus domestica, Cucurbita maxima eta Actinidia chinensis). Beste asko bete arto (Zea mays) izango dira; edo bete babarrun (Phaseolus vulgaris); patata (Solanum tuberosum), tipula... [+]
Baratzerik ba al duzu? Umetan etxean ezagutu ditudan bi baratzeek murria zuten, horma, alegia. Batek buelta osoan, alde bakarrean besteak. Murriak ondo erabilita, baratzeak mesede galanta izango du. Babesgunea sortuko du: komeni den tokian itzala egiteko jarriko da, edo haize... [+]
Arratsalde honek ematen didan oihartzuna baliatu nahi dut esan eta irakurlea jakinaren gainean jartzeko: urteko egun luzeenak joan dira eta gaua luzatzen eta egun argia laburtzen hasi da. Honek ondorio latzak izango ditu landareengan, eta sahieska guregan.
Hasi berria dugun eta... [+]
Landagailuarekin zuloa egin eta landarea sartu. Aurtengo udara berotuko duen minaren piperminak (Capsicum annuum) landatuta daude. Pentsatze hutsarekin hortzak izerditan jarri zaizkit.
Gure herrian Oria ibaia errio bihurtzen da, eta bere alde batera zein besterako... [+]
Gorritik ekiten dio sasoi berriari laharrak, Rubus fruticosus eta Rubus ulmifolius. Zurtoin gorrian kimu eta hosto berriak gorri-gorriak dira, laster berdetuko badira ere. Udazkenean, hotzak azala erretzen dionean ere, hostoak gorritu egingo dira. Gurienean gorri, eta zahar... [+]
Uzta gehienak burutu dira. Landareen zikloaren amaiera hazia da, beste landare berri baten zikloari hasiera emango diona, alegia. Uzta ganbararatzen dugunean fruituak edo haziak jaso ohi ditugu, eta bietatik jango dugu negua berotzeko. Landareak ikaragarrizko indarrak bideratu... [+]
Baratxuriaren sasoia hemen da. Baratxuria ereiteko sasoia. Bere uztarena geroago izango da, eta hura buruan ekin behar lanari. Burua buruan, baratxuriarena zeurean. Baina denok ez dugu baratxuriaren burua helburu. Gero eta maizago ikusten da baratzeetan berdetarako ereindako... [+]
Beldurkundea ez, baina begirune eta lotsa arteko zerbaiten punttu batekin erantzuten dut, gero eta maizago, landareetan ia edozer galdetzen didanari. Eta punttu hori gero eta handiagoa da.
Berdantza-bart galdetu zidan batek ea tomatea (Solanum lycopersicum) noiz erein behar... [+]
Dagoeneko landatuta beharko luke tipulak (Allium cepa), baldin eta udako egun luzeenetara burua ederki osatuta iristea nahi bada. Otsaileko ilbeheran dela onena dio Oiartzungo Artamugarriko Felixek. Hala ere, bere buruari nasaitasun polita ematen dio, esaerak, nonbait, honela... [+]
Kataluniako Puigcerdá herria mendian da, Pirinioetan, 1.200 metroko altueran; negu gogorren bizitokia. Hemen klima zakarragoa bizi genuen garaiak gogora ekartzen ditu hangoak.
Ehunka urtean aza (Brassica oleracea) jan dute han, gure moduan. Toki hotzetako hotz... [+]
Bururik gabeko azak, Brassica oleracea var. acephala edo var. viridis, aza galegoa eta galego-aza esaten diogu hemen. Galizian aza da; aza arruntena, alegia. Zopa berdea egiteko erabiltzen da, eta aintza handian dute. Euskal Herritik abiatu eta Atlantikoaren ertzari segituz... [+]
Sona gehien duen azafraia, Crocus sativus, espainiarra da. Mundu guztiak azafrai espainiarra saltzen du. Munduan ekoizten den azafrai ugari Espainiara joaten da, eta bertakoa balitz bezala saltzen da. Ikaragarrizko lapurreta dago antolatua. Garestia da, oso garestia, eta... [+]
Zolda-belarrak (Symphytum officinale eta Symphytum tuberosum) auzolanerako iaioak dira. Beren ingurua, beren bizimodua osatuko duen ekosistema sustatzeko ikaragarrizko lana egiten dute. Adeitsuak dira aldamenean dituztenekin, eta maitagarriak dira. Batez ere, fruitu-arbolak... [+]
Baratzean oraindik aldatu gabe ditut. Nire bihotzeko fruituak. Ameriketatik ekarriak; ondo ekarriak, alajaina. Geure herriko erriberetan ematen dira onenak. Finak, samurrak, leunak, sotilak... Piperrez ari naiz, Capsicum sp; ez edozein piperrez, ordea. Bada makina bat, lodi,... [+]