Jubilatuta dago Luis Angel Gaintza (Bilbo, 1942), baina inola ere ez geldi. Bilboko kaleetan txistulari, plaza dantza saioetan dantzari eta Bilbo Kantari zuzentzen ikusiko dugu, baina batez ere alderdi, sindikatu eta kultura elkarte gehienetan ezagutzen dute, hainbat agiritegirentzat aldizkari, kartel, panfleto eta bestelako denetariko dokumentazioa biltzen ibili baita azken 40 urteotan, musu-truk.
.
Nola hasi zinen agiriak biltzen?
Euskarazko idazlan lehiaketa antolatu genuen 1977an Deustuko ikastolakook, Euskera, gauzarik nagusiena lelopean, eta 3.800 idazlan jaso genituen Euskal Herri osoko ikastoletatik. Bilboko Astoria zinean egundoko jaia antolatu genuen eta idazlan guztiak Euskaltzaindiara bidali genituen, bertan gorde zitzaten. Hainbat hedabidetan egin genuen bira eta Deia jaio berrian Amatiñok elkarrizketatu gintuen; artean Egin sortu gabe zegoen. Berak aipatu zidan bazela Lazkaon monje beneditar bat, Juan Jose Agirre, klandestinitate garaiko gauzak jasotzen hasi berri zena. Nobizio aldia Montserraten egina zuen Agirrek, han ikusi zituen katalanak horrelakoak jasotzen eta gordetzen eta gauza bera hemen egitea pentsatu zuen. EGIn ibilia nintzen eta Gudari aldizkariaren ale batzuk gordeak nituen, panfletoak, ikurrinak, Sabino Aranaren irudia zuten plantxak... Postaz hasi nintzaion materiala bidaltzen eta halako batean bisita egitea deliberatu nuen, aurretik telefonoz abisatuta.
Hasieran Agirre ez omen zen zutaz fio.
Ordurako ETAren inguruko hainbat agiri jasoak zituenez, txakurra ote nintzen susmoa hartuta egon zela kontatzen du berak, eta lehen bisita hartan, badaezpada, zenbait gauza ezkutatu zituela, organoaren barruan-eta. Ondoren emaztearekin joaten hasi nintzen eta hura uste ona hartzen hasi zen apurka-apurka. Agirrek egiten zuenak guztiz liluratu ninduen, pegatinetatik hasi eta zapaldutako panfleto zikinetaraino sailkatu eta artxibatzen zituelako.
Orduan harentzako agiri biltzailea bilakatu zinen.
Saltzaile lana egiten nuen enpresan, Euskal Herri osoko fabrikak bisitatzen. Lanerako egin behar nituen bidaiak baliatzen nituen herriz herri gauzak jasotzeko, baina jubilatzeko unea heltzean hura bukatu zen. Orduan, 2004an, bilketa lanari jarraipena eman ahal izateko, Lazkaoko agiritegia, Labayru Fundazioa eta Antso Jakituna Fundazioa bildu eta Euskodok elkartea sortzea adostu genuen. Alde batetik lan horri seriotasuna emateaz gain, lehen, enpresaren kostuz ordaintzen ziren bidaiak eta gastuak ordaindu eta diru laguntzak jaso ahal izateko
Hiruentzat egiten duzu bilketa lana?
Bai, eta gehiagorentzat ere bai. Hasieran Lazkaorako hasi banintzen ere, gero Labayru ezagutu nuen eta haiek ere eurentzat jasotzea eskatu zidaten, gero Euskaltzaindiako Arana Martijak, gero Antso Jakituna Fundazioko Carmen Gómezek, Nevadako Jon Bilbaok… Lonjan 16 kutxa izatera heldu naiz, beste hainbeste jasotzailerentzat bildu izan baitut.
Lan hori ez luke berez administrazioak egin beharko?
Bai, baina lan honetan ez dago argazkirako jartzerik, ez dago mozteko xingolarik. Lan zikina ez balitz, segurutik administrazioan departamendua egongo litzateke kultura arloan herrietan sortzen dena jarraitzen.
Irizpideren bat baduzu dokumentuak jasotzeko?
Kultura edo politikari buruzkoak dira, baina hortik aurrera ez dut bereizketarik egiten, guretzat denak balio du. Denetariko tokietan izan naiz beso zabalik hartu naute. Jaurlaritzarentzat aritu izan banintz agian uzkurrago jokatuko zuten, baina Lazkaoko monjearentzat zela eta denek eman izan didate. Batzuetan, baten batek “hau ezin dizut eman, barneko agiria da eta” esaten zidan, baina azkenerako agiriok lortzen nituen, trukean monjearen otoitzen bat aginduta. GALek Santi Brouard hil baino astebete lehenago harekin izan ginen Agirre eta biok bere kontsultategian, HASIren agiri batzuk Lazkaora eramateko eskatzen.
Estatusik gabeko euskarriak dira askotan.
Guk material iragankorra deritzogu, agertu bezala desagertzen diren dokumentuak, jendeak garrantzirik ematen ez dielako. Labayrun 80.000 kartel inguru daude pilatuta eta itzelezko pegatina bildumak daude. Astelehenero 20 bat jubilatu ibiltzen gara han, dokumentuak sailkatzen. Asko galdu da. Nire kalkuluen arabera Euskal Herrian sortu diren materialen %2 inguru jaso dugu soilik.
Eta zertarako balio dute gero, ikerketak edo egiteko?
Garai bateko eta egungo jai egitarauak alderatuz ikertu dezakezu zer egoten zen lehen eta zer dagoen egun. Kartelak, pegatinak… denak dira garrantzitsuak. Politika tesi asko egin dira Lazkaoko agirietan arakatuta. Euskal Herriko historia garaikideari buruzko ikerketaren bat egin nahi duenak derrigorrezkoa du Lazkaora joatea.
Zer jarraipen izango du bilketa lanak zuek ez zaudetenean?
Instituzioen aldetik serio hartu beharko lukete gaia baina ez gure bidez. Ikusi beharko lukete zer ari garen egiten eta beraiek bilketa egiteko modu bat antolatu, aspalditik ari naiz hori esaten, bestela etorkizun iluna izango du lan honek gu desagertzen garenean.
“Saltzaile lanagatik enpresetara elegante jantzita ibili behar izaten nintzen, gorbata eta guzti, eta lanak amaituta, adibidez, tokian tokiko herriko tabernara sartzen nintzen. Haiek susmo aurpegiak! 40 urteotan denetariko jendea ezagutu dut: ezkerrekoak, eskumakoak, anarkistak…Ni denengana joaten nintzen, inoiz Fuerza Nuevak Buenos Aires kalean zeukan egoitzara ere bai. Ez diot inoiz inoren koloreari erreparatu, eta denek denetarik eman didate. Sakelakorik ez zegoen orduan, eta koadernotxo batean apuntatzen nituen helbideak eta kontaktuak”.
Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]
"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.
Egun hartan Espainiako Poliziak bost langile hil zituen eta dozenaka zauritu. Orain, identifikatu gabeko beste zazpi zauritu aurkitu dituela iragarri du Martxoak 3 elkarteak. Oraindik, alabaina, ez dute lortu zauritutako beste 20 pertsona identifikatzea.
Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]
Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala... [+]
“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun... [+]
La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]
1944an, Stauffenberg-en agindupean, Hitler bonba batekin hiltzen saiatu ziren, soldadu eta herritar alemaniar batzuen artean prestatutako ekintza baten. Hurrengo hilabeteetan naziek 90 pertsona exekutatu zituzten ekintza haren ondorioz.