Doughnut esanda, Simpson zaleek Homer edo Wiggum polizia ikusiko dituzte erroskillak irensten. Telesail eta film estatubatuarretan oso errepikakorra da donutsa, alferkeria eta sabel borobilduaren irudia.
Kate Raworth ekonomialariak irudi honekin apurtu du ustekabean. Berariaz, ekonomia neoliberalaren irudi klasikoa irauli du: etengabeko Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkundea irudikatzen duen goranzko grafikoa borobildu egin du, donuts itxura emanaz. Oxford Unibertsitatean irakasle da Raworth eta bere Donutsaren ekonomia teoriak hautsak harrotu ditu.
Txalogarria iruditzen zait akademiaren mundutik, hain teoria aparta sortu izana helburu xume baina ezinbesteko batekin: nola azaldu fakultateko gazteei XXI. mendean ekonomia nola ikusi eta ikasi behar den? Nola eman zentraltasuna, ohiko teoria ekonomiko klasiko, liberal eta neoliberalek marjinetara zokoratzen dituzten aferei?
Ez dira izan lobby enpresarialek, ez elite ekonomikoaren interesek, ezta aldizkari zientifikoetan argitaratzeko grinak ere teoria hori marraztera bideratu dutenak. Bere kezka pertsonalek eta bizitzako bideek eraman dute horretara: Zanzibarreko emakume ekintzaileekin lanean ibili da urteetan, Nazio Batuen Erakundean aritua da Giza garapena txostenaz arduratzen den lantaldean eta Intermon Oxfam-en ikertzaile izan da. Jendartearen bizitzeko funtsezko beharrek kezkatzen dute, emakumeen, pobretuen eta zapalduen arazoez eta lurraren kolapsoaz arduratzen da. Asko edan du ekonomia feminista, ekologismo, eta bestelako teoria erradikaletatik.
Txalogarria iruditzen zait akademiaren mundutik, hain teoria aparta sortu izana helburu xume baina ezinbesteko batekin: nola azaldu fakultateko gazteei XXI. mendean ekonomia nola ikusi eta ikasi behar den? Nola eman zentraltasuna, ohiko teoria ekonomiko klasiko, liberal eta neoliberalek marjinetara zokoratzen dituzten aferei?
Bi zirkulu zentrukidek osatzen dute Donutsaren ekonomia. Honela, barnealdeko zirkuluak esparru soziala irudikatzen du eta bertan jendarteak bizitzeko funtsezkoenak dituen beharrizanak taldekatzen dira: osasuna, etxebizitza, elikadura, ekitatea, justizia... Bitartean, kanpoaldeko zirkuluak ingurumenaren beharrak jasotzen ditu. Horretarako planetaren bederatzi muga nabarmentzen ditu: aldaketa klimatikoa, lurren erabilpena, bioaniztasunaren galeraeta kutsadura kimikoa, batzuk aipatzearren.
Irudia multidimentsionala izateaz gain, oso dinamikoa ere bada. Izan ere, herrialde jakin baten ekonomiak une jakin batean duen “osasun” egoeraren erradiografia egiten du. Esate baterako, aldaketa klimatikoaren espazioa kolore ilunagoz tindatuta marrazteak muga hori sobera gainditzen ari garela erakusten du. Edota esparru sozialean, berdintasunaren espazioa zenbat eta ilunago tindatuago egoteak, desberdintasun sozial jasanezinak dituen ekonomia irudikatzen dute. Ekonomiaren ongizateari argazkia egitearekin bat, alarmak pizten ditu ekonomia jakin horrek eragiten dituen gehiegikeriak salatuz.
Raworthen teoriak teoria ekonomiko hegemonikoaren zutabeak eraitsi egiten ditu. Amaitu beharra dago BPGaren hazkunde mugagabea helburutzat izatearekin. Usu, teoria ekonomikoak hazkunde jasangarria deitu izan duenak, zerikusi gutxi izan du planetaren mugekin: denboran irauten duen etengabeko hazkundea baizik. Hitz gutxitan, ingurumenaren mugak eta jendartearen beharrak kontuan hartzen dituen ekonomia irudikatu du Kate Raworthek.
Trebakuntza saio bat prestatzen ari nintzela, deskubritu nuen Raworth eta aurkikuntzak erabat sorginduta utzi ninduen: errealitatetik eta errealitatearentzat sortuta dagoen teoria dela esango nuke. Errealitatearen beharretatik abiatuta, ikasleentzat diseinatuta. Kasualitate hutsez topatu nuela pentsatu nuen hasieran, baina berez, inkontzienteki bilatu egin nuen galdera bati erantzun nahian: nola azaldu daiteke ekonomia era tentagarri eta errealago batean?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]