Bartzelona, 1939ko maiatza. Teresa Amatller (1873-1960) filantropoa eta Antoni Amatller txokolategile ezagunaren alaba etxera itzuli zen, Espainiako Gerra Zibila amaituta. Orain jakin izan dugunez, Donostian igaro zituen gerrak iraun zituen urteak.
Horixe dio Walter Cook hispanista estatubatuarrak Josep Gudiol Teresaren arte aholkulari errepublikazaleari data horretan bidalitako eskutitz batek. Berriki, Guillem Cañameras historialariak bien arteko lau gutun aurkitu ditu eta Sapiens aldizkariak esklusiban eman du horien berri. Testu horiei esker dakigu, uztailaren 18ko altxamendu militarrak Katalunian porrot egin ondoren, Amatller Turinera joan zela ihesi, 1937ko uda Parisen igaro zuela, baina urte hartako urriaren 4an dagoeneko Donostian zela eta han geratu zela gerra amaitu arte.
Teresa aitaren txokolate enpresako eta Passeig de Gracian dagoen Amatller etxeko oinordekoa zen –Amatller etxea Josep Puig i Cadafalch arkitektoaren obra modernista da, Antoni Gaudíren Batlló Etxe ezagunaren ondoan dago eta bisitarientzat irekia dago egun–. Ondasunak konfiskatu eta etxea espoliatuko zioten beldur egin zuen alde Kataluniatik eta, beste 60.000 katalanek bezala, lurralde frankistan hartu zuen babesa.
Donostia erraz erori zen frankisten eskuetan 1936ko irailean. Gerrak ez zuen hondamen handirik eragin eraikinetan, baina Unidad egunkari falangistaren arabera, donostiarren %48k hiritik ihes egin zuen frankistak sartu zirenean. Madrildar eta, batez ere, katalan askok zona errepublikarretik ihesi Gipuzkoako hiriburura jo zuten orduan. Errepublika baino lehen errege familiaren udatoki izana, goi-burgesiaren babesleku bihurtu zen.
Teresa Ametllerren egonaldiaz ez daukagu xehetasun handirik, “lagun batzuen etxean” geratu zela besterik ez. Baina zona nazionalean babesa hartu zuten gehienak ez ziren falangistak eta ez zuten profil politiko zehatzik. Kontserbadoreak eta katolikoak ziren, eta haien kezka nagusia estatus sozial eta politikoari eustea zen. Eta gerra ahalik eta modu erosoenean pasatzea. Niza, Biarritz, San Ignacio, Hispano-Americano edo Príncipe de Saboya hoteletan bizi ziren asko. Gros auzoko etxeetan beste asko; hainbeste katalan hitz egiten zenez, auzoari Barceloneta esaten omen zioten. Gozotegietan panelletak saltzen zituzten eta urdaitegietan butifarrak.
Eta hirian ez zen soilik kultura gastronomikoa zaintzen; La ametralladora eta Vértice aldizkari falangistak bertan argitaratzen ziren eta, hala, hiria frankisten kulturgune nagusia izan zen gerra garaian. Gerra amaitzean, Teresa Amatller eta enparauak etxera itzuli ziren atzean utzitako jardunari berriro heltzeko. Baina Donostiak urte haietan izandako “loraldia” gainbehera zetorrela zirudienean, Francok erabaki zuen udak igaroAieteko jauregian igaroko zituela.
Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]
Plataformak ostegunerako Iruñeko udaletxe plazan elkarretaratzea deitu du 18:30erako, hiru alderdiek eraikinarekin izandako jarrera salatu eta eraistearen aldeko hautuan berresteko.
Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]
Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.
Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]
Iruñea, 1939. Urte hasieran, hiriko zezen-plaza kontzentrazio-esparru modura erabili zuten frankistek. 3.000 gerra presorentzako edukiera izan zuen ofizialki; Nafarroan une horretan fronterik ez zegoenez, gerra presotzat baino errepresaliatu politikotzat jo behar dira han... [+]
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]
"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"
Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.
Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]
Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.