Moncloara iritsi zenetik PSOEren Espainiako Gobernuak esan du enpresa eta fortuna handiei eragingo dien erreforma fiskala egin nahi duela. “Tobin” tasa edo antzeko zergak ekarriko lituzke erreforma horrek eta Sicav kapital aldakorreko inbertsio-sozietateen egoera fiskala ere aldatuko luke. Tobin tasa finantza transakzioei eta Sicav horiei jarritako zerga litzateke, azkeneko horiek baitira ondasun handia dutenek euren aurrezkiak bideratzeko erabiltzen duten tresna gogokoena. Erreforma horrekin, pentsio publikoak sostengatzea errazagoa litzateke. Izan ere, pentsioak blindatzeko mobilizazio handiak izaten ari dira Espainiako Estatuan, bereziki Hego Euskal Herrian.
Baina Espainiako Gobernuaren asmoa jadanik kapitalismoaren jomugan dago, hura ordezkatzen duten burtsako enpresa eta bankuek erasoaldia hasi dute erreforma eragozteko. Duela egun gutxi CNMV Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko presidentea Tobin tasaren eta Sicaven gaineko zergak aldatzearen kontra azaldu zen. Bere argudioa: “Halako zerga batek gure merkatuaren lehiakortasuna kaltetuko luke”, eta gainera, Sicavak “espainiar finantza sektorerako negozio garrantzitsua dira”. Hala, zerga sistema aldatzeko saiakera eginez gero, “kapitala beste merkatu batzuetara joango litzateke”.
Bistan da erasoaldi kapitalistak egungo espainiar gobernua geldiarazi nahi duela bankuetako eta enpresetako bere kide pribilegiatuen interesak eta negozioak babesteko. Hain dira “patriotak”, etekin handiagoak pilatzen segitu besterik ez dutela nahi. Haiek ez dute pentsio publikorik behar, jende gehienak bezala. PSOEren Gobernuak ezin du amarru horretan erori.
Joan den astean, Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Akordio batetik “urrun” daudela adierazi dute eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa... [+]
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Kamioiak ez sartu ez atera. Horrela eman dute goiza BSHko Eskirozko lantokian. Parez-pare langileak aurkitu dituzte protestan. Hilkutxa batekin, elkarretaratze formatuan lehenbizi eta Foruzaingoak esku hartu behar zuela jakin dutenean eserialdia egin dute erresistentzia pasiboa... [+]
Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.
Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan zitekeen, orain arteko oihanak zainduta eta bioaniztasuna... [+]
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]
2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]
Tesla autoen salmentak, esaterako, %30 jaitsi dira urtea hasi denetik. Danimarkan beste hainbeste jaitsi da AEBetara oporretan joango direnen erreserba kopurua. Eta Suedian, inkesta baten arabera, hamarretik zortzi prest leudeke produktu estatubatuarrei boikota egiteko.
Buñueleko (Nafarroa) kasuan, 34 urteko gizona makina batean harrapatuta geratu da. Arratzun (Bizkaia), aldiz, garabiak goi-tentsioko linea bat ukitu ostean hil da 61 urteko gizona.
Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]
Institutuko giza baliabideak hobetzeko eskatu dute irakasleek, ikasleei kalitatezko arreta eman ahal izateko. Kartelekin eta pankartekin itxaron diete irakasleek lehendakariari. Jaurlaritzako ordezkariek ikastetxeko zuzendaritzari esan diote ez zutela "horrelakorik... [+]
“Beste alde batera begiratzea” leporatu diete erakunde publikoei, eta baita eskualdeko borroka defendatzea ere.
Ubidekoak (Bizkaia) dira Imanol Iturriotz eta Aritz Bengoa gazteak. “Lagunak gara txikitatik, eta beti izan dugu buruan abeltzaintza proiektu bat martxan jartzeko ideia”, azaldu du Iturriotzek. Nekazaritzari lotutako ikasketak izan ez arren, baserri munduarekin eta... [+]
Tasa edo zerga turistikoaren eztabaida urtetan luzatzen ari da, erakunde publikoetan ordezkaritza duten indar politikoen artean zabala den arren ezarri beharraren gaineko adostasuna. Eztabaidetako bat da zerga hori zein erakundek kobratuko duen: zenbait udalek (tartean... [+]