Iraultza txikien akanpada

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Indarberritua ateratzen zara horrelako esperientzietatik. Guztiz. Zubietan (Gipuzkoa) bildutako 400dik gora lagunek ez dugu erraz ahaztuko asteburu eguzkitsu horren trebakuntza. Lurralde Askearen lagunek prestatutako agendak maisuki bildu ditu herri mugimenduen kolore anitzak, tamaina guztiak eta nortasun politiko osagarriak. Dudarik gabe, gure buruek eta gure bihotzek lurrikaratxo zirraragarri bat sentitu dute  joan den aste-bukaeran eta emaitzak ikusiko dira. Hurrengo hiru kontzeptuen arteko harremana azalduz, bertan gertatutakoaren nire aburua eman nahi dizuet.  

Pertsonak. Abiapuntua eta helmuga garela baieztatu da Zubietan. Erdigunean beti egon behar den elementua. Gatazken dinamika konplexuen gainetik eta helburu askatzaile, berdintzaile eta iraultzaileen azpitik, norbanakoak gara bizitza ona, “bizitzea merezi duen bizitza” horren protagonistak. Gu gabe ez dago komunitate ezta kolektibitaterik. Norbanakoak gara aldaketa guztien motorrak eta hartzaileak. Humanismo berria dugu iparra.       

Gatazkak ez dira jomuga, tresnak baizik, gure indarrak neurtzeko eta gure mugak ezagutzeko

Gatazkak. Asko dira Euskal Herrian martxan diren herri taldeen kanpainak eta gatazka sozio-politikoak. Lin Yutang idazle kristau-txinarrak esan omen zuen: “Gatazkak beti existitzen dira. Ez saiatu horiek saihesten baizik eta ulertzen”. Gatazkak ez dira jomuga, tresnak baizik, gure indarrak neurtzeko eta gure mugak ezagutzeko. Feminismoak ongi erakutsi digu beldurrak eta zaurgarritasunak ezinbestekoak direla, ezin ditugula ukatu eta presente edukiz gero gure borrokak sendatuko direla. Gatazka prozesu guztietatik ikas daiteke, irabaziz zein galduz.  

Utopia. Azken urteotako aldaketa berriek nahastu egiten gaituzte. Gure arerioen hegemonia nabarmena da eta ez dakigu kapitalismotik harago zer etorriko ote den. Gure praktika intersekzional eta multikoloreak, teoria “hibrido” baten beharra du, kontraesan sozio-ekonomiko materialek eta naturaren mugek, zapalketa sexual eta arrazistek zein erabakitzeko eskubide politikoak, corpus teoriko berri baten beharra dute, trantsiziorako bidean ardatzak edo itsasargiak bidean izateko. Nik horri ekofeminismo sozialista deitzen diot. Idatzi gabe, baina idaztekotan dagoen ideologia utopiko berria. Bai, utopiko diot, ez mitologikoa edo metafisikoa. Pruden Gartziak zioenez: “Utopiak begiratu, aztertu, baloratu, zatikatu, elkarrizketatu, negoziatu, konpartitu egiten dira, azken batean lortu egin baitaitezke”.

Igande arratsaldean helikopteroak eta Ertzaintza Zubietako gotorleku toxikoaren eraikuntza defendatzera etorri zirenean, aurreko bi egun eta erditan hitz egindakoaren zailtasun praktikoak gogora ekarri zizkigun. Boterearen irudi plastiko bortitza eta zurrunba ikaragarria bidali zizkigun gure utopiak ezabatzeko intentzioaz. Periko Solabarria  borrokalari nekaezinaren leloa etorri zitzaidan burura: “Ez badigute amesten uzten, ez diegu lo egiten lagako”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-03-05 | Gorka Menendez
Ordezkapen Handia

Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]


2025-03-05 | Itxaro Borda
Espantuka

Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]


C2ko ikasleei eskerrak

Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]


Elebitasunaren tranpa

Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]


2025-03-05 | Karmelo Landa
Gure esku dagoena

Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]


Eguneraketa berriak daude