Ibilera baten oinatzak

Pausoa noiz luzatu. Andoni Egaña. Alberdania, 1998.

Duela hogei urte argitaratu zuen Andoni Egañak Pausoa noiz luzatu eleberria, Joseba Jaka beka lortu ostean. Izenburu iradokitzailekoa, gaiaren aldetik ezberdina, eta idazmoldeari begira ere, landua.

Nabari zaio Egañari ahozko hizkerako maisutasuna, pertsonaien ahotan jarritako esapideek borobiltzen baitute eleberri honen alderdirik literarioena (egitura narratiboa, narratzaile aldaketak, narrazio- eta fikzio-denborak, eta abar). Gertaera ilunei jarritako umoreak eta ironiak errealitatearekiko begirada zorrotza duen idazlea irudikatzera garamatza. Behatzailea ez ezik, inork begiratu ez duen lekuetara eta inork ez bezala so egiten duena.

Militar batzuek Jakan egindako Errepublikaren aldeko altxamendua (1930) eta 1960ko hamarkadan Zarautzen sortutako Lanbide Heziketako ikastetxeko errealitatea dira eleberriko bi plano nagusiak. Batetik bestera jauzika, narrazio lineala guztiz puskatuta dago. Denbora-salto horiez gain, narratzaile ezberdinen ahotsek ematen dute gizarte hautsi baten berri. Zati horiek bilduz doaz, haria galdu gabe eta pertsonaia bakoitza bere tokian kokatuaz.

Ez da inondik inora eleberri manikeoa, taxu askotariko pertsonaiek betetzen baitute. Bada, ordea, pertsonaia guztiak lotzen dituen bat: Frai Kandido, Zarauzko eskolako zuzendaria. Izaera konplexukoa, koherentziaz bizi nahi duena, baina errealitateak kontraesanean jarri duena. Frai Kandidoren iragana ez ezagutzeak dakarren misterioari lotzen zaizkio haren inguruko esamesak, nahiz eta ezjakintasun horrek hauspotzen dituen iritziek talka egiten duten haren benetako iraganarekin. Ezkutuko kontuak gorabehera, erabakiak hartzeaz gogoetarazten duen eleberri honetan, irudipena dut Frai Kandidoren apaizteko hautua ez dela hain garbi geratzen.

Literaturari eginiko keinuak ere badira. Egoeren osagarri sinboliko bihurtuz, egoki txertatzen dira narrazioan zenbait olerki eta obren aipamenak; esaterako, Machado, Lorca edo Celaren La familia de Pascual Duarte (1942). Alabaina, eleberri polifoniko honetan zenbait ahots faltan izan ditut, ezen gizonezkoen munduak erakusten zaizkigu bertan (militarrena eta apaizena), bakanak izanik emakumezkoenak; bestelako oihartzunak ere ezin aurkitu ibili naiz, batez ere idazle edota errepublikazale euskaldunena. Ezin eskatu dena, ordea, eleberri bati; baina honetan irakurleak badu non gozatu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
‘Check point’-etatik harago

DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024

----------------------------------------------

Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]


Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Umore zoroa

Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024

----------------------------------------------

Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]


Amore eman, ala ez

Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024

----------------------------------------------------

Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]


Marigorringoak Afrikan

Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024

---------------------------------------------

Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]


Nire neure

Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020

-------------------------------------------------------

Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]


Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Patxada

Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]


Zentauroak, unikornioak…

Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022

------------------------------------------------

Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]


Aliziaren zikloa euskaraz

Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa:  Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024

-------------------------------------------------------

Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]


Argia, aldika

Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023

-------------------------------------------------

Lukiren narrazio liburua hamarna orriko (gutxi gorabehera) bederatzi ipuin laburrez dago osatuta: Argialdiak. Izenburutik abiatuko gara, izan ere, argialdi hitzak argitasuna, araztasuna,... [+]

Joan-etorriko txartela

Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023

--------------------------------------------

Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]


Eguneraketa berriak daude