Sara Barasen espektakuluak ikustea beti da plazera, dudarik gabe. Bere estetika garbi eta estilizatua, perfekzio teknikoa eta, orokorrean, gustu bikaina, Barasen ezaugarri nagusiak dira. Halere, hortik aparte, zentratu nahi nuke nire arreta alderdi zehatz batean: bere ikuskizunean emakumeari ematen dion paperean hain zuzen ere.
Ezin dugu esan flamenkoan emakumeek ez dutenik rol protagonista. Bai, askotan flamenkoaren munduan andre pasionatuak agertzen dira, indartsuak ere bai, baina ohikoa da haien etorkizuna gizonek baldintzatua izatea. Sara Barasek planteatzen duen emakumea ez da horietakoa. Emakume indartsua da, eta ez du bere burua gizon baten ondoan neurtzen, edo gizonaren balorazioa kontuan hartuz. Bilbon eskainitako Sombras muntaian hauxe irakurri genuen eskuko egitarauan: “Esango dut behin itzal izan nintzela, inguratua, handia, txikia (…). Itzalak nigan, itzalak nigandik…”.
Espektakuluak ez zuen argumenturik, baina kateatzen ziren eszenetan emakumearen gogoetak irudikatzen dira, bere burua menderatzen duen emakume baten pentsaketak, gizonaren inongo erreferentziarik gabe. Ohiko flamenkotik urrundu egiten da Baras beste ikuspegi bat eskaintzeko.
Alderdi kontzeptuala alde batera utzita, Sara Barasek burutzen dituen emakumezkoen eta gizonezkoen koreografiak oso berdintsuak dira, oso estilizatuak, esan bezala, baina inongo topikotan erori gabe. Barasek izugarrizko birtuositatea du zapateatuan, dantza basatia egiten du, eta aldi berean dotore eta estetikoa. Bestalde, talde osoaren exekuzioa akatsgabea izan zen. Momentu batzuk azpimarratu beharko genituzke: Sara Barasek eta José Serranok dantzatutako balsa, Keko Baldomero eta Leonard Cohenen musikarekin, benetan zoragarri eta iradokitzailea, baita Serranok dantzatutako tango apartak ere. Sekulako dantzaria da Serrano, pasionatua, teknikoki perfektua, eta kemen berezia transmititzen du.
Gainontzeko guztia, goi-mailakoa. Luis F. Dos Santosen jantziak ametsetakoak ziren, oso eleganteak; Óscar Gómez de los Reyesen argiztapenak giro egokia lortu zuen uneoro eta Israel Fernández eta Rubio de Pruna kantariek aktuazio apartak egin zituzten.
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]