Hemezortzi urte inguru nituen eta Madrilen bizi nintzen. Halako batean erabaki nuen euskaldun izango nintzela, euskal herritar eta euskal hiztun, modu aktiboan eta kontzientean. Erabaki horretan faktore askok izan zuten eragina, baina pentsamoldearen zutabea liburukote batek jarri zuen: Eusko Ikaskuntzak 1918an Oñatin egindako kongresuaren emaitzen bildumak, hain zuzen. Herri egitasmo oso bat aurkitu nuen bertan, eta egitasmoaren partaide izatea deliberatu nuen.
Izan ere, duela 100 urte Oñatin gertatu zena historikoa da: garaiko jakinduria zuen elitek euskal herriaren etorkizuna sakon aztertu zuten eta garatu beharreko estrategien oinarria jarri zuten gizartearen eskutan, kongresu amaierako aurreskuak eta soka-dantzak sinbolizatzen duten moduan. Esparru askotan aritu ziren, baina nik bereziki gogoratzen ditut euskarari zegozkionak: ikastolak, unibertsitatea eta Euskaltzaindia.
Eusko Ikaskuntza bera kongresuaren ondorioz eratu zen, hango lanei jarraipena emateko. Lehen urteetan irabazitako prestigioaren adierazle argia da Espainiako Errepublika garaian erakundeari eman zitzaion enkargua: Autonomia Estatutua idaztea, alderdien esku jartzeko. Lizarrako Estatutaren lehen bertsioa landu izana da niretzat Eusko Ikaskuntzaren gailurra, herri egitasmoari egindako ekarpen nagusia.
Ehun urte geroago Eusko Ikaskuntza ahalegin betean ari da, frankismoaren jazarpenak eta ondorengo katramilek utzitako ajeak gainditzeko eta berriro herri egitasmoaren zerbitzura jartzeko. Oraingo ahalegin honetan mila lagunetik gora ari gara, jakinduria askoz hedatuagoa dagoenez, eta niretzat ohore handia da euskararen etorkizunaz diharduen talde eragileko kide izatea.
Zinez uste dut argi luzea pizteko premia larria dugula. Frankismotik irteeran ekintzan murgildu ginen bete-betean eta ez dugu asti handirik hartu egindakoa ikertzeko edo datorrena usaintzeko. Beharrezkoa da, ordea, begirada altxatzea eta argi luzea piztea; argi motzarekin bide guztiek dirudite zuzenak, soilik luzearekin antzematen dira bidearen bihurguneak.
Aurtengo udazkenean burutuko den Eusko Ikaskuntzaren kongresu sortak ekinbide horretarako lehen oinarria jarri nahi luke; alegia, hurrengo hamarkadetan euskal komunitateak izan beharreko bilakaeraren ildo nagusiak proposatzea eta gizartearen esku jartzea. Jakinda, hain zuzen, gizarte eragileei eta ordezkariei dagokiela erabakiak adostea eta ekimenak gauzatzea, munduan eta gurean bide egiten ari den gobernantza kolaboratiboaren logikan.
Lau hamarkada –ia bost– joan dira Madrilgo erabakitik, eta bizi-bizirik dirau.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]