1993an sortu zuen Bionekazaritza elkartea Arabako ekoizle talde txiki batek. Lurrarekin errespetuzko harremanak bultzatzea eta garai hartan oraindik hain zabaldurik ez zegoen eredu ekologikoa sustatzea zuten helburu hasiera hartan. “Orain baino askoz mugimendu txikiagoa zen, eta bultzatu eta laguntzeko sortu zuten taldea kide horiek”, azaldu du Koldo Rey Abasolo elkarteko egungo koordinatzaileak.
Ekoizpen ezberdinetan diharduten ekoizleez gain, kontsumitzaileak ere badira elkarteko bazkide gaur egun, eta erakunde eta talde askorekin ere kolaboratzen dute. Azken urteetan aholkularitza eta dinamizaio teknikoa dira euren jardunaren atalik garrantzitsuenak. “Teknikaria daukagu elkartean, jada ekoizpenean dauden pertsonak laguntzeko edo hasi nahi duten ekoizle berriei aholkularitza egiteko”. Nekazaritza ekologikoan jardun nahi duten horiei lanak erraztea da helburua. “Askotan gertatzen da nekazaritzan teknikariak joatea eta esatea ‘hau horrela eta horrela egin behar duzue’. Aholkuak eman beharrean dena haiek esaten dute askotan, modu bertikalean”. Eredu bertikal horren ordez aholkularitza eta laguntza modu horizontalean egitea dute asmo Bionekazaritzan. Horren adibide da, esaterako, urritik abendura bitartean antolatu duten Agroekologia ikastaroa. Jada proiektuak martxan dituzten eredu ekologikoko ekoizleak izanen dira kurtsoko gidariak. “Beraien jakituria zabaltzeaz gain, beraien lana ere balorean jartzen da horrela”, dio Reyk.
Bionekazaritza elkarteak bere azoka egiten du urtero: Bionekaraba. Urriaren 6an izanen da aurtengo edizioa, Gasteizko Foru Plazan. “50 postu inguru jartzen dira, denak ekologikoan lan egiten duten ekoizleak. Musika, herri kirolak, umeentzako ekimenak, jatekoa eta edatekoa… denetik egoten da”. Arabakoez gain, Euskal Herri osoan eredu agroekologikoan diharduten ekoizleak hurbiltzen dira Gasteizera.
“Arabako herrietan bizitzeko aukera handiegirik ez dago gaur egun, eta geroz eta nekazari gutxiago daude”. Nekazaritza eredu industrialak arazo horiek konpondu baino okertu egin dituela iritzita, eredu agroekologikoan ikusten du etorkizuna Bionekazaritza elkarteak, eta bide horretan ari da lanean: “Nekazaritza ekologikoaren oinarri teknikoaz gain, arlo soziala ere landu behar da: tokikoa, tamaina ez oso handikoa eta bestelako ekoizpen era batekoa bultzatzen dugu”.
Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]
Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]
Euskal literaturaren eta kulturaren topaleku garrantzitsuenetakoa da abenduaren 5etik 8ra egingo den Durangoko Azoka, eta 59. edizio honetan ere, Bizi Baratzeak bere postua izanen du, ARGIAkoaren ondoan.
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua argitaratu berri du ARGIArekin. "Egin ezazu zuk zeuk" filosofia kosmetikoen mundura ekarrita, egunerokoan behar diren produktuak egiteko liburu teoriko-praktikoa da. Eskuragarri dago azoka.argia.eus webgunean.
Naturopatiaren eta iridiologiaren mundutik iritsi zen Eztizen Agirresarobe Pineda ezkiotarra kosmetika naturalaren mundura: “Hirugarren urtea dut naturopatia eta iridiologia ikasketetan, baina lehenagotik ere egiten nituen ukenduak, kakaoak, eta antzekoak”, azaldu... [+]
Umetatik baserrian bizi izan dira Gillen eta Bittor Abrego Arlegi anaiak, Lizarraldean, Iguzkitza herrian. Familia abeltzaina izan da haiena baina baserria eta lursailak haien esku gelditu zirenean, proiektuari buelta bat ematea erabaki zuten bi anaiek: “Lur zatia eta... [+]
Lehen sektorea bultzatzeko eta indartzeko lanean dihardute Nafarroako Pirinioetan azken urteotan, eta lanketa horren baitan sortu zuten Pirinioetako Mahaia. Diagnostikoa ondu dute azken urteotan, eskualdean lehen sektoreari lotuta dituzten hutsuneak identifikatzeko, eta ondorio... [+]
EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]
Urteak dira Bergaran kontsumoaz eta lehen sektoreaz lanketa zabala egiten hasi zirela. Ereindajan kooperatibaren eta Elikadura Mahaiaren sorrerak bultzada izan ziren lanketa orokor horretan. Azken urteotan, azoka plazaren inguruko hausnarketa prozesuan buru-belarri aritu dira... [+]
2014an sortu zuten Birika Permakultura proiektua Leioako lursail okupatu batean. Jurgi Uriarte Idiazabalek eta beste bi kidek jarri zuten martxan egitasmoa. “Lursail hartatik bota egin gintuzten gerora, aparkalekua egin behar zutelako, eta, etenaldi baten ondoren, bakarrik... [+]
Nekazaritzarekin harreman estua izan du betidanik Barazki Bizidunak proiektuko Iñaki Garcia Grijalbo Mapik. Bizitzaren paradoxak, gaur egun saltoki handi baten aparkalekua den lursailean zuten baratzea garai batean etxekoek Donostiako Intxaurrondo auzoan... [+]
Nafarroako Hazialdekoren, Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkartearen (BLE) eta Gipuzkoako Biolurren arteko elkarlanetik sortu berri da HoBBea, mugaz gaindiko proiektua. “Garien bueltan bagenuen aspalditik harremana gure artean, baina, nolabait, harreman horiek... [+]
Bigarren urtez segidan hartu du Habelarte baserritarren elkarteak Leitzako festetan, Gaztetxean, afariak emateko ardura. Nafarroako Mendialdeko ekoizle agroekologikoen produktuekin osatu dute eguneroko eskaintza, eta ehunka lagun pasatu dira abuztuaren 10etik 14ra haien... [+]
Aurreko urte bukaeran Elizondoko zahar-etxearen kudeaketa publifikatzeko jauzia eman zuen Baztango Udalak, eta geroztik, haren esku gelditu da egoitzaren antolaketa. Eskualdaketa horrekin batera, elikaduraren alorrean eraldaketa sustatzea izan da udalaren erabakietako bat... [+]