Dokumentaletarako musika egiten zutela esan izan diete Madeleine taldekoei, Arrakala edo Kortxoenea, irautea sortzea delako dokumentaletan egindako ekarpenagatik. Baina donostiarren Su Hura hirugarren lanak aldaketa dakar euren orain arteko ibilbidearekin alderatuz gero, bai mamiz, bai azalez. Udan grabatu dute Gaztain estudioan, Zestoan, Eñaut Gaztañagaren eskutik; eta grabatzen ari ziren egun batean sartzen ere utzi ziguten, bertan ikusi eta entzundakoak kontatu ahal izateko.
“Disko hau oso ezberdina da, orain arte egin dugunarekin aldean”, dio Itzal Urangak. “Orain arte post-rocka egiten omen genuen, baina orain jada ez gaude eroso estilo horrekin”. Estilo horretara gehien hurbiltzen den kantari Postrock deitu diote, horren seinale.
Jagoba Salvador (baxua), Jon Iñaki Benito (bateria), Gartxot Unsain eta Itzal Uranga (gitarrak eta ahotsak) laukoteak, duela hiru urte grabatu behar zuen diskoa, baina osasun arazoengatik, suspenditu egin behar izan zuten, kasik estudiora sartzera zihoazen egunean bertan. Ordutik hona kantek “izugarrizko garapena” izan dute, taldekideen ustetan. Hasierako riff-ak mantendu diren arren, beste abesti batzuk bihurtu direla uste du Unsainek. “Lehen Madeleinen gauza guapoen jarraipenak ziren kantak egiten genituen. Eta hori gustatzen zitzaigun, baina beste zerbait behar genuen”.
Kantak, beraz, “osotasun gisa” hartu dituzte; eta “lehen aldiz”, egituran pentsatzen aritu dira. Gustatzen zaizkien abestiak entzun eta, egiturak, garapenak, igoerak eta jaitsierak identifikatu dituzte; eta Madeleinen kantetara moldatzen saiatu dira. “Egitura poperoagoak” direla baieztatu dute, baina hemen pop piezak aurkitu nahi dituenak ondo bilatu beharko du: jarraitzen dute rock taldea izaten, post edo ez.
Groove-ak ere sinplifikatzeko ahalegina egin dute eta bateria eta baxu lerroak gehiago zehaztea izan da erronka. Argi utzi nahi dute denek, ordea, horrek ez duela esan nahi kantak errazagoak direnik, edo lan gutxiago eskatu dutenik: “Batzuetan errazagoa da zati ezberdin gehiago egitea, gutxirekin kanta on bat egitea baino”, dio Unsainek, gainontzekoek baietz adierazten duten bitartean.
Egiturak pentsatzearekin batera, taldean sortzeko modua garatzen joan direla kontatu dute. “Batzuetan oso zaila da taldean konposatzea, eta askotan gertatzen da ideia bat eramaten duzula lokalera eta taldekideen eraginez beste zerbait bihurtzen dela. %25eko lau zatiren baturak ez du zertan %100 eman”, dio Unsainek. Prozesu horrek duen indarra ezkutatu gabe, disko honetan saiatu dira ideia originala errespetatzen. “Ideia eraman duenak izan du azken hitza, eta horrela lortu dugu konposatzean izaten den su-txinparta hori errespetatzea”.
Gaztain estudioan taldekide bat gehiago
Lagunez osatuta egiten dute Madeleinekoek musika. Lagunekin sortu, jo eta grabatu. Horregatik jo dute Gaztañagarengana, aspalditik ezagutzen dute-eta elkar. Grises talde zestoarreko gitarra jolea izateaz gain, bere estudioa dauka, eta bertan aritzen da taula gainean ez dagoenetan. “Konfiantza horren bila etorri gara”, dio Unsainek. “Berak badaki zer nahi dugun, eta esku hartzen uzten diogu”. Bere gitarrak, pedalerak eta anpliak erabili dituzte grabatzeko: “Itzalek ekarri du bere gitarra badaezpada, baina nik hori ere ez!”, dio barrezka.
Lan egiteko modu aproposa aurkitu dute estudioan, nabari da. Kantak egituratuta dauden arren, ideia berrietara irekita utzi dituzte, eta denen artean osatzen doaz konponketak. Gu joan garen egunean, Jon Horna ere aritu da Sumendi abestian kolaboratzen gitarrekin; berak eta Gaztañagak taldeko kideak dirudite hemen. Azken honek ere, noizbehinka gitarra hartu du ideiak proposatzeko: Perkalenea kantaren amaieran, adibidez.
Efektu-pedal sorta ederrak osatzen du Gaztañagaren pedalera. Taldekideek aitortu dute batzuk zertarako diren ere ez dakitela, droper-a kasu –afinazioa aldatu behar izanik gabe, gitarra tonuz aldatzen duen pedala–. Madeleinen musikak badu efektu anbientaletik eta proba ezberdinekin aritu dira jolasean. Inoiz lehortuko da abestian, adibidez, fuzz grabeko gitarra bat bikoiztu dute, atze-atzetik, zarata gehitzearekin batera kantari bestelako iluntasuna eskainiz.
Delay eta Chorus guztiak egiteko ordenagailuko plugin-ekin nahikoa duela dio Gaztañagak; gitarren arpegio eta riffetan abestiak erabat irekitzea lortzen du honela. Ez da erraza izaten hitzez soinuak deskribatzea, baina hainbat onomatopeia artean ederto ulertzen dira –oharra: hurrengoan bideo kamera eramango dugu, horiek ere jasotzeko–.
Hitzak jolaserako bide
Madeleinen lehen diskoan (2009) gutxi ziren letra zuten kantak eta Mugarri-n (2013) hitzek zentralitatea irabazi zuten arren, lelo borobil gutxi batzuk baino ez zituzten. Su Hura-n aldiz, pisu berezia hartu dute, eta ederki landu dituzte.
“Egunerokotasuneko gauzei buruz aritu gara, nahiko gertuko eran”, dio Unsainek, bera baita letra egile nagusia. Perkalenea-n, adibidez, beraien pisuari omenaldi bat egin diote eta Inoiz lehortuko da taldeari buruz ari da.
Nahi on bat, Inoiz lehortuko da eta Sumendi kantetan nabaritzen da gehien, letra eta egituren arteko oreka hori. Estrofa eta leloak; doinu itsaskorrak eta jolas instrumentalak; eta indarra eta harmoniaren arteko oreka baita Madeleine.
Salbuespena izan daiteke Inongo garen singlea, horrek gogorarazten du gehien Mugarri diskoko Madeleine –joan den maiatzean kaleratu zuten behean ikus daitekeen bideoklip kuriosoarekin–: gitarra jolasak eta letra gutxi. Postrock kanta da instrumental bakarra.
Gartxot Unsainek Youtuben autotune-arekin abesten ezagutu genuen Hura kantak, bestalde, tarte berezia merezi du. Mugarri-ko Berlin gogoratzen duen pieza indartsu, itsaskor eta borobila da. Diskoari izenburua ematen dion hitz-jokoa ere kanta honetatik dator: “Dena da hain azaleko itxaropen.../ Halabeharrez jaio edo zoriak hil gintuen? / Aurkituko al dugu hura egarriz hil baino lehen?”.
Bidean berriz ere
Baliabide publikoak beharko luketenak lehiaketa bihurtu dituen Kutxa Kultur programaren barruan, urte oso batez entsegu lokala izan dute Tabakaleran eta diru laguntza ere bai, diskoa grabatu ahal izateko. Horren bitartez, hainbat kontzertu eskaini zituzten madeleindarrek joan den ikasturtean Kutxa Kultur fundazioak parte hartzen duen ekimenetan.
Abesti berriekin eta “leku berriak ezagutzeko” prest, irailaren 28an hasiko du bidea berriz ere taldeak. Donostiako Urgull mendiko Guardetxean izango da lehen zita, “festa moduan eta lagun artean, dena egin ohi dugun bezala”: Oki Moki, Pick a Bear eta DJ Spotifai-rekin. Ondoren, urriaren 6an Orion, 7an Urretxun, 12an Baionan eta 20ean Urnietan arituko dira.
Ez galdu aukera. Diskoa ona da, eta zuzenekoa hobea. Hasieratik zuten lagunen arteko su hura ez delako itzali, ziurrenik.
Garai oparoa izan zen 1980ko hamarkada Euskal Herriko rock musikarentzat. Talde ugari sortu ziren: tartean, Belladona, Matraka eta La Viuda Negra. Hiru horiek soilik emakumez osaturiko musika talde nafarrak izan ziren. Iosebe Garaialde (Iruñea, 1961) lehen bi talde... [+]
'Azken heriotza' biraren eskutik, Anestesia taldeak kontzertua emanen du larunbatean Atarrabiako Totem aretoan.
Nekea eta errelebo falta. Horixe argudiatuta jakinarazi zuen agurra Arizkun Rock jaialdiak martxoaren hasieran. Aurtengo edizioa izango da azkena; ekainaren 23an ospatuko da. Ganoraz despeditzeko gogoz daude. Zerbait berezia antolatzeak satisfazioa ematen du, baina nekatu ere... [+]
"Lan-karga arras handia da hain antolakuntza txikiarendako", jakinarazi du ohar bidez Arizkun Rock jaialdiko antolakuntzak. "Ongi hausnartuta" hartu duten erabakia da: hamar urtez halako mailako ekimena antolatzeak eragiten duen nekea dago batetik;... [+]
‘Azkena gure alde’ izeneko azken bira egingo dute taldeko Gari, Josu Zabala eta Txanpik. Irailaren 29an emango dute xehetasun gehiago.
Orain hiru urte eskaini zuen azkenengoz Vulk taldeak kontzertu bat Bilbon –azaroko emanaldi berezia kenduta–. Hiru urte non mundua eta berau habitatzen dugunok izugarri aldatu garen. Denbora honetan bilbotar laukoteak disko berria kaleratu du, Vulk ez da (Montgri,... [+]
Mutrikuko laukoteak aurre egin dio pandemiaren garai ilunari eta lana sendo eginez bueltan da, taldekide aldaketekin eta crowdfunding bidez (aupa zuek!) landutako bigarren disko luze eta biribil honekin.
2017an sortu zuten Saia Goait beste hainbat taldetan (Keike, Kraussk,... [+]
Kräter, Boa Morte, Transición, Striknina, Artaza Combat, Lavadoras Martin, Yangtze Kiang edota Kikärtor bezalako taldeetatik datoz Ander, Borja, Haza, Iker eta Jon. Ez dira musika munduan hasi berriak, eta ongi ezagutzen dute inguruetako eszena alternatiboa. Ohi... [+]
Euskal kostaldeko errepideetan barrena, ametsetako olatu siku zein handi horren atzean, gure beste ametsetako fabrika baten zaratarekin egin dugu topo, Ginger laukotea buru.
Idles Bilbora zetorrela jakin bezain pronto egin genuen plana, eta sarrerak ere berehala hartu genituen. 2021eko urriaren 14an izan zen. Kontzertua ia lau hilabete beranduago izango zen, Bilboko Santana 27 aretoan, sarrera bakoitza 25,7 euro, eta gu dagoeneko hortzak luze. Egun... [+]
Estreinako diskoa kaleratu du Donostiako Géra taldeak, hiru urtean zehar ondutako bederatzi kanta biltzen dituena. Post-rock zatikatua, erritmo hauskorrekoa, egitura klasikoetatik ihes egin nahi duena, baina abestiak hala eskatzen duenean haietara itzultzen dena. Lau... [+]
Gosaritarako kafea eta tostadak egitea, ilea orraztea, hortzak garbitzea eta makilatzea. Egunari ekiteko eginkizun sinpleak iruditu ahal zaizkionak bati, ez dira denontzat munta berekoak. Aniztasun funtzionala daukan norbaiten azalean jarriz gero konplexutasunean irabazten dute,... [+]
Javier Hernández Boni iruindarrak 58 urte zituen eta Barricada rock taldeko ahotsa eta gitarrista izan zen. Laringeko minbizia zuen eta 2018an ahotsa galdu zuen gaixotasunagatik.
Lau kantako EP batekin plazaratu ziren 2016an. Hegan aurreneko disko luzea atera dute 2019an, eta lehengo bidetik, post-rocketik edaten duten erritmo geldoko doinuak bildu dituzte –euskaraz oraingoan–, batzuetan ilunagoak, besteetan argixeagoak. Swans edota Low... [+]
Azeri-azerian iritsi zaigu Lukiek talde mungiarraren opera prima. Lau urtez zuzenekoak ematen ibili ostean, udaberrian estudiora sartu eta uda pasata argitaratu zuten Lukiek #1 izeneko diskoa. Bertan, Josu Ximun Billelabeitia (gitarra), Antton Goikoetxea (baxua) eta Christian... [+]