Urriaren 7an Kilometroak jaia ospatuko dute Urretxu eta Zumarragan. Baina jai eredu hori gaur egungo testuingurura egokitu nahi dute ikastoletako kideek, eta dagoeneko iragarri dute 2020. urterako Kilometroen eredua goitik behera aldatuko dela. Herritarrak kontsumitzaile soil izan ordez parte-hartzaile izan daitezela, trantsizio hori dute helburu.
“Jaiak komunitatea sortzeko guneak dira, gizarteak dituen arauak apurtu eta pertsonen artean arau berriak ezartzen direlako”. Jean Jacques Rousseau pentsalariaren hitzekin hasi du solasaldia Mikel Egibar Gipuzkoako Ikastolen jaiaren koordinatzaileak. Ondoan du Igor Elortza, hamahiru urtez Kilometroen koordinatzailea izandakoa. Biak aritu dira jai eredu berria erditu duen hausnarketa gidatzen. Hiru urteko prozesua izan da eta Gipuzkoako ikastola guztietako ordezkariek eta ehunka norbanakok hartu dute parte. Hamar premisatan laburtu dituzte hausnarketa prozesuaren ondorioak eta Elortzaren hitzetan, “eskaintzak premisa horiei erantzungo die”. Hala ere, oraindik ez dakite zehatz-mehatz zein ekintza antolatuko dituzten.
1977an egin zen lehenengo Kilometroak jaia, eta ordutik jendartea asko aldatu dela diote. Festak garaiaren arabera funtzio ezberdinak bete ohi ditu. Hastapenetan “sistemaren mugak gainditu eta jai baten bidez komunitate berri bat martxan jarri zen, euskararen, ikastolen eta hezkuntzaren inguruan eraikia”, azaldu du Egibarrek. 42 urte geroago, ordea, “gizartea aldatu bada ere jai ereduak berdina izaten jarraitzen du”.
Koordinatzailearen hitzetan, premisa hori ez da bakarrik ikastolen jaietan ematen. Euskal Herrian oro har jai eredua birpentsatu behar dela uste dute biek, gogoetak gainontzeko jaiei ere eragiten diela. “Paradigma berri bat” sortu nahi dute, “parte-hartzean, kooperazioan, jarduera kolektiboan eta onura sozialean” oinarrituko den jai eredua. Beti ere “gure nortasuna” plazaratuz, “herriko plazak harrobi kultural” bilakatuta.
Hausnarketa
“Oso ona izan da, baina berriz ez”. Bergarako Ikastolako zuzendariaren hitzak dira. Jaia amaitu eta horiexek izan ziren bururatu zitzaizkion lehen hitzak, horrela kontatu zuen martxoan eredu berria aurkezteko Zumarragan egin zuten ekitaldian. Urtero, behin jaia pasata balorazioa egin ohi dute; Elortzaren esanetan, “balorazioa positiboa izan ohi da, ikuspegi ekonomikoari, antolakuntzari...” dagokionean, baina beti egon ohi da “baina” bat. “Ze jai mota daukagu? Ez al gara gure izaeratik urruntzen ari? Ereduaren gaineko kezka agerikoa zen”.
“Paradigma berri bat” sortu nahi dute, “parte-hartzean, kooperazioan, jarduera kolektiboan eta onura sozialean” oinarrituko den jai eredua. Beti ere “gure nortasuna” plazaratuz, “herriko plazak harrobi kultural” bilakatuta
Egibarrek koordinazioa hartu zuenean, hausnarketa garatu ahal izateko metodoa jarri zuen mahai gainean eta prozesuan zehar bi kontzeptu sarritan aipatu zirela dio Elortzak, “kontsumoa eta parte-hartzea”. Horra eredu berriaren erronka, herritarrak “kontsumitzaile izatetik, parte-hartzaile izatera igarotzea”.
“Jaiaren testuingurua bete-betean murgildu da sistema neoliberalaren barruan eta horrek arautegi eta funtzionamendu komertzialak lotura eta harreman konkretu batzuk izatera darama, jendearen parte-hartzea kontsumo materialera murriztuz”, dio Egibarrek. Eredu berrian, parte hartzeko esparru gehiago zabaldu nahi dituzte. Erronka jarri dute adibide gisa. 2013an abiatu zen aurreneko aldiz eta “gazteen artean arrakastatsua” da. Tolosako Ikastolak sortu zuen ekimena eta Elortzak azpimarratu duenez, “eredua aldatzeko nahia behetik gora etorri da”.
29 ikastola, 29 plaza
Kilometroak urriaren aurreneko ateburuan mantenduko da. Bere indarra eta tamaina ordea urtean zehar egiten diren beste jaialdien araberakoa izango da. Orain arte ez bezala, hemendik aurrera herrialdeko ikastola guztiek hartuko baitute parte antolakuntzan. Urriko asteburuaren aurretik lauzpabost jaialdi egingo dira herrialdeko plazetan, eta Gipuzkoako ikastola guztiak arduratuko dira horiek antolatzeaz. “Gipuzkoan 29 ikastola daude eta beraz 29 plaza sortu nahi ditugu”, dio Egibarrek.
Aisialdi eredua ere aldatuko dute. “Oholtza, txosna eta kontzertu trinomiotik atera eta harrobi kulturala bultzatuko dugu”. Ikasleak, irakasleak eta gurasoak, guztiak izango dira sortzaileak. Orain arte ikusi ohi genuen kontzertu erraldoien formatua beraz amaitu egingo da, “ez gara tamainarekin obsesionatuko”, argitu du Elortzak. Neurriak ere eredu masifikatua elikatzera eraman dituela uste dute, horregatik “mamiak izango du garrantzia” aurrerantzean.
Ezin ahaztu ordea Kilometroen helburuen artean xede ekonomikoa ere badela. “Sostengu ekonomikoa lortzeko bide berriak topatu nahian gabiltza, sostengu ekonomikoa biltzeak ez dezan eragin gure balioak alboratzea”, azaldu digu Elortzak. “Gure esparrua hezkuntza da”, eta zutabe horri eusteko antolatzen da jaia. “Eredu pedagogikoa eta jaia uztartu” behar direla nabarmendu dute eta ildo horretan ludikotasunari buelta bat eman diote. “Ludikotasunak ezin du soilik jolasean oinarritu”, dio Egibarrek, eta beraz Erronkaren eredua ere berrikusiko dute. 2020an, “sorkuntzarako gunea, eztabaidarako txokoa eta bestelako txokoak” ere martxan jarri nahi dituzte.
Urtero 1.500 eta 2.000 boluntario artean aritu ohi dira lanean Kilometroak aurrera atera ahal izateko. Horren garrantziaz jakitun, “komunitate hori elikatzen eta indartzen” jarraitu nahi dute ikastolen mugimenduko kideek, horixe baita ikastolek duten “altxor preziatuenetakoa”. Boluntario horiei “parte hartzeko beste bide batzuk” ere eskaini nahi dizkiete.
“Oholtza, txosna eta kontzertu trinomiotik atera eta harrobi kulturala bultzatuko dugu”. Ikasleak, irakasleak eta gurasoak, guztiak izango dira sortzaileak. Orain arte ikusi ohi genuen kontzertu erraldoien formatua beraz amaitu egingo da, “ez gara tamainarekin obsesionatuko”
“2025ean ez dakigu nolako eredua izango dugun” dio Elortzak, eredu berria ez baita “betirako” izango. Gakoa “etengabeko doikuntza” dela diote, beti ere abiapuntu gisa hausnarketa prozesuan erditutako premisak hartuta. “Kilometroak premisa horien baitan eta premisa horiek betetzeko antolatu behar dugu”.
Hamar premisak
1) Ikastolen mugimenduaren misioaren isla izan behar du jaiak. 2) Ikastolen Elkartea sendotzeko (mugimendu- korporazio bezala) balio behar du. 3) Ikastolen Jaia nori zuzentzen zaion argitu: Ikastolen komunitatea sendotu. 4) Kontsumoa murriztu; parte-hartzea areagotu. Ludikotasunaren bitartez aurrez aurreko harremanak sendotu. 5) Naziotasuna indartu. 6) Misioaren arabera jaiaren xede ekonomiko-errentagarria birkokatu. 7) Ikastolen aldeko jai eguna urte osoko prozesuaren emaitza izatea. 8) Jai(en) formatua(k): berritzailea, garaikidea, eraldatzailea. 9) Jaiaren dimentsioa birkokatu. 10) Ikasleak ahaldundu.
Euskal Herri osoa xede
Kilometroak Gipuzkoan antolatzen bada ere, Euskal Herriko beste herrialdeetako ikastolen parte-hartzea bultzatuko dute aurrerantzean. Naziotasuna indartu nahi dute, eta horretarako leku guztietako herritarren artean harremanak sortzea garrantzitsua dela uste dute. Ikastolen mugimenduak bost jai antolatu ohi ditu urtero eta guztiak eraldaketa prozesuan badaude ere, “bakoitzak bere erritmoa eta errealitatea” dituela azpimarratu dute Gipuzkoako arduradunek, nahiz eta ziur dauden “egunen batean guztiek bat” egingo dutela. “Kontzientzia piztu nahi dute” jaiaren bidez, “euskararen erabilera, parte-hartze eredua eta osasuna” alorretan, besteak beste.
Eredu pedagogikoan aldaketa nabarmenak egin dituzte azken urteetan Urretxu Zumarragako Ikastolan. Aniztasunaren kudeaketa gakoa dela uste dute, eta ikasle bakoitzak bere gaitasunak ahalik eta gehien garatu ahal izateko metodologia berriak jarri dituzte martxan.
Hirugarren aldiz ospatuko dute Kilometroak Urretxu Zumarragan. “Zubiak Batuz” lelopean, bi herrien arteko lotura estutzeaz harago herriko komunitate eta identitate anitzen artean zubiak eraiki nahi dituzte. Jaia bera ikastolako eredu pedagogikoaren isla izatea nahi dute, “jai inklusiboa”. Horretarako, aldaketak egin dituzte zenbait gunetan, Erronkan eta herri kiroletan kasu. Orain arte egon ez diren guneak ere jarriko dituzte.
Ikastola inklusiboa
Ikastolak plan estrategikoaren barruan du aniztasunaren trataera, inklusioaren ikuspegitik. Ikastolaren ekosisteman dagoen aniztasuna zaindu eta “ingurukoak errespetatuz, norberaren gaitasunak ahalik eta gehien garatzea” dute helburu. Horretarako metodologia berriak jarri dituzte martxan.
“Aniztasuna modu integralean” ulertu behar dela dio Eli Altolagirre orientatzaileak. “Aniztasuna ez da bakarrik kultura desberdinetako familiak izatea”, adimen eta gaitasun ezberdineko ikasleak ere aniztasunaren isla dira, adibidez. Ezinbestekoa da beraz ikasle bakoitzaren errealitatetik abiatuta bere gaitasunak garatu ahal izateko tresna egokiak eskaintzea. Hor kokatzen du irakaslearen ardura Altolagirrek. “Irakasleak bidelaguna izan behar du”, tresnak eskaintzen dituena.
Aniztasun hori kudeatzerako orduan, orientazio departamentuak garrantzi berezia du. Irakasleak zerbait berezia igartzen badu, berehala orientazio departamentuarekin jarri ohi da harremanetan. Ikaslea gelatik atera beharrean, orientatzaileak sartu ohi dira gelara. “Lehen integrazio fisikoa egiten zen, orain aldiz integrazio integrala”, dio Altolagirrek.
Ikasketa kooperatiboa
Ikasle bakoitzaren gaitasunak ahalik eta gehien garatu asmoz, ikasketa kooperatiboa jarri dute martxan. Hezkuntza prozesua ikasle bakoitzaren interes eta motibazioetara egokitu behar dela uste du Altolagirrek eta beraz, programazioa ikasgelaka antolatu ohi dute.
Ikasketa kooperatiboa garatzeko, ikasleak taldeka banatu ohi dira. Talde horiek hiru hilabeteko iraupena izan ohi dute eta taldearen barruan ikasle bakoitzaren rola aldatu egiten da. “Ikasleek elkar laguntzen dute”, bakoitzak bere gaitasunak eta jakintza ondokoaren esku jarriz, lankidetza bultzatzea helburu. “Denok daukagu gaitasuna zerbaitetan aritzeko, kontua bakoitzari bere aukera eskaintzea da” azaldu du.
“Ikasle bakoitzaren funtzioak oso argi banatzen dira taldearen barruan”, eta ikasleak elkarren artean oso zorrotzak izan ohi dira. Proiektuetan buru-belarri inplikatzen dira, eta “autonomia maila oso altua lortu ohi dute”.
Eredu hau martxan jartzeko irakasleen formakuntza gakoa izan da. Javier Bahon irakasle eta pedagogoaren laguntza izan dute horretarako. “Denok ilusio handia dugu proiektuarekin eta irakasleen belaunaldi aldaketak aukera berriak zabaltzen dizkigu” uste du Altolagirrek. Gurasoek ere formakuntza saioak jaso dituzte, eta saio horietan zalantza ugari planteatu dituztela azaldu du orientatzaileak.
Konfiantzaren pedagogia
Haur Hezkuntzan, konfiantzaren pedagogia abiatu dute, espazio irekiak hobetsiz. Ikasle bakoitzak bere interesen arabera garatu ohi du ikasketa prozesua. “Konfiantzaren pedagogia oso dinamikoa da, ikasleak etengabe esperimentzateko aukera baitute”, argitu du Altolagirrek. Lortzen ari diren emaitzekin “oso gustura” daude, bai irakasleak, bai gurasoak.
Jaia bezala, ikasketa eredua ere gaur egungo testuingurura egokitzen ari dira Urretxu Zumarragako Ikastolan. Ikasgela barruan zein kanpoan identitate anitzen arten zubiak batuz.
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]
89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.
Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.
Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]
Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]
Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.
Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]
Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]
Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]
Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]