“Mobilizazio baketsuaren sendotasuna da Kataluniaren itxaropena”

  • Barcelonetako Mediterrània eskolako erasoetan Espainiako Poliziak zauritu izanagatik gogoratzen du batek baino gehiagok Alejandra Rayas (Queretaro, Mexiko, 1970). Urriaren 1eko lehen urteurrena betetzear dela, eta, kolpatu zuen guardia zibilaren aurkako epaiketarekin zer gertatuko den jakiteko “adi” dagoen bitartean elkarrizketatu dugu.

Argazkia: Jordi Borràs
Argazkia: Jordi Borràs

Noiz eta nola iritsi zinen Bartzelonara?
Ikasketek ekarri ninduten duela 25 urte Bartzelonara. Hasieratik, harrituta gelditu nintzen gizarteratzeko izan nituen erraztasun eta azkartasunagatik. Aldiz, ezustekoa izan zen, beste hainbat zentzutan, Mexikon Espainiaz ezagutzen zenak ez zuelako zerikusirik errealitatearekin. Gogoratzen dut zail zitzaidala ulertzea zergatik urratu nahi zituen Espainiako Estatuak bertako altxor izan beharko liratekeen kulturak. Gerora ulertu nuen, behar bezala itxi gabeko gerra zibilaren zauriek irekita jarraitzen zutela, garbiketarik egin gabe…

Zergatik bozkatu zenuen urriaren 1eko erreferendumean?
Nire leitmotiv-a betidanik izan delako ahulen alde borrokatzea, ibilbide luzea egin dut pobreziaren eta desberdintasunaren kontra eta, aldeak alde, katalanak zapalduak izan dira. Ez pentsa, ni ez naiz nazionalista, herrialde batzuetan bizi izan naiz eta ez dut mugaldetan sinesten. Baina Espainiako Estatuak Katalunian hizkuntza, hezkuntza, eta erabakitzeko eskubidea zapaltzen dituela ikusi nuenean gogoeta egin nuen. Nire buruari eskatu nion mugen kontrakoa izan arren, Katalunian eragiten ari ziren minaren aurrean nola jokatu erabakitzeko. Eta argi eta garbi ikusi nuen, ahulena gatazka honetan Katalunia zela, erraldoi boteretsu bat zuelako aurrean, euren askatasunerako urrats oro gelditzen. Jende askori gertatu zaio, hau ez da independentziari buruzko auzia, giza eskubideen bermeaz ari gara.

Zer gertatu zen urriaren 1ean Bartzelonako Mediterrània eskolan?
Nire bikotekidearekin batera, goizean goiz esnatu eta auzoko eskolara joan ginen bozkatu asmoz. Ilaran lasai-lasai gosaltzen bukatu genuenean, bat-batean, Espainiako Polizia etortzen hasi zen. Urduritasuna agerikoa zen inguruan. Jendea biltzen hasi zen, antolakuntzatik iragarri bezala, poliziak sartzen ez uzteko, eta orduan nire mutil-laguna galdu nuen. Polizia kolpeka hasi eta bere bila hasi nintzenean, abisurik gabe, bizkarretik jaso nuen lehen borra kolpea aurpegian. Agenteari begiratu eta beste kolpe batekin zigortu ninduen. Nahasita gelditu nintzen minagatik. Kezkatuta nintzen nire mutil-laguna lurrean zegoela ikusi nuelako. Berarengana hurbiltzen saiatu nintzen eta hirugarren kolpe bat jo zidaten orduan. Hor bai, tokiz kanpo gelditu nintzen. Larrialdietara eraman ninduten.

Fisikoki zein izan ziren erasoaren ondorioak?
Masailezurra eta sudurra hautsi zizkidaten, baina okerrena, begian egin zidaten hematoma izan zen. Sekulako mina ematen zidan eta bi hilabete behar izan nituen aurpegiko zauriak sendatzeko. Zaila izan zen. Nahi gabe nire kasua publiko egin zen eta ez nuen etxetik atera nahi. Gainera, indarkeriaren kontrako borrokaren aldarri izan naiz nire ibilbide profesionalean, eta zaila zitzaidan, lan egiten dudan umeen aurrean aurpegia ubelez josita agertzea.

Argazkia: Jordi Borràs

Egunean bertan jarri zenuen salaketa. Zertan da?
Abantaila da gertakarien irudi asko lortu dugula, eta nire bizilagun batek grabatu eta aurkeztu zuen bideo bati esker informazio baliagarri asko jaso dugu. Miresgarria da jendeak frogak biltzeko egin duen lana. Horri esker jakin izan dugu hiru kolpeak polizia berak eman zizkidala eta dagoeneko identifikatu dutela. Ulertu nahi dut deklaratzera deitu dutela, eta aurrerantzean, ikusiko dugu zer gertatuko den.

Adorez ekin eta larrialdietatik atera bezain pronto joan zinen bozkatzera.
Noski. Duintasunagatik. Adierazpen askatasunean eta erabakitzeko eskubidean sinesten dut eta, beraz, jipoiek ezin zuten nire erabakitzeko eskubidea urratu. Hasitakoa bukatu behar genuen, txalo artean hartu ninduten eta hunkigarria izan zen.

Hain zuzen ere, urriaren 1ean zeurea bezalako erasoak ikusi ondoren, bozkatzeko asmorik ez zuen jende asko azkenerako joan zen botoa ematera.
Bai eta oso pozgarria izan zen erantzun hori ikustea. Beldurra zabaldu nahi zuten eta kontrakoa lortu zuten. Penagarria da eragindako mina, baina, jende askok begiak ireki zituen Poliziaren eraso bortitzak ikustean.

Urtebete pasa da eta, errepresioaren gainetik, milioi bat lagun atera zen Diadan kalera.
Kataluniako mobilizazioak ez du aurrekaririk. Beste behin, Espainiak beldurraren kultura erabili du gizartea apaltzeko, baina indartu besterik ez dute egin. Are gehiago, mobilizazio baketsuaren sendotasuna da Kataluniaren etorkizunaren itxaropena.

Herritarrek argi duten arren, independentismoa bide-orririk gabe dago orain. Zer deritzozu alderdi politikoen jarreraz?
Tira, ordezkari nagusiak espetxeratuta eta erbesteratuta daude, beraz, pazientzia falta eta presa ez dira bidelagun onak izango. Funtsezkoa da gogoeta sakona egin eta ondoren ibiltzen hastea. Bide-orriak funtsezkoak dira, baina gogoetarik gabe, noraezean ibiliko gara.

Inoiz bozkatuko duzu berme guztiekin antolatutako erreferendum batean?
Noski, zalantzarik gabe. Nire ametsa da demokrazia orok bermatu beharko lituzkeen eskubideak errespetatu eta justizia egiten duen mundu batean bizitzea. Eta ziur naiz Kataluniak lortuko duela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako erreferenduma
Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


2022-09-14 | ARGIA
Espainiako Defentsa Ministerioa harrapatu dute Kataluniako erreferendumaren Wikipediako erreferentzia bat moldatzen

Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]


2022-08-31 | ARGIA
Kataluniako buruzagi independentisten eskubideak urratu zituen Espainiako Estatuak, NBEren arabera

Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.


2022-05-25 | ARGIA
Kataluniako presoen indultuak berrikusiko ditu Espainiako Epaitegi Gorenak

Gorenaren hirugarren aretoak iritzia aldatu du eta indultuari jarritako helegiteak aztertzea erabaki du orain. PSCk “espero du” indultatuak espetxera ez bueltatzea, eta Carme Forcadellek adierazi du “edozer gauza” espero duela Gorenetik.


2021-10-20 | Saioa Baleztena
Carme Forcadell
“Espetxetik lehen bezain errepublikar eta independentista atera naiz, baina feministagoa”

2012tik 2015era ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidentea izan zen bitartean, Omnium Cultural elkartearekin batera, azken hamarkadetako Kataluniako gizarte mobilizazio garrantzitsuenen sustatzaile izan zen Carme Forcadell (Xerta, 1956). 2015eko urrian izendatu zuten... [+]


2021-06-30 | ARGIA
PSOEk Kataluniaren erreferenduma inolaz ere ez duela onartuko adierazi du Pedro Sánchezek

Buruzagi independentista katalanei indultuak eman izanagatik azalpenak eman ditu Sánchezek Espainiako Diputatuen Kongresuan. PSOEk ez duela erreferendumik onartuko adierazi du, Pere Aragonesekin bilkura egin ondoko egunean.


2021-05-26 | Ixone Arana
Preso politiko katalanei indultua ematearen aurka agertu da Espainiako Auzitegi Gorena

Auzitegi Gorenak argudiatu duenez, preso independentistek ez dute damurik erakutsi. Epaiaren gaineko azken erabakia Espainiako Gobernuarena izango da eta Espainiako Estatuko presidenteak adierazi du "adiskidetasuna" eta "mendeku eza" kontuan izango dituztela.


2021-02-10 | Ixone Arana
Hamabost gazte deitu dituzte deklaratzera, 2019an Gasteizko trenbidea ixteagatik

2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.


2021-01-26 | Saioa Baleztena
Sara González. Estoldak astintzen
“Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma”

Kazetaria eta analista politikoa da Sara González (Sant Celoni, Katalunia, 1985). Disidentziaren kriminalizazioa agerian jarri du argitaratu berri duen Per raó d’Estat (Estatu arrazoiagatik) liburuan, Espainiako Estatuko estolden egitura politiko, polizial,... [+]


2020-11-18 | Saioa Baleztena
Jaume Asens
“Elkarrizketa eraginkorra izanen da presoak aske daudenean bakarrik”

Abokatua, aktibista soziala eta Espainiako Kongresuko diputatua da Jaume Asens (Bartzelona, 1972). Urtarrilaz geroztik, Pablo Iglesias ordezkatu du Unidas Podemos talde parlamentario konfederalaren presidentetzan. Abokatu gisa, giza eskubideen eta mugimendu sozialen defentsak... [+]


2020-09-30 | Mikel Eizagirre
42 milioi euro gastatu zituen Espainiak Kataluniako erreferendumaren aurka aritu ziren polizien gainsoldatetan

“Koperniko” operazioa delakoak milaka polizia mobilizatu zituen Kataluniara, 2017ko urriaren 1eko erreferenduma geldiarazteko. Parte hartu zuten indar polizialei ordainsari gehigarriak eman zizkien Gobernuak.


2020-09-23 | ARGIA
Espainiako Gobernuak iragarri du datorren astean hasiko dela preso politiko katalanen indultuak tramitatzen

"Indultuak tramitatzen hastea, ez da indultuak ematea. Albiste ona litzateke, kartzelatik aterako lirateke-eta, non ez luketen egon behar", adierazi du Laura Borrás JxCAT alderdiko diputatuak.


CUP alderdia ikerketapean jarri du Espainiako Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak

Urriaren 1eko erreferendumari begira egindako kanpainan alderdiak dirua bidegabeki erabili ote zuen ikertzen ari da fiskaltza. Orduko CUPeko idazkaritza nazionaleko kideetako bat deklaratzera deitu dute astelehenean.


2020-07-30 | Mikel Eizagirre
Gure Esku haserre Urkullurekin, Kataluniako prozesuari buruzko paperetan egin dizkion aipamenengatik

Mugimenduari buruzko "ikuskera distortsionatua" erakutsi duela salatu du eta "erabakitzeko eskubidearen defentsan" berretsi da.


Eguneraketa berriak daude